Zutitzearen disfuntzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zakila zein ugaztun espezierena den zehaztea komeni, artikulua ez baita ugaztun guztiez ari
1. lerroa:
{{gaixotasun infotaula}}
{{ohar medikoa}}
'''Zutitzearen disfuntzioa''' [[gizon]]aren [[zakil]]a tente jarri eta mantentzeko zailtasuna eta ezintasun iraunkorra da, [[sarpen]]a burutzea eragozten duena. Arrazoi [[Fisiologia|fisiologikoak]] nahiz [[Psikologia|psikologiko]]<nowiki/>ak izan daitezke zutitzearen disfuntziorako; aldi berean, badira [[arrisku-faktoreak]], hala nola [[tabako]]a eta bestelako substantziak erretzea eta [[edari alkoholdun]]en kontsumoa. Adina zenbat eta handiagoa, arazoa maizago gertatzen dela ere egiaztatu da.
 
== '''Lexikologia''' ==
Oso ohikoa da  ''[[Inpotentzia (argipena)|inpotentzia]]''  (latinetik: ''{{lang|la|impotens: “no poder”}}'', «ezina») terminologia erabiltzea [[Sexu harreman|harreman sexual]]<nowiki/>ekin erlazionaturiko arazoez hitz egiterako orduan; hala nola: desira sexual eza edo [[orgasmo]] arazoak definitzeko.  
 
[[Heziketa sexual]] eta [[Sexologia|sexologiako]] adituen ustez egokiagoa litzateke  ''disfuntzio erektil'' terminologia erabiltzea. Izan ere, ez du  ez kalifikaziorik, ez zailtasun hau pairatzen duen gizabanakoaren inguruko aurreiritzirik sorrarazten. Halere, gaur egun oraindik ''inpotentzia'' hitza gehiago erabiltzen da disfuntzio erektila beharrean.<br />
 
== '''Epidemiologia''' ==
Bere [[Intzidentzia (argipena)|intzidentzia]] kalkulatzea zaila bada ere, kalkuluen bataz bestekoa  20-30 milioi kasuen ingurukoa dela onartzen da. Kasuen ezagutzaren igoera tratamenduen agerpenarekin azaldu zen, batez ere sildenafil zitratuarekin ([[Viagra]]) 1998.urtean.  
 
Nahiz eta segurtasun osoz esan daitekeen gizon orok jasan duela uneren batean zutitzea mantentzeko arazoren bat, disfuntzio erektil hau pairatzeko derrigorrezkoa da saiakeren %25etan zutitze ezintasuna izatea.
 
Beraz, hau kontutan izanik, ikerketen emaitzen arabera, gizonen %40ak jasaten du edo jasan ditu noizbait ezintasun honekin erlazionaturiko [[sintoma]]<nowiki/>ren bat.<br />
 
== '''Etiologia''' ==
Hauek dira zutitzearen disfuntzioa eragiten duten kausa nagusiak:
 
* Farmakoak: alfa-2 adrenergikoen hartzaileen [[Antagonista|antagonistak]], [[tiazudak]], ISRS, beta blokeatzaileak, modulatzaile hormonalak eta 5α-erreductasaren inhibitzaileak.
* Asaldura neurogenikoak: [[neuropatia diabetiko]]<nowiki/>a, lobulo tenporaleko epilepsia, esklerosi multiplea, [[Parkinsonen gaixotasun|Parkinson]] gaixotasuna eta sistema multiplearen [[atrofia]].
*[[Peyronie gaixotasuna]].
*[[Pelbis|Pelbisa]]<nowiki/>ren fraktura.
*[[Hiperprolaktemia]] (prolaktinoma baten ondorioz).
* Kausa psikologikoak: estresa, beldur eszenikoa, segurtasun falta, porrot egiteko beldurra, errudun sentimendua, eta asaldura mentalak.
*[[Kirurgia]] (muturreko prostatektomia): kirurgiak batzuetan zutitzerako beharrezkoak diren egitura anatomikoak, nerbioak edo odol horniketa kaltetu dezake. Zutitzeko disfuntzioa prostatako minbiziaren tratamenduen albo-ondorioa izan daiteke. Bestetik kasu batzuetan iztai-hernia kirurgiarekin tratatzean disfuntzio erektila ere desagertzen dela ikusi da.
* Zahartzea: 60 urteko gizonengan intzidentzia 40 urteko gizonengan baino 4 aldiz handiagoa da.  Gai honen inguruko hainbat gaizki ulertu daude: zahartzaroaren ondorioetako bat denbora gehiago behar dela da zutitze berri bat emateko orgasmo baten ostean. Honez gain, adinarekin  berotzeko, zutitzeko eta eiekulatzeko denbora gehiago behar da, eta honetan farmakoek ere eragin zuzena daukate. Halere, ez da patologiatzat hartzen.
*[[Giltzurrun]]<nowiki/>etako gutxiegitasuna.
* Bizimodu ez-osasuntsua: erretzea adibidez arrisku faktore garrantzitsuenetariko bat da arterien estutzea eragiten baitu.
* Kasu batzuetan zutitzeko disfuntzioa [[txirrindularitza]]<nowiki/>rekin lotuta agertzen da, ekintza honek eragiten duen konpresioak [[Neurologia|arazo neurologiko]] eta baskularrak eragiten baititu.
 
== '''Fisiopatologia''' ==
Zakilaren zutitzea 2 mekanismoen bitartez maneiatzen da:
 
* '''Erekzio erreflexua''': zakilaren erpina ukituz lortzen da. Nerbio periferikoak eta orno muinaren beheko zatiak erabiltzen ditu.
* '''Erekzio psikogenikoa''': estimulu erotikoen edota emozionalen bidez lortzen da. Garuneko [[sistema linbiko]]<nowiki/>a erabiltzen du.
 
2 kasuetan akatsik gabeko [[nerbio-sistema]] beharrezkoa da guztizko zutitzea izateko.
 
Nerbio-sistemak zakilaren erpinean eragindako kitzikapena [[Oxido nitriko|oxido nitrikoa]]<nowiki/>ren (NO) jariaketa bultzatzen du, zeina zakilan dagoen [[ehun]] zutitzaile nagusiaren muskulu leunaren [[Erlaxazio (argipena)|erlaxazioa]] eragiten duen odol-fluxua handituz, ondoren zakila zutitzeko. Horrez gain, erekzio sistemaren garapen osasuntsua izateko [[testosterona]]<nowiki/>ren maila egokiak eta kalterik gabeko [[Hipofisi|hipofisia]] ezinbestekoak dira.
 
Laburbilduz, zutitzearen disfuntzioa hormonen eskasiagatik, nerbio-sistemaren asaldurengatik, odol-fluxuaren murrizketarengatik eta arazo psikologikoengatik gara daiteke.<br />
 
== '''Diagnostikoa''' ==
Kasu askotan diagnostikoa burutzeko pazientearen sintomak soilik hartzen dira kontuan. Beste kasu batzuetan, ordea, laborategi azterketak eta azterketa fisikoak burutzen dira disfuntzio erektila kausa larriagoek (adibidez hipogonadismoa edo prolaktinoma) eragiten duten jakiteko.
 
Diagnosia burutzeko lehen pausoa zutitzearen disfuntzioa fisiologikoa edo psikologikoa den bereiztea da. Ez-borondatezko zutitzeak gertatzen diren jakitea ezinbestekoa da disfuntzioa psikogenikoa den jakiteko. Guztizko [[Erekzio|erekzioa]]<nowiki/>k aldizka lortzea (adibidez pertsona lo dagoenean) asaldura psikogenoa denaren adierazgarri da, honek egitura fisikoen funtzionamendua egokia dela adierazten baitu. Pazieteak [[Masturbazio|masturbazioa]] burutzeko gai izatea edo sexu harremanak edukitzean antsiedadea azaltzea ere disfuntzioa psikogenikoa denaren adierazle dira.
 
Bestale [[diabetes mellitus]]<nowiki/>arekin lotuta dago disfuntzio hau, neuropatiaren kausa nagusienetakoa baita, beraz gaixotasun honen presentzia kontuan hartu behar da diagnostikoa burutzean.
 
Azkenik zutitzearen [[Disfuntzio (argipena)|disfuntzioa]] osasun egoera txarrarekin lotuta dagoenez obesitatea, gaixotasun kardiobaskularrak eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua handitzen duten faktoreak (erretzea, dislipemia, hipertentsioa eta alkoholismoa) kontuan hartu behar dira disfuntzio erektilaren diagnostikoa burutzeko.
 
Kasu batzuetan [[iztai-hernia]]<nowiki/>rik dagoen bilatzea diagnostikorako lagungarria izan daiteke, iztai-herniak ekintza sexualetan eragina izan eragina izan baitezake.
 
Sintomak alde batera utzita diagnostikoarentzako azterketa fisiokoan hainbat metodo erabiltzen dira: <br />
 
=== '''Ultrasoinua''' ===
[[Fitxategi:Longitudinal ultrasonography of the penis.jpg|thumb|339x339px|Zakilaren plano longitudinalean egindako ultrasoinu bidezko irudia.]]
[[Doppler ekografia|Doppler]]  bidezko zakil ekografia erabilgarria izan daiteke zakila tente dagoenean aztertzeko. Kasu gehienetan zutitzearen ezintasunak zakilaren leize-gorputzetako odol fluxuan gertatutako aldaketekin dauka harremana, normalean gaixotasun arterial oklusibo batek eraginda. Arteria hauen oklusioa arteroesklerosiaren edo mekanismo benooklusiboaren ondorioz ematen da. Zakilaren zutitzea eragiteko 10-20 µg [[prostaglandina]] E1 injektatzen zaio pazienteari bere odol-fluxua 25-30 minutuz aztertuz, batzuetan [[fentolamina]] (2mg) ere gehitzen zaio. Hala ere, ukipenezko estimulazioak eta estimulazio bisualak emaitza hobeak lortzen dituzte. Farmako injektagarriekiko kontraindikaziorik balego autore batzuek sildenafil-aren erabilera (ahozko bidetik) gomendatzen dute, hala ere medikamentu honen eraginkortasuna ez dago guztiz frogatuta.
 
[[Doppler ekografia]]<nowiki/>ren bidez azterketa burutu aurretik zakila B moduan aztertu behar da, tumoreak, plaka fibrotikoak, kaltzifikazioak edo hematomak detektatzeko eta baita leize-gorputzeko arteriek itxura bihurgunetsu edo arteromatosorik duten analizatzeko.
 
Hautatutako botikaren injekzioaren aurretik, fluxuaren patroia [[monofasikoa]] da, abiadura sitoliko baxuekin eta fluxu diastolikoaren faltarekin. Injekzioa jarri ostean, abiadura sistoliko eta diastolikoak handitzea, [[Oklusio (argipena)|oklusio]] benosoarekin progresiboki jaistea eta zakila trinko jartzean hauek negatibo bihurtzea itxaroten da. >35 zm/seg-ko baloreek [[gaixotasun arterial]]<nowiki/>en ez egotea adierazten dute. <25 zm/seg baloreek, berriz, insufizientzia arteriala. 25-35 zm/seg bitarteko baloreak zehaztugabeak dira ez direlako hain espezifikoak.
 
Lortutako datuak behatutako zutitzearen mailarekin erlazionatuta egon behar dira.<br />
 
=== '''Beste metodo batzuk:''' ===
'''Zakileko nerbioen funtzioa'''
 
Zakilean  behar bezain besteko nerbio sentikortasuna dagoen ikusteko erreflejuerreflexu bulbocabernosoa erabiltzen da. Medikuak glandea zapaltzen du, honela [[Uzki|uzkia]] uzkurtuko da funtzio nerbiosoa egokia bada.
 
'''Zakilaren gaueko tumeszentzia (TNP)'''
76. lerroa:
'''Zakilaren biotesiometria'''
 
Bibrazio elektromagnetikoak erabiltzen dira [[Zakil-moko|glandea]]<nowiki/>ren sentsibilitatea eta funtzio nerbiosoa ebaluatzeko.
 
'''DICC'''
84. lerroa:
'''Erresonantzia magnetiko bidezko angiografia (ARM)'''
 
[[Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza|Erresonantzia magnetikoa]]<nowiki/>ren antzekoa da. Odol basoen zehaztasun handiko irudiak sortzeko eremu magnetikoak eta erradio [[Uhin|uhinak]] erabiltzen ditu.
 
Horretarako medikuak [[Kontraste agente|“kontraste agente]]” bat sar dezake pazientearen odol fluxuan. Honela ehun baskularrak beste ehunengandik desberdintzea errazagoa izango da eta [[Anomalia (argipena)|anomaliak]] detekta daitezke.
 
== '''Tratamentua''' ==
Tratamentua disfuntzioa eragiten duen kausaren araberakoa da. Kausa psikologikoa bada terapia psikologikoa ala sexuarekin erlazionatutako estresa edota [[Antsietate-nahasmendu|antsietatea]] murrizteko teknikak erabil daitezke. Aho bidezko [[Sendagai|botikak]] eta zakileko injekzioak tratamendu eraginkorrak dira [[Sexu harreman|harreman sexual]]<nowiki/>ak izan aurretik. Hala ere, arazo fisiologikoa konpon dezakeena berreraikin [[Baskular (argipena)|baskular]]<nowiki/>reko [[kirurgia]] da.
 
===='''Medikamentuak'''====
Aho bidezkoa [[Sendagai|medikamentua]]<nowiki/>k (Viagra,Levitra,Cialis) eta [[Injekzio (argipena)|injekzioak]] (papaverina, fentolamina, prostaglandina E1) erabiltzen dira zutitzearen disfuntzioa tratatzeko. Halaber, [[alprostadil]] izeneko [[supositorio]] bat existitzen da [[Uretra|uretran]] sartzen dena. Behin uretran txertatuta, zutitzea 10 minututan gerta daiteke eta ordu bat iraun dezake.
 
Zakileko disfuntzioa sendatzeko botikak [[priapismo]] deituriko [[Albo ondorio (medikuntza)|albo ondorioa]] sor dezake, zeinetan [[Estimulu|estimulazio]] bukatu ostean zakila zutik mantentzen den.
 
===='''Testosterona'''====
[[Testosterona]] maila baxuko gizonek disfuntzio erektilerako probabilitate handiagoa daukate, beraz, testosterona hartzeak zutitzea mantentzen lagun dezake. [[Diabetes|Bigarren motako diabetesa]] daukatenek testosterona maila baxuagoa eduki dezaketenez, zailtasun hau edukitzeko aukera hirukoitza dute.
 
===='''Zakil ponpa'''====
Zakil ponpa, presio negatiboaren bidez zakilera odol gehiago ekartzen duen tresna da. Erlazio sexualen aurretik erabil daiteke baina gehiegi erabiliz gero, zakilaren luzatzea sor lezake. Albo ondorioetako bat [[masturbazio]]<nowiki/>rako onurak ekartzea da, [[Bibrazio|bibrazioa]]<nowiki/>k erabiltzen baititu tresna honek sarritan.
 
===='''Kirurgia'''====
Azken aukera bezala erabiltzen da aurreko tratamentuak huts egin dutenean. Ohikoena [[protesi]]<nowiki/>en ezarpena da, zeina zakilean barilla artifizialen txertaketan oinarritzen den. Batzuen aburuz, berreraikin baskularreko [[kirurgia]]<nowiki/>k aukera eraginkorrak dira pertsona batzuentzat.
 
===='''Medikuntza alternatiboa'''====
[[Elikagai eta Sendagaien Administrazioa|Elikagaien eta Medikamentuen Administrazioa]]<nowiki/>k ([[Elikagai eta Sendagaien Administrazioa|FDA]]) ez du gomendatzen terapia alternatiboak erabiltzea zakilaren [[Disfuntzio (argipena)|disfuntzioa]] tratatzeko. Badaude “viagra naturalak” baina ez da existitzen horien eraginkortasuna baieztatzen duen [[entsegu kliniko]]<nowiki/>rik ezta ikerketa zientifikorik ere.
<br />
 
== '''Prebentzioa''' ==
Prebentzio bide nagusiena arteria eta zainei dagokien bizi ohiturak aldatzea da:
 
116. lerroa:
*[[Gantz]] gutxiko dieta jarraitu
* Ariketa fisikoa egin
*[[Erlaxazio (argipena)|Erlaxa]]<nowiki/>tzen ikasi.
 
Aditu askoren hitzetan, prebentzio modurik eraginkorrena erlazio sexualak [[maiztasun]] handiagoz mantentzea da. Ez du zertan [[Bikote (pertsonen arteko harremana)|bikote]] finko batekin izan behar, baina gomendagarriena da; konfiantza maila altuagoa delako eta [[gaixotasun infekzioso]]<nowiki/>ak ekiditeko [[Probabilitate|probabilitatea]] handiagoa izango baita.
 
Halere, hiru hilabeteren ostean zailtasunak jarraituz gero inolako alkohol, tabako, beste drogarik eta egoera estresanterik bizi izan gabe, [[Urologia|urologoa]]<nowiki/>rena joatea beharrezkoa kontsidera daiteke.
 
== Bibliografia ==
* {{es}} https://www.niddk.nih.gov/health-information/informacion-de-la-salud/enfermedades-urologicas/disfuncion-erectil/sintomas-causas
* {{es}} https://medlineplus.gov/spanish/erectiledysfunction.html
* {{es}} https://www.haysoluciones.com/patologia/disfuncion-erectil-o-impotencia/<nowiki/>Instituto de Medicina Sexual. ''Centro de urología, andrología y salud sexual''. Madrid, España. Consultado el 20 de octubre de 2011.
* {{en}} http://www.health.am/sex/more/causes_of_erectile_dysfunction/ Tom F. Lue, MD (2006).''Erectile dysfunction''. Armenian Health Network, Health.am. Retrieved 2007-10-07.
 
https://medlineplus.gov/spanish/erectiledysfunction.html
 
https://www.haysoluciones.com/patologia/disfuncion-erectil-o-impotencia/<nowiki/>Instituto de Medicina Sexual. ''Centro de urología, andrología y salud sexual''. Madrid, España. Consultado el 20 de octubre de 2011.
 
http://www.health.am/sex/more/causes_of_erectile_dysfunction/ Tom F. Lue, MD (2006).''Erectile dysfunction''. Armenian Health Network, Health.am. Retrieved 2007-10-07.
[[Kategoria:Andrologia]]
[[Kategoria:Sexologia]]