XVIII. mendea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
71. lerroa:
==== Espainia ====
[[Fitxategi:Recognition of the Duke of Anjou as King of Spain.png|thumb|Filipe V.aren koroatzea.]]
{{commonskat|Spain in the 18th century|Espainia XVIII. mendean}}
[[Karlos II.a Espainiakoa]]k ez zuen utzi ondorengorik, beraz bere lehengusu bigarrena zen [[Filipe V.a Espainiakoa]]k eskuratu zuen Espainiako koroa, 1700ean; Filipe Frantziako printzea zen. Luis Frantziakoaren eta Maria Ana Viktoria Bavariakoaren semea eta [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren biloba zen. [[1700]]ean errege egitean, [[Espainiako Ondorengotza Gerra|Ondorengotzaren Gerra]] piztu zen, Europako beste potentziek ez zutelako ondo ikusten [[Borboi etxea]]k Espainia eta Frantzian, aldi berean, boterea izatea, eta Filipe V.a Frantziako errege izan zitekeelako ere etorkizunean. [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterra]], [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Probintzia Batuak]] eta [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Inperio Santua]] [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos artxidukea]]ren alde jarri ziren. [[Madril]]dik birritan bota zuten arren, [[Utrechteko Ituna|Utrechteko bakean]] ([[1713]]) bere eskubideak onartu zitzaizkion. Baina gerra horren ondorioz, Espainiak [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]], Toskanako Presondegiak, [[Espainiar Herbehereak]] eta [[Milanerria]] galdu zituen, eta [[Gibraltar]] eta [[Menorca]] Ingalaterraren esku geratu ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=John Baptiste|abizena=Wolf|izenburua=The Emergence of the Great Powers, 1685-1715|argitaletxea=Harper|hizkuntza=en|abizena2=Wolf|izena2=John Berchmans|data=1951|url=https://books.google.es/books/about/The_Emergence_of_the_Great_Powers_1685_1.html?id=shwgAAAAMAAJ&redir_esc=y|sartze-data=2019-02-17}}</ref>