XVIII. mendea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
[[Fitxategi:1700 CE world map.PNG|thumb|Munduaren banaketa 1700. urtean.]]
[[Fitxategi:Colonial empires in 1800.svg|thumb|Munduaren banaketa 1800. urtean.]]
'''XVIII. mendea''' [[1701]]. urtetik [[1800]]. urtera bitarteko aldia da (bi urte horiek barne). XVIII. mendean zehar [[Argien Garaia]]ren ideietako batzuek [[Frantziako Iraultza|Frantziako]], [[Amerikako Iraultza|Amerikako]] eta [[Haitiko Iraultza|Haitiko Iraultzetan]] garatu ziren. [[Esklabotza]] bortitzaren eta giza-trafiko globalaren aroa izan zen. [[Pobrezia]] eta aberastasunaren arteko aldea handitzen joan zen mende osoan zehar<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Pontón,|abizena=Gonzalo,|izenburua=La lucha por la desigualdad : una historia del mundo occidental en el siglo XVIII|url=https://www.worldcat.org/oclc/1013725800|edizioa=1a. edición, 3a. reimpresión|isbn=9788494769429|pmc=1013725800|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. [[Monarkia]] eta [[aristokrazia]]ren boterearen aurkako erreakzioak hainbat erantzun iraultzaile eta matxinada sortu zituen mende osoan zehar. [[Antzinako Erregimena]]ren eta sortzen ari zen [[burgesia]] berriaren arteko talka areagotu zen urte hauetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La transición del feudalismo al capitalismo|argitaletxea=Crítica|data=D.L.1977|url=https://www.worldcat.org/oclc/628811005|isbn=8474230179|pmc=628811005|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. Mendearen hasieran 600 [[Munduko biztanleria|milioi pertsona inguru bizi ziren Lurrean]], eta amaitzerakoan 970 edo 980 milioi<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Die Welt im 18. Jahrhundert|argitaletxea=Mandelbaum-Verl|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/730415144|isbn=9783854763239|pmc=730415144|sartze-data=2019-02-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Weigl,|abizena=Andreas.|izenburua=Bevölkerungsgeschichte Europas : von den Anfängen bis in die Gegenwart|argitaletxea=Böhlau Verlag|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/813375143|isbn=9783825237561|pmc=813375143|sartze-data=2019-02-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Home HYDE - the Netherlands Environmental Assessment Agency (PBL)|url=https://themasites.pbl.nl/tridion/en/themasites/hyde/index.html|aldizkaria=themasites.pbl.nl|sartze-data=2019-02-24}}</ref>.
 
[[Europa]] kontinentalean filosofoek mundu berri bat amesten zuten, eta batzuen ametsa Frantziako Iraultzan egia bilakatu zen [[1789]]an, nahiz eta beranduago [[Maximilien Robespierre]]k [[Izu Garaia]] piztu zuen 1793-1794 tartean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Robespierre and the Terror {{!}} History Today|url=https://www.historytoday.com/archive/robespierre-and-terror|aldizkaria=www.historytoday.com|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. Hasiera batean, Europako [[monarkia]] ugarik Argien Garaiko idealak bereganatu zituzten, baina Frantziako Iraultzaren garaipenarekin euren boterea galtzeko arriskua ikusi zuten eta koalizio [[kontrairaultza]]ileak sortu zituzten. [[Otomandar Inperioa]]k inoiz ez bezalako bake eta hedapen ekonomiko garaia bizi zuen, eta ez zuen Europan gerra batean ere parte hartu 1740 eta 1768 artean. Ondorioz, inperioak ez zituen bizi izan [[Zazpi Urteko Gerra]]n (1756-1763) emandako garapen militar guztiak, eta [[Errusiar Inperioa]]ren aurka galdu zituzten hainbat gudu mendearen bigarren erdian<ref>{{Erreferentzia|izena=Marston, Daniel,|abizena=1970-|izenburua=The Seven Years' War|argitaletxea=Osprey|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/59550463|isbn=1841761915|pmc=59550463|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. Mende honetan ere [[Polonia]] eta [[Lituania]]ren arteko [[Bi Nazioen Errepublika]] amaitu zen; behinola erresuma handi eta boteretsua izan zena, [[Mosku]] eta otomandarrak garaitu zituena, inbasioen ondorioz erori zen. Bere gobernu erdi-demokratikoa ez zen nahikoa izan inguruan zituen monarkiekin lehiatzeko, izan ere [[Prusiako Erresuma]]k, Errusiar Inperioak eta [[Habsburgotar monarkia]]k lurraldea zatitu eta bereganatu zuten, hurrengo ehun urteetako Europa erdialdeko mapa eraldatuz.
103. lerroa:
 
=== Ekialdeko Europa ===
[[Polonia|Polonian]], erregea aukeratzen zuen nobleziak oso posizio indartsua zuen. Batez ere atzerriko erregeak izendatzen zituzten, eroskeriaren ondorioz. Mende hasieran Poloniak suntsipen handia jasan zuen [[Iparraldeko Gerra Handia|Iparraldeko Gerra Handian]], besteak beste, [[Augusto II.a Poloniakoa|Augusto II.aren]] erabakien erruz, eta jada ez zuen inolako eraginik izango atzerri politikan. Orduan, Polonia ekonomikoki berreskuratu ahal izan zen. Alabaina, administrazioaren, egitura politikoen eta armadaren erreformak ez ziren gauzatu talde aristokratikoen arteko eta gortearen eta aristokraziaren arteko ika-miken ondorioz. Beraz, Poloniak ez zuen armada indartsu bat eman, gutxienez bere bizilagunen maila tekniko eta taktikoari dagokionez; aristokraziaren artean, Prusiaren eta Errusiaren aldekoen jarrerak bateraezinak ziren. Errusiarekin egindako itun batek, azkenean, [[Bar Konfederazioa|gerra zibil batera eraman zuen]], non Poloniako herritarrek parte hartu zuten. 1772an Polonia inguruko herrialdeen artean zatitu zuten. Ilustrazioaren espirituan, [[Maiatzaren 3ko Konstituzioa|konstituzio libre bat onartu zuten]] Polonian. Austria, Errusia eta Prusiako monarkia absolutistek konstituzio horren onarpena baliatu zuten Polonia beste bi etapatan banatzeko aprobetxatu zuten, [[Poloniaren Banaketa|1793 eta 1795ean]]<ref name=":1" />.
 
[[Suedia|Suediaren]] aurka [[Iparraldeko Gerra Handia|Iparraldeko Gerra Handian]] lortutako garaipenarekin, [[Errusiar Inperioa|Errusiak]] ez zuen soilik [[Baltikoa|Itsaso Baltikoan]] sartzea lortu, baizik eta, azkenik, Europako potentzia handien taldeko kide izatera pasa zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kappeler, Andreas.|izenburua=Russische Geschichte|argitaletxea=Beck|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/239047639|edizioa=Orig.-ausg., 5., aktualisierte Aufl|isbn=9783406470769|pmc=239047639|sartze-data=2019-11-06}}</ref>. Errusiar armada hobetzeak eta itsas armada bat ezartzeak garaipena ekarri zuten. Mendebaldeko Europako teknologia eta estandar sozialak kopiatu zituzten. Erreformak, funtsean, Errusiako eliteari buruzkoak ziren, Mendebaldera gero eta gehiago bideratzen zena. [[San Petersburgo]] hiriburu berriaren eraikuntza, bere arkitektura Mendebaldeko Europari kopiatuz, Errusiak Mendebalderantz egindako biraketaren sinbolo bat izan zen, baina eraikuntzak bizitza asko ere kostatu zituen. Klase baxuetako bizitzak, bestalde, apenas aldatu ziren. Mende honetan, Errusiako populazioa izugarri hazi zenez gero, [[Krimeako penintsula|Krimeako penintsulara]] hedatu zen. [[Tsar|Tsarrek]] euren etnia anitzeko inperioa modu autokratikoan gobernatu zuten arren, inperioa neurri bateraino bakarrik bateratu ahal izan zuten. Nobleziak bere interesak baliarazi ahal izan zituen, adibidez, feudoak jabetza pribatu bihurtzea. Hala ere, tsarrek bere gorteari lotzea lortu zuten. [[Katalina II.a Errusiakoa|Katalina Handiaren]] gobernuaren azpian, nekazarien [[joputza]] legeak kontsagratu ziren, eta nekazariak [[Ugazaba|ugazaben]] jabetza pertsonal bihurtu ziren. Hainbat produkturen esportazioarekin (burdina eta larruak, besteak beste), Errusiak superabita lortu zuen bere balantza komertzialean. Diruaren zati bat atzerriko adituen kontratazioan gastatu zen. Kolono alemaniar asko ere bildu ziren, beren kontura lur emankorrak landu zitzaketela promesarekin<ref name=":1" />.
 
=== Gaiak ===