Euskal Herriko ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
{{sakontzeko|Euskal Herriko ekonomia erromatar garaian}}
[[Fitxategi:Iberian Peninsula in 125-en.svg|thumb|right|300px|Erromatarren bide nagusiak K. o. I. mende inguruan.]]
Euskal Herrian K. o. I-III. mendeetan nabaritu zen gehien bat [[Erromanizazio (historia)|erromanizazioa]]. Erromanizazioak laborantza teknika berriak eta mehatzeenmeatzeen ustiapen zabala ekarri zituen. Laborantzak zonalde emankorretan izan zuen eragina, batez ere: erromatarrek "[[Ager Vasconum|ager vasconum]]" zeritzoten lurralde emankortzat zutenari (zerealentzako egokia zen lurrari) eta "[[Saltus Vasconum|saltus vasconum]]" deitu zioten abletzaintza nagusi zen ingurune oihantsuari. Meatzeei dagokionez, erromatarrek harrobiak eraiki zituzten marmola ustiatzeko, baita burdina, zilarra eta beste metal batzuk lortzeko ere. Ekonomia eredu banatu horrek ezberdintasun kulturalak eragin zituen bi guneetako populazioen artean
 
Erromatarrek lehen hiriguneak ere sortu zituzten, beren kontrola finkatzeko asmoz. Izan ere, erromatarrek lehen hiriguneak [[Gotorleku|gotorleku militarren]] inguruan eraiki zituzten. Horrez gain, [[Errepide|errepideak]] ere eraiki zituzten ([[Erromatar galtzada|erromatar galtzadak]]), lehengai eta merkataritza produktuen mugimendua errazteko eta tropen mugikortasuna handituz lurraldea errazago menperatzeko. Erromatarren garaian, beraz, merkataritzaren gorakada gertatu zen, eta horrekin batera [[txanpon]] landuen erabilera zabaldu zen euskal herrian (ezagunak bazituzten ere, ez dirudi ordurarte oso hedatuak zeudenik).
21. lerroa:
V. mendeko [[Migrazioen Garaia|germaniar herrien inbasioek]] inperioko lurretako segurtasun falta ekarri zuten. Garai hauetan, gainera, [[Bagaudak|bagauden matxinadak]] gertatu ziren, lurjabe handien kontra altxaturiko nekazari txiro eta esklaboen altxamenduak. Garai hauetan, uste denez, "saltus" eta "ager" guneetako baskoien arteko harremana berriz sendotu zen.
 
Erromatar inperioaren krisiak eta honen [[Erromatar Inperioaren gainbehera|gainbeherak]] asko kaltetu zuten lurraldeko merkataritza. Erromaren ahuleziak eta [[Bisigodo|bisigodoen]] inbasioek gatazka egoeran murgildu zituen Euskal Herriko lurraldeak denbora luzez, jarduera ekonomikoak orokorrean kaltetuz. Nekazaritza ustiapena ere murriztu zen, baina egitura instituzionalen ahuleziak presio fiskala gutxitu eta nekazari txiki autonomoak ugaritzea ekarri zuen. Izan ere, biztanle asko agintari erromatarrek ustiatu ezin zituzten lur, baso eta mehatzeetanmeatzeetan lanean hasi ziren.
 
Ondorengo urteetan [[Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea|arabiarren etorrera]], [[Frankoen Erresuma|frankoen erresumaren]] presentzia eta dukerrien agerpena nabarmendu ziren. Alde batetik, musulmanek nekazaritza produktu, erreminta eta sistema berriak ekarri zituzten. Bestetik, frankoen eta musulmanen arteko lehiak tokiko buruzagi erdi-autonomoei bide egin zien, bataren zen bestearen babesean indartu zirenak. Krisiaren ostean, egonkortasuna eta hazkunde demografikoa gertatu ziren, eta horrek herrixka berrien agerpena ekarri zuen.