Delfosko orakulua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Delphi location.svg|thumb|250px|Delfos hiriaren kokalekua]]
[[Fitxategi:Sibyl stone in Delphi.jpg|thumb|250px|Sibilaren haitza.]]
'''DelfoskoBERRU CRACKDelfosko orakulua''' barruti sakratu handi bat izan zen, nagusiki [[Apolo]] jainkoari eskainia, erdian, bere tenplu handia zuena. Bertara joaten ziren greziarrak, jainkoei, aztoratzen zituzten gaiei buruzko galderak egitera. [[Grezia]]n kokatua, Delfos izena zuen antzinako hiriaren kokalekuan, orain existitzen ez dena, [[Parnaso]] mendiaren oinean, [[Fozida]]ko mendien erdian, itsasoaren mailatik 700 metroko garaierara eta [[Korinto]]ko golkotik 9,5 kilometroko distantziara.
 
Mendiko arroketatik, hainbat iturburu sortzen ziren, iturri ezberdinak eratzen zituztenak. Oso antzinatik ezaguna den iturrietako bat, [[Kastaliaren iturria]] da, erramu landarezko [[baso]]txo batez inguraturik, Apolori sagaratua. Elezaharrak eta [[mitologia]]k diotenez, Parnaso mendian eta iturri honetatik gertu jainkosa batzuk biltzen ziren, kantu eta olerkiaren jainkosa txikiak, [[Musa]]k, iturrietako lamia ziren [[naiade]]ekin batera. Bilera hauetan, Apolok lira jo eta gainontzeko jainkosek kantatzen zuten.