Euskal Herriko ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
10. lerroa:
 
== Ekonomia sektoreak gaur egun ==
[[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]]ko herrialdeak Frantziako estatuko industriaguneetatik urrun daude, eta nekazaritzari, arrantzari ([[Lapurdiko kostaldea]]n) eta jarduera horien araberako gizarte molde bati loturik bizi izan dira luzaroan<ref>{{Cite web|url=https://www.eke.eus/eu/kultura/euskal_herria/historia/ekonomia?set_language=eu|izenburua=Ekonomia|sartze-data=2019-11-04|egunkaria=EKE|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eus|formatua=}}</ref>. [[Hego Euskal Herri]]ko bi herrialde, [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]], Espainiako estatuko industrializazioaren gune nagusia izan ziren hasieratik bertatik. Zerbitzuen sektoreak gero eta pisu handiagoa izan du, oro har, Euskal Herrian; bost langiletik hiruk zerbitzuetan lan egiten du. Lehen sektoreak du garrantzi gutxiena, eta bigarren sektoreak, indarra galdu badu ere, garrantzi handia du oraindik ere. 2001. urteko datuen arabera, langileen % 61,6 zerbitzuetan dihardu lanean, % 35,4 industrian eta % 3 baino ez nekazaritzan. [[Europa]]ko testuinguruan eta industrian diharduen langileen proportzioaren arabera, Euskal Herria [[Europar Batasun]]eko herrialde industrialenetako bat da gaur egun: Europar Batasunean batez beste langileen % 29,6 dihardu industrian, % 35,4, berriz, Euskal Herrian. XIX-XX. mendeetan, industrializazio prozesu indartsua gertatu zen, baina XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran, zerbitzuen sektoreak gero eta indar handiagoa hartu du. [[Nafarroa Beherea]] da herrialde nekazariena, Gipuzkoa industrialena, eta zerbitzuek, berriz, Lapurdin dute garrantzi gehiena.
 
=== Lehen sektorea ===