Zazpiak Bat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
Goiburu edo leloaren jatorri zehatza zaila da argitzea, baina badakigu [[Agosti Xaho|Agosti Xahok]] bere ''Etudes grammaticales sur la langue euskarienne'' liburua "Zazpi Uskal Herrietako Uskalduner" eskeini zien 1836an. Bere lagun [[Anton Abadia|Anton Abadiak]] [[Euskal Lore Jokoak|Lore Jokoetarako]] moldatu zuela uste da "Zazpiak bat" leloa sortuz<ref>{{Cite web|url=https://rhpst.huma-num.fr/items/show/171|izenburua=Papiers d'Antoine-Th. d'Abbadie (1810-1897)|sartze-data=2019-11-0|egunkaria=RHPST|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref>. Beranduago, 1877an Nafarroako Euskal Elkargoak goiburu bezala erabili zuen<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Navarra: historia del euskera|urtea=1997|abizena=Jimeno Jurio|izena=Jose Maria|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Txalaparta|ISBN=}}</ref>.
 
Irudiari dagokionez, Zazpiak Bat, era berean, zazpi herrialde historiko horien ezkutuak biltzen dituen [[armarri]]a da eta herrialdeon batasuna irudikatzen du. Sei ataletan banatuta dago, Nafarroa osoa (Nafarroa Beherea eta Garaia) atal batean jarrita, armarri bat bera baitute. [[Jean Jaurgain]]ek [[1897|1892]]an diseinatu zuen<ref>{{Cite news|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1704/005/004/2011-12-22/zazpiak-bat-egaaren-artikuluari-buruz.htm|abizena=Esparza|izena=Andoni|izenburua='Zazpiak bat' Egañaren artikuluari buruz|data=2011-11-22|egunkaria=Berria|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2019-11-04}}</ref> [[Donibane Lohizune]]n eginiko ''Congrès et Fêtes de la Tradition Basque'' ospakizunerako. Lapurdi eta Zuberoak haien armarririk ez zutenez, bizkondeen eta Urruña eta Uztaritzekoen ikurrekin osatu zituen Jaurgainek<ref name=":0" />.
 
Gero [[Sabin Arana]]k 1896an plazaratu zituen lehendabizikoz Hego Euskal Herrian, herrialde bakoitzaren armarriok ordena alfabetikoan, bere ''Lecciones de Euzkera Bizkaino'' izeneko lanean.