Sodankylä: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
36. lerroa:
Sodankylä [[Finlandia]] iparraldeko [[Lappi]] eskualdearen erdigunean dago, [[Ipar Lappi]] izeneko lurraldean. Udalerriak [[Errusia]]rekin egiten du muga ekialdean, eta bizilagunak [[Inari]] iparraldean, [[Verkhnetulomski]] errusiar udalerria ipar-ekialdean, [[Savukoski]] eta [[Pelkosenniemi]] ekialdean, [[Kittilä]] mendebaldean, eta [[Kemijärvi]] eta [[Rovaniemi]] hiriak hegoaldean dira; eskualdeko hiriburuko erdigunetik 100 bat km iparraldera dago<ref>[https://www.distancefromto.net/ "Rovaniemi-Sodankylä"]. ''Distance From To''. 2019.10.31</ref>. Sodankyläk, guztira, 12.415,40 km²-ko azalera du eta, hain zuzen ere, azalera handiena duen herrialde osoko bigarren udalerria da<ref name=Bibliografia1/>. Lurralde zabal honetan, hainbat eremu bereizten dira. Lautada zabaletan [[klima azpiartiko]]a eta [[taiga]] edo baso boreala nagusitzen dira, eta zuhaizti ohikoenak [[izei gorri|izeidiak]], [[sahats|sahastiak]], [[haltz]]adiak, [[urki]]diak, [[makal]]diak eta [[pinu]]diak dira. [[Luosto]] eta [[Sokosti]] mendien inguruko altuera gutxiko eremuan, aldiz, klima [[klima polar|polar]] bihurtzen da eta zuhaitzik gabeko [[tundra]] eremu bakanak daude.
 
Udalerria [[zirkulu polar artikoa]]ren gainean dago, 40-210 bat km iparrera<ref>[https://www.minube.com/como-llegar/tankavaara-a2169218 "Tankavaara (...) 196,2 km north of the Arctic Circle"]. ''Minube''. 2019.10.31</ref>; horrenbestez, [[gauerdiko eguzki]] eta [[gau polar]] fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bukaeratik uztailaren bigarren astera arte; [[Sodankyläko elizatea]]n, esaterako, gertakariak 45 egun irauten du (maiatzaren 31n hasi eta uztailaren 14an amaitzen da)<ref>[https://www.visitsodankyla.fi/pohjoisenluonto-artikkeli/keskiyon-aurinko/ "Nature of the North – Keskiyön aurinko"]. ''Visit Sodankylä''. 2019.10.31</ref>. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia abenduaren 20tik 24ra arte izaten da; guztira, 4lau egun<ref>[https://www.visitsodankyla.fi/en/pohjoisenluonto-artikkeli/kaamos-2/ "Nature of the North - The Polar Night"]. ''Visit Sodankylä''. 2019.10.31</ref>. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki<ref>[https://www.visitfinland.com/article/on-the-hunt-for-the-northern-lights/ "On the hunt for northern lights"]. ''Visit Finland''. 2018.12.04</ref>. Aurora borealak aztertzeko [[Ouluko Unibertsitatea]]k kudeatzen duen [[Sodankyläko Behatoki Geofisikoa|Behatoki Geofisikoa]] sortu zen 1914an<ref name=Bibliografia4>[http://www.sgo.fi/ "Sodankylä Geophysical Observatory"]. ''University of Oulu''. 2019.11.01</ref>.
 
Klimari dagokionez, [[klima azpiartiko|azpiartikoa]] da gailentzen dena eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera, 185175 bat egunez<ref>[https://edition.cnn.com/travel/article/lapland-no-snow-scli-intl/index.html "No snow in Lapland could spell a festive flop"]. ''CNN Travel''. 2018.12.10</ref>; eta izotzak ere aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Hilabete euritsuenak udakoak dira, uztaila bereziki, eta lehorrena, aldiz, apirila. Eremu muinotsuetan, bestalde, [[klima polar]]rapolarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. [[Sami etnia|Samiek]] antzinean eta gaur egun oraindik ereantzinetik erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: ''Giđđadálvi'' (udaberri-negua), ''Giđđa'' (udaberria), ''Giđđageassi'' (udaberri-uda), ''Geassi'' (uda), ''Čakčageassi'' (udazken-uda), ''Čakča'' (udazkena), ''Čakčadálvi'' (udazken-negua) eta ''Dálvi'' (negua)<ref>[http://www.siida.fi/sisdoallu/8-jagiaiggi "8 Jagiáiggi"]. ''Siida''. 2019.01.12</ref>.
{{Sodankyläko klimograma}}
Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua. Sodankyläko muino gehienak ipar- eta hego-ekialdean daude, babestutako eremuetan, eta udalerriko sabaia eta Finlandiako bosgarren goragune altuena [[Sokosti]] mendia da, 718 metrora iristen dena; tontor honen ondoan dago udalerriko Lampivaara Amatista Meatze ezaguna. Sodankyläko beste muino garrantzitsu batzuk, Sokosti goraguneko Ukselmapää gainaz aparte, 700-600 metro bitartean dauden Vuomapää, Kuikkapää, Reututunturi eta Hirvaspää, eta hegoaldeko 514 metroko [[Luosto]] eski muinoa dira.