Euskal Herriko ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
irudia gehitu
3. lerroa:
== Historia eta garapena ==
[[Fitxategi:PSM V38 D183 A forge trip hammer.jpg|thumb|eskuinera|300 px|Olagizonak aitzinako burdinola batean lanean.]]
{{sakontzeko|Euskal Herriko historia ekonomikoa}}Beste herrialdeetan bezala, [[nekazaritza]] eta [[Abeltzaintza|abeltzaintzan]] oinarrituriko ekonomia eman zen euskal lurretan denbora luzez. Hala ere, [[Industrializazio|industrializazioa]] izan da Euskal Herriko ekonomia baldintzatu duen faktore nagusia, eta beste tokiekiko bereizgarria. Berez industrializazioa XIX. mendeko prozesua bada ere, industriaren garapena aski goiz hasi zen gertatzen euskal herrian, [[Burdinola|burdinolak]] oso zabalduak baitziren. Burdinaren beraren ustiapen intentsiboa, meatzeen bidez, erromatarren garaian hasi zen eta XV. mendean burdinean oinarrituriko material asko igortzen zen beste herrialdeetara. Horrek burdingintza industria finkatu zuen Euskal Herrian. Horretarako baldintza egokiak zeuden, lehengaia lortzeko mineralak eskura zeuden, eta lan egiteko beharrezkoa zen erregaia lortzeko baso ugari<ref>{{Cite web|url=https://www.hiru.eus/eu/historia/historia-de-la-siderurgia-vasca|izenburua=Burdingintzaren historia Euskal Herrian|sartze-data=2019-11-04|egunkaria=Hiru.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
Gerora, [[Industria Iraultza|industria iraultzaren]] garaian, burdin kopuru ikaragarriak esportatu ziren [[Bizkaia|Bizkaiatik]] industrializazioan aitzindari zen [[Erresuma Batua|Britainia Handira]]. Horren harira [[Ibaizabal]] inguruko gunean meatzegintza, [[metalurgia]] eta industriaren garapen azkarra gertatu zen, baita ontzigintzarena eta beste industria batzuena ere. Azpimarratzekoak dira bertako [[Labe garai|labe garaiak]]. [[Gipuzkoa|Gipuzkoak]] ere industrializazio prozesu bat ukan zuen. Bertan, ordea, burdingintzatik beste ekoizpen batzuetarako transizioa eman zen, papergintza eta ehungintza, batez ere. XVIII. mendean itxitako burdinola asko papergintza tailer bihurtu ziren. Burdingintzari loturiko aktibitate batzuk ere mantendu ziren, deba ibarreko armagintza fabrikak, esaterako.
 
[[Araba|Araban]], [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]] eta [[Lapurdi|Lapurdin]] XX. mendean hartu zuen tokia industriak, eta [[Nafarroa Beherea|Behe Nafarroa]] eta [[Zuberoa|Zuberoan]], aldiz, inoiz ez du presentzia handirik izan eta nekazaritza eta abeltzantza izan dira nagusi orain arte. Hala ere, industria izan zen euskal herrian aberastasun gehien mugitzen zuen sektorea 1980ko hamarkadako [[industria-birmoldaketa]] arte. Industria-birmoldaketaren ondoren, hirugarren sektorerantz bideratu zenda aktibitate ekonomikoa, industria oraindik garrantzitsua den arren.
 
== Ekonomia sektoreak gaur egun ==