Prostatako hiperplasia onbera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Prostatako hiperplasia onberaren tratamendua eta prebentzioa gehitu dut.
Etiologia / seinale eta sintomak
2. lerroa:
{{gaixotasun infotaula}}
'''Prostatako hiperplasia onbera''' edo '''prostataren handitzea''' [[minbizi]]zkoa ez den [[prostata]]ren tamainaren handitzea da. Gaixotasun horren sintoma nagusiak [[pixa]] egiteko gogoaren maiztasun handia, pixa egiten hasteko arazoak, gernuaren irteera motela, [[gernu erretentzio]]a edota [[gernu jario]]a izan daitezke. Ondorioak nagusiak, bestalde, [[gernu infekzio]]a, [[litiasi]]a edota [[giltzurruneko gutxiegitasun]]a izan daitezke.<ref name=Kim2016>{{erreferentzia |abizena = Kim |izena= EH |abizena2 = Larson |izena2 = JA |abizena3 = Andriole |izena3 = GL |izenburua = Management of Benign Prostatic Hyperplasia |aldizkaria = Annual Review of Medicine |data = 2016 |bolumena = 67 |orrialdeak = 137–51 |doi = 10.1146/annurev-med-063014-123902 |pmid = 26331999 |mota = Review }}</ref>
 
Prostata [[Gernu maskuria|gernu maskuriaren]] azpian eta [[Ondeste|ondestearen]] aurrean kokatzen den guruin bat da. Gizonezkoen [[Ugal-aparatu|ugaltze aparatuaren]] parte da eta [[Esperma|espermarekin]] batera elkartuko den isurkaria ekoizten du.
 
Jaiotzean prostataren tamaina txikia da eta pubertaroan [[testosterona]] maila altuen eraginez, haren tamaina bikoiztera iritsiko da.
 
Prostataren handitzearen zergatia ez dago argi. Badaude zenbait arrisku faktore ezagun: familiaren historia, [[obesitate]]a, [[2 motako diabetes mellitus]]a, ariketa gutxiegi egitea eta [[zutitzearen disfuntzio]]a. Zenbait botikak ([[pseudoefedrina]]k, [[antikolinergiko]]ek eta [[kaltzio kanalen blokeatzaile]]ek) sintomak oker ditzakete. Handitzearen ondorioz, prostatak [[uretra]]n presioa egiten du eta zaildu egiten du pixa [[maskuri]]tik irtetea.
 
<br />
 
== Seinale eta sintomak ==
Prostataren hiperplasia onbera jasaten duten gizonezkoen artean seinale eta [[Sintoma|sintomen]] garrantzia edo larritasuna aldakorra izan arren, ohikoena adina pasa ala sintomen larritasuna gradualki handitzen joatea da.
 
Seinale eta sintoma ohikoenen artean hauek aurkitzen ditugu:
 
* Maiztasun handiarekin txiza egiteko beharra
* Txiza egiten hasteko eta behin hasita [[Gernu|gernuaren]] isuri jarraia mantentzeko zailtasunak
* Txiza egin ondoren etengabe tantak isurtzea
* Gernu maskuria guztiz hustutzeko ezintasuna
*[[Gernu-aparatu|Gernu hobien]] infekzioak
* Odola genuarekin isurtzea
*[[inkontinentzia urinarioa]]
 
Odol isurketak eta gernu hobien infekzioak konplikazio larrienetarikoak izan daitezke eta gernua gernu hobietan pilatzeagatik ematen dira. Horrez gain, gernuak giltzurrunetara buelta egiten badu, [[Giltzurruneko gutxiegitasun|giltzurrunetako gutxiegitasuna]] ere sortu daiteke.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hiperplasia Benigna de Próstata: Tratamientos, Síntomas|hizkuntza=es|data=2009-03-26|url=https://cuidateplus.marca.com/enfermedades/urologicas/hiperplasia-benigna-de-prostata.html|aldizkaria=CuidatePlus|sartze-data=2019-11-02}}</ref>
 
Sintomen larritasunak ez du inoiz adierazten prostataren hanturaren tamaina. Hau da, sintoma larriak izan arren baliteke prostataren hantura txikia izatea.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hiperplasia prostática benigna - Síntomas y causas - Mayo Clinic|url=https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/benign-prostatic-hyperplasia/symptoms-causes/syc-20370087|aldizkaria=www.mayoclinic.org|sartze-data=2019-11-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=María|abizena=Rafaela Rosas|izenburua=Hiperplasia benigna de próstata|orrialdeak=102–108|hizkuntza=es|data=2006-09-01|url=http://www.elsevier.es/es-revista-offarm-4-articulo-hiperplasia-benigna-prostata-13094133|aldizkaria=Offarm|alea=8|zenbakia=25|issn=0212-047X|sartze-data=2019-11-02}}</ref>
 
== Etiologia<ref>{{Erreferentzia|izena=María|abizena=Rafaela Rosas|izenburua=Hiperplasia benigna de próstata|orrialdeak=102–108|hizkuntza=es|data=2006-09-01|url=http://www.elsevier.es/es-revista-offarm-4-articulo-hiperplasia-benigna-prostata-13094133|aldizkaria=Offarm|alea=8|zenbakia=25|issn=0212-047X|sartze-data=2019-11-02}}</ref> ==
Zenbait ikerketek hiperplasia [[Zelula prostatikoak|zelula prostatikoen]] ezohiko hazkuntzarekin erlazionatzen dute. Ezohiko hazkuntza hau [[estrogeno]] eta [[testosterona]] mailaren murrizketarekin erlazionatuta dago: Testosterona, [[5-alfaerreduktasa]] entzimaren ondorizoz [[dihidrotestosterona]] bilakatzen da eta azken honen metaketak zelulen proliferazioa eragiten du.
 
Horrez gain, prostata guruinean aurkitzen ditugun [[Alfa neuroerrezeptore|alfa neuroerrezeptoreen]] estimuluak (ehun prostatikoan oso ugariak dira) uretra barneko presioa asko handitzen du lehen aipaturiko sintomak eraginez.
 
Ez dago inolako erlaziorik sintomen larritasunaren eta prostataren tamainaren artean eta arrisku faktoreen artean adina eta testikuluen funtzionalitatea dira garrantzitsuenak. Beste arrisku faktore aipagarri bat arraza da: Amerikar beltzen artean oso ohikoa da eta ekialdeko arrazen artean nahiko urria.
 
== Fisiopatologia ==