Lankide:GBarandalla/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
Irrati eta telebista-seinaleak haririk gabe transmititzen direla pentsatu ohi da. Hala ere, azken urteetan bai irrati eta bai telebista-seinaleak hari bidez transmititzeko teknikak agertu dira. Hartzaileei dagokienez, publiko orokorra zein talde txiki bat izan daiteke. Kontua da teknologia eta ekipamendu egokia duen edozeinek seinalea jasotzeko gai izan behar duela. Irrati-difusioaren barruan gobernuak eskaintzen dituen zerbitzu publikoez gain (irrati publikoa, telebista publikoa), telebista eta irrati pribatuak ere daude.
 
Irrati edo telebista igorpen guneetatik uhin elektromagnetikoen bidez transmititzen diren irrati edo telebista programei irrati-difusio lurtarrak esaten zaie, eta. hauekHauek transmititu ahal izateko baimena izan behar da. Hari bidezko transmisio teknologiek (adib. [[kable bidezko telebista]]) ez dute transmititzeko baimenik behar irrati-difusiotzat jotzen dendiren arren. 2000. hamarkadatik aurrera ''[[streaming]]'' bidezko irrati edo telebista transmisioak ere irrati-difusiotzat hartzenhartuak izan dira.
<br />
 
== Historia ==
Lehen irrati-difusioa 1830. hamarkadan [[Samuel Morse|Samuel F.B. Morsek]] eta [[Joseph Henry]] eta [[Alfred Vail]] fisikariek garatutako sistema izan zen. Sistema hau telegrafia-seinaleak Morse kodean bidaltzean zetzan. Sistema honen bidez korronte elektrikoko pultsuak bidaltzen ziren kableetatik, eta honela beste muturrean zegoen elektroimana kontrolatzea lortzen zen. Honek Morse kodea bidaltzea ahalbidetzen zuen soilik pultsuak eta pultsuen arteko isiluneak erabiliz.
 
Audio irrati-difusioaren inguruko esperimentuak XX. mendeko lehen hamarkadan hasi ziren. 1920ko hamarkadan AM irratia etxeetara eramatea lortu zen. Telebista irrati-difusioaren esperimentuak 20. hamarkadan hasi ziren, eta Bigarren Mundu Gerra ostean hedatu zen [[UHF]] eta [[VHF]] [[Maiztasun-banda|maiztasun-bandetan]]. Satelite bidezko irrati-difusioa 60. hamarkadan agertu zen, eta 70. hamarkadan hasi zen bere erabilpena industria munduan hedatzen. [[Satelite bidezko telebista]] 80. hamarkadan azaldu zen.
 
Hasierako irrati-difusioetan [[Seinale analogiko|seinale analogikoak]] bidaltzen ziren, baina 2000. hamarkadaz geroztik [[Seinale digital|seinale digitalak]] bildaltzera pasatu zen.
 
<br />