Georg Friedrich Händel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.38.135 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
5. lerroa:
}}
 
'''Georg Friedrich Händel''' ({{NAF|ˈhɛndəl}}) ([[Halle (Saxonia-Anhalt)|Halle]], [[Saxonia-Anhalt]], [[Alemania]], [[1685]]eko [[martxoaren 5]]a<sup>[[Gregoriotar egutegia|greg.]]</sup>/otsailaren 23a<sup>[[juliotar egutegi|jul.]]</sup> - [[Londres]], [[Ingalaterra]], [[1759]]ko [[apirilaren 14]]a) musikari [[barrokoa|barroko]] [[alemania]]rra izan zen, konposatu zituen [[opera]], ''[[concerto grosso|concerti grossi]]'' eta [[oratorio]] musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren gehiengoa [[Ingalaterra]]n igaro zuen, [[1727]]ko [[urtarrilaren 22]]an Britainia Handiko herritar bihurtu zen eta '''George Frideric Handel''' izena hartu.
 
== Bizitza eta obra ==
 
Silesian jatorria zuen eta 1609tik Hallen bizi izan zen familia batean sortu zen. Wilhem Zachow izan zuen lehen musika irakaslea eta harekin teklak jotzeko teknika eta polifoniaren idazkeraren ezagutza sakona lortu zituen. [[1702]]an zuzenbide ikasketak hastearekin batera, Domkircheko, Halleko katedral kalbinista, [[organo (musika)|organo]]-jotzaile izendatu zuten, 17 urte zituela. Unibertsitatean [[Georg Philipp Telemann|Telemann]] ezagutu zuen eta bizitza osoan adiskide izan ziren.
 
Zuzenbidea alde batera utzirik, urte bat geroago, 1703an, [[Hanburgo|Hamburgora]] joan zen eta operako orkestran, [[biolin]] eta [[klabizenbalo|klabezin]] jotzaile izan zen. [[1705]]an estreinatu zituen lehen operak; ''Almira'' obra egin zuen, eta, geroago, ''Nero'' obra. Arrakastak [[Giovanni Gaston de Médicis]]en babesa ekarri zion eta Italiara abiatu zen hurrengo urtean; han [[Arcangelo Corelli|Corelli]] eta [[Domenico Scarlatti|Scarlatti]] aita-semeak ezagutu zituen (1706). 3 urte baino gehiago pasa zituen Italian. Obrak zenbait toki ezberdinetan argitaratu zituen eta horrez gain, musika berria egiten hasi zen, Italiako musikan oinarrituz. Italieraz ere konbinatu zituen bere esaldiak. Lan guzti horri esker, garai hartako Italiako musikari garrantzitsuenak ezagutu zituen. [[Florentzia]]n, ''Rodrigo'' estreinatu eta salmoak, kantatak eta beste musika lanak ondu zituen. Erabateko arrakasta, alabaina, ''Agrippina'' operaren bidez iritsi zuen ([[Venezia]], [[1709]]). Organo- eta klabezin-jotzaile bikaina zelako sonak eta bere obra berrien kalitateak (kantatak, oratorioak) ospea ekarri zioten.
 
[[1710]]an Italiatik joan zen eta [[Hanover]]ko gorteko orkestrako zuzendari egin zen; denbora laburrez, hala ere, [[Britainia Handia|Britainia Handira]] nahi baitzuen joan. Hara iristean, Londresko gizon entzutetsuenek (Pope, Swift) oso harrera ona egin zioten. Urte bat geroago, 1711n, ''Rinaldo'' obra egin zuen, [[Londres]]en bertan, baita arrakasta handia lortu ere.
 
[[Fitxategi:Retrato de Handel.jpg|thumb|220px|Händelen erretratua (Philip Mercier).]]
 
Orobat, bi urte geroago, [[Utrecht]]eko bakea ospatzeko ''Te Deum''-a jo zuen. Harrezkero, gutxitan eta aldi laburrez irten zen Britainia Handitik. [[1714]]an Hannoverko Hauteslea Britainia Handiko errege izendatu zuten, Jorje I.a izenez. Artean harekiko harremanak oso onak ez baziren ere, hura erregetzara iritsiz gero, Haendelek jakin izan zuen haren faborea berriro bereganatzen, eta berari eskaini zion ''Water Music ''ospetsua ([[1716]]).
 
[[Chamdos dukea]]ren koru maisua izan zen 1718tik 1721era, eta obra anitz egin zuen aldi hartan: ''Anthems Chamdos'' izenez ezagun diren hamaika motete, hiru ''Te Deum'', ''Acis eta Galatea'' pastorala, ''Esther'' oratorioa eta ''Klabikordiorako zortzi Suiteak''.
 
[[1719]]an, ''Royal Academy of Music'' delakoa sortu zen eta, haren zuzendari izendatu zutelarik, Haendelek italiar erako hamabost opera egin zituen; haien artean: ''Floridante'' (1721), ''Ottone'' (1723), ''Julio Cesare'' (1724), ''Scipione'' (1726), ''Admeto'' (1727), ''Lotario'' (1729), ''Alessandro Nell´Indie'' (1731), ''Orlando'' (1733). Britainiarrei Italiako gisako opera onartarazi asmo horretan gorabeherak izan zituen. Izan ere, [[John Gay]]k eta [[Johann Christoph Pepusch|Pepuschek]] beren ''Beggar's opera''rekin lorturiko arrakastak ''Academy of Music'' delakoaren haserrea ekarri zuen ([[1728]]). Aldi hartan, halaber, bere musika instrumental gehiena sortu zuen: hamabi sonata biolin eta baxurako, hamahiru sonata bi biolin eta baxurako, sei ''concerto grosso'' eta hogei kontzertu organorako. [[Jurgi II.a Erresuma Batukoa|Jurgi II. a]] errege koroatu zutenean, Händel izan zen horretarako musikaria, ereserki garrantzitsuak sortu ziren horrela, gero eta arrakasta gehiago zuen Händelek.
 
Azken aldian, 1740tik aurrera, opera alde batera utzi eta ia soilik oratorioak egiteari lotu zitzaion: ''Saul'' (1739); ''Mesias'' (1742), Haendelen maisu-lana; ''Sanson'' (1742); ''Juda Makabearra'' (1746); ''Josue'' (1747); ''Salomon'' (1748). Azkeneko urteak ikusmena ahuldurik eta bakardadean, baina beti lanean iragan zituen. [[1750]]ean Alemaniarako azken bidaia egin zuen. [[1759]]. urtean hil zen, Londresen. Ikusmena erabat galdurik hil zen eta [[Westminster]]en ehortzi zuten.
 
== Haendelek jasotako eragina ==
 
Maisu saxoi zorrotzek eskolatua izan arren, herrialde guztietako musikagileez izan zuen interes handia Haendelek. Hala, italiarrek (Scarlatti, Corelli), frantsesek (Lully, Rameau, Lalande) eta alemaniarrek (Buxtehude) eragina izan zuten Haendelen musikan. Ildo horretatik, Britainia Handira iristean [[Henry Purcell]]en garrantziaz ohartu zen, eta gidaritzat hartu zuen. Nolanahi ere, Italiako gisako musikak eragin sakona eta iraunkorra izan zuen Haendelengan, haren berrogei operetan ageri denez. Hogeita zortzi oratorioetan, operetan bezala, gai historikoen molde guztiz desberdinak erabili zituen: tragikoa, irrizkoa, mirarizkoa, heroikoa. Bestalde, hemezortzi ''concerto grosso ''direlakoak kontzertu barrokoen artean aberatsenetakoak dira. Bere mendeko eta iraganeko musika orori irekia, melodiarako dohain paregabearen jabe, kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu, Haendelek artearen adierazmena areagotzen lagundu zuen eta baita Vienako klasikoen etorrera (Haydn, Mozart, Beethoven) prestatu ere.
 
== Lan ospetsuak ==
[[Fitxategi:HandelVA.jpg|thumb|220px|Haendelen omenezko estatua (Louis-François Roubiliac, 1738).]]
 
Bere lanik ezagunenen artean ''"[[Mesias (Haendel)|Messiah]]"'' ([[1741]]), ''"Water Music"'' ([[1717]]) eta ''"Music for the Royal Fireworks"'' ([[1749]]) ditugu. Halaber, eragin handia eduki zuen [[Joseph Haydn|Haydn]], [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart]] eta [[Ludwig van Beethoven|Beethoven]] moduko musikagileengan.
 
=== Beste lan batzuk ===
* ''Agrippina'' ([[1709]])
* ''Rinaldo'' ([[1711]])
* ''Ode for the Birthday of Queen Anne'' ([[1713]])
* ''Esther'' ([[1718]])
* ''Acis and Galatea'' ([[1719]])
* ''Giulio Cesare'' ([[1724]])
* ''Rodelinda'' ([[1725]])
* ''Athalia'' eta ''Orlando'' ([[1733]])
* ''Alcina'' eta ''Ariodante'' ([[1735]])
* ''[[Serse]]'' edo ''Xerxes'' ([[1738]])
* ''Saul'', ''Israel in Egypt'' eta ''Ode for St. Cecilia's Day'' ([[1739]])
* ''Samson'' ([[1743]])
* ''Semele'' ([[1744]])
* ''Hercules'' ([[1745]])
* ''Judas Maccabaeus'' ([[1747]])
* ''Solomon'' ([[1748]])
* ''Jephtha'' ([[1752]])
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Musika klasiko]]a
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* {{en}} [http://www.gfhandel.org/ Handeli buruzko webgunea]
 
{{bizialdia|1685eko|1759ko|Handel, Georg Friedrich}}
 
[[Kategoria:Georg Friedrich Händel| ]]