Euskal Herriko ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
30. lerroa:
Ikuspuntu ekonomikotik, ekonomiaren pixua landatik [[Hiribildu|hiribilduetara]] mugitzen hasi zen europa guztian. Feudalismoaren hasieran, landa eremuetan zegoen aberastasun iturria, nekazaritza eta industria gehiena han baitzegoen. Merkataritza berriz indartzearekin, eta nekazaritza teknika berriek ekarri zuten hazkunde demografikoarekin, hiribilduek pisua hartu zuten, gutxika. Politika antolaketaren auzia ere tarteko zen: landa eremuak jauntxo feudalen esku zeuden zuzenean, baina hiribilduak ordea ez zeuden inolako jauntxoren menpe, eta koroari soilik zor zioten leialtasuna. Erregeek, jauntxoen boterea ahuldu eta berena indartzeko, hiribilduak bultzatzeari ekin zioten landa eremuen kaltean. [[Hiri-gutun|Hiribildu titulua]] erregeak soilik eman zezakeen, eta artisau eta teknikarientzat abantailak eskeintzen zitzaizkien bertan bizitzeko. Hiribildu horietan garatu ziren industria eta merkataritza, baina inguruko lurrak ere kontrolpean zituztenez, nekazaritzaren zati bat ere haien inguruan gertatzen zen. Lehen hiribilduak XII. mendean agertu ziren Euskal Herrian (Biasteri 1164an, Donostia 1180an, Gasteiz 1181an, Balmaseda 1199an...).
 
Euskal herrian zehar, merkataritza Done[[Donejakue Jakuebidea|Donejakue bidetik]] pasatzen zen, bereziki. Gaztelako artilea zen gehien mugitzen zen produktua, eta XIII. mendearen erdialdera zenbait hiribildu sortu ziren mugimendu hori bideratzeko (Agurain, Ordizia eta Tolosako hiribilduak 1256an, eta Arrasate eta Bergarakoak 1260 eta 1268an). Hala ere, itsas merkataritza ere bultzatu zen, Baionako kaia izanik garaiko portu nabarmenena. [[Baiona]] ingelesen menpe zegoen orduan, eta [[Bizkaiko golkoa|bizkaiko golkoan]] zehar zabaldu zuten jarduna, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean merkataritza zirkuito bat sortuz. Orokorrean, garaiko Kantauriko kostak merkatal arloan bi funtzio betetzen zituen: alde batetik, [[Flandria]], [[Ingalaterra]] edota [[Andaluzia|Andaluziako]] merkatuen abiapuntu zen eta, beste alde batetik, inportatutako ondareak birbanatzen zituen. Itsas merkataritzan mugitzen ziren produktu nagusiak burdina eta artilea ziren.
 
Itsas portuen jarduera nagusia arrantza zen, ordea. Ohiko arrantzaz gain, garai horretan hartu zuen indarra [[Balea ehiza|balearen ehizak]]. [[Euskal Herriko baleazaleak|Euskal baleazaleak]] XI. mendean hasi ziren balearen ehizan, baina XIII. eta XVI. mendeen artean jo zuten goia. Arrantza baliabide beharrezkoa zen, hornikuntza bideak urriak baitziren. Euskal kostaldeko arrantzaleek beren lan eremua zabaldu zuten, XIV. mendean AsturasAsturias eta Galiziako kostaldean egiten zuten arrantza, bertakoekin liskarrak ere izaten zituztelarik. Gerora, bakailauaren bila bretainia, irlanda eta ingalaterrara ere joaten ziren. Euskal kostaldeko balea ia guztiz desagertzeraino ehizatu zuten, eta harrapakina portu inguruan gehiago izan ez zutenean, baleontzietan gero eta urrunago joaten hasi ziren. Arrantza eta balearen ehizarekin batera, hauei loturiko aktibitate ekonomiko multzoa ere bazen kostaldean; arrantza materialaren ekoizpena, eta bereziki, itsasontzien eraikuntza. Lekeition, Bermeon, Ondarroan eta Bilbon ontziolak zeuden XV. mendean, baita Hondarribian, Donostian eta Baionan ere. Arrantza jarduera ekonomiko handia zen, jende asko hartzen zuena. Hori dela eta arrantzaleak elkarte edo [[Kofradia|kofradiatan]] antolatzen hasi ziren.
 
Industriaren arloan burdinolak ziren elementu nabariena. Haize burdinolak alde batera utzi eta hidraulikoak edo uraren indarrarekin funtzionatzen zutenak agertu ziren Bizkaia eta Gipuzkoan. Bertan ekoitzitako burdin asko kanpora bidaltzen zen, inglaterrara, bereziki (XV. mende amaieran 3000 tona inguru eramaten zitzaizkien urtero). Arma-industria horri loturik garatu zen, Soraluzen, Durangon, Eibarren, Markinan eta Gasteizen.
 
XIV. eta XV. mendeen artean [[Leinu gerrak|bandoen arteko gerlek]] ekonomia kaltetu zuten. Jatorria, nobleen arteko gatazkez gain, noble eta hiribilduen eta noble eta nekazarien arteko gatazketan bilatu behar da. Euskal Herriko kasuan, interes politikoak ere baziren tarteko, gaztelako koroa ala nafarroako koroaren interesak defendatzen baitzituzten bando ezberdinek. Kontrara, garai honetan gerta zen [[Izurri Beltza|izurri beltzak]] eragin gutxi izan zuten Euskal Herrian, gainontzeko europarekin konparatuz.
 
=== Aro modernoa ===