Euskal Herriko ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
{{sakontzeko|Euskal Herriko historia ekonomikoa}}Beste herrialdeetan bezala, nekazaritza eta abeltzantzan oinarrituriko ekonomia eman zen euskal lurretan denbora luzez. Hala ere, [[Industrializazio|industrializazioa]] izan da Euskal Herriko ekonomia baldintzatu duen faktore nagusia, eta beste tokiekiko bereizgarria. Berez industrializazioa XIX. mendeko prozesua bada ere, industriaren garapena aski goiz hasi zen gertatzen euskal herrian, [[Burdinola|burdinolak]] oso zabalduak baitziren. Burdinaren beraren ustiapen intentsiboa, meatzeen bidez, erromatarren garaian hasi zen eta XV. mendean burdinean oinarrituriko material asko igortzen zen beste herrialdeetara. Horrek burdingintza industria finkatu zuen Euskal Herrian.
 
Gerora, industri iraultzaren garaian, burdin kopuru ikaragarriak esportatu ziren [[Bizkaia|Bizkaiatik]] industrializazioan aitzindari zen [[Erresuma Batua|Britainia Handira]]. Horren harira [[Ibaizabal]] inguruko gunean meatzegintza, [[metalurgia]] eta industriaren garapen azkarra gertatu zen, baita ontzigintzarena eta beste industria batzuena ere. Azpimarratzekoak dira bertako [[Labe garai|labe garaiak]]. [[Gipuzkoa|Gipuzkoak]] ere industrializazio prozesu bat ukan zuen. Bertan, ordea, burdingintzatik beste ekoizpen batzuetarako transizioa eman zen, papergintza eta ehungintza, batez ere. XVIII. mendean itxitako burdinolak papergintza tailer bihurtu ziren. Burdingintzari loturiko aktibitate batzuk ere mantendu ziren, deba ibarreko armagintza fabrikak, esaterako.
 
[[Araba|Araban]], [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]] eta [[Lapurdi|Lapurdin]] XX. mendean hartu zuen tokia industriak, eta [[Nafarroa Beherea|Behe Nafarroa]] eta [[Zuberoa|Zuberoan]], aldiz, inoiz ez du presentzia handirik izan eta nekazaritza eta abeltzantza izan dira nagusi orain arte. Hala ere, industria izan zen euskal herrian aberastasun gehien mugitzen sektorea 1980ko hamarkadako [[industria-birmoldaketa]] arte. Industria-birmoldaketaren ondoren, hirugarren sektorerantz bideratu zen aktibitate ekonomikoa.