«Inari»: berrikuspenen arteko aldeak

14 bytes added ,  Duela 6 hilabete
t
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==))
Inari [[Lappi]]ren eta [[Finlandia]]ren ipar-ekialdeko muturrean dago, [[Ipar Lappi]] azpieskualdearen bihotzean; hain zuzen, udalerriak bere izen bera duen eta herrialdeko hirugarren aintzira handiena den [[Inari (aintzira)|Inariren]] eremua hartzen du. Inari udalerriak muga egiten du [[Errusia]]rekin ekialdean, eta [[Norvegia]]rekin mendebaldean eta ipar-ekialdean. Zehazki, bizilagunak [[Enontekiö]] eta [[Kittilä]] hego-mendebaldean, [[Sodankylä]] hegoaldean, [[Utsjoki]] iparraldean, [[Verkhnetulomski]] eta [[Nikel (Errusia)|Nikel]] errusiar udalerriak ekialdean, Norvegiako [[Sør-Varanger]] eta [[Nesseby]] udalerriak ipar-ekialdean, eta [[Karasjok]] eta [[Kautokeino]] norvegiarrak mendebaldean dira; eskualdeko [[Rovaniemi]] hiriburutik, aldiz, 250 bat km iparraldera dago<ref>[https://www.distancefromto.net/ "Rovaniemi-Ivalo"]. ''Distance From To''. 2019.01.12</ref>. Inarik, guztira, 17.333,62 km²-ko azalera du, eta, hain zuzen ere, azalera handiena duen herrialde osoko udalerria da<ref name=Bibliografia1/>. Lurralde zabal honetan, hainbat eremu bereizten dira. Lautada zabaletan [[klima azpiartiko]]a eta [[taiga]] edo baso boreala nagusitzen dira, eta zuhaizti ohikoenak [[izei gorri|izeidiak]], [[sahats|sahastiak]], [[haltz]]adiak, [[urki]]diak, [[makal]]diak, [[pinu]]diak eta, batez ere hegoaldean dauden [[Urki dilindari|urkidi dilindariak]] dira. [[Morgam-Viibus]] mendiaren inguruko altuera gutxiko eremuan, aldiz, klima [[klima polar|polar]] bihurtzen da eta zuhaitzik gabeko [[tundra]] eremu bakanak daude<ref>[https://www.utu.fi/fi/yksikot/biodiversiteettiyksikko/kevo/julkaisut/kevo%20reports/Documents/Reports_24-digitaalinen-julkaisu.pdf "Vascular flora of Inari Lapland"]. ''Kevo Subarctic Research Station''. 2019.01.16</ref>. Azkenik, aipatzekoak dira landare-espezie ez-ohikoak bizi diren inguru zingiratsu eta paduratsuak, herrialde osoko ugaritsuenak.
 
Udalerria [[zirkulu polar artikoa]]ren gainean dago, 270-500 bat km iparrera<ref>[https://www.inarisaariselka.fi/en/companies/star-arctic/ "Saariselkä (...) 270 km north of the Arctic Circle"]. ''Inari Saariselkä''. 2019.01.12</ref><ref>[http://www.naatamogateway.fi/en/home/ "Näätämö (69°39′54″N, 29°6′18″E) 500 kilometers north from the Arctic Circle"]. ''Näätämö Gateway''. 2019.01.13</ref>; horrenbestez, [[gauerdiko eguzki]] eta [[gau polar]] fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren hirugarren astetik abuztu hasiera arte; [[Ivalo]] herrian, esaterako, gertakariak 62 egun irauten du (maiatzaren 21ean hasi eta uztailaren 22an amaitzen da)<ref>[https://rez-photography.com/lapland-midnight-sun/ "Lapland Midnight Sun – An Arctic Summer"]. ''Rayann Elzein Photography''. 2019.01.02</ref>. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia abenduaren 3tik urtarrilaren 11ra izaten da; guztira, 39 egun<ref>[http://www.siida.fi/contents/for-children-and-students/theme-of-the-season/archive/polar-night "Polar night"]. ''Siida''. 2019.01.02</ref>. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki<ref>[https://www.visitfinland.com/article/on-the-hunt-for-the-northern-lights/ "On the hunt for northern lights"]. ''visitfinland.comVisit Finland''. 2018.12.04</ref>.
 
Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena, eta ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera, 175 bat egunez<ref>[https://edition.cnn.com/travel/article/lapland-no-snow-scli-intl/index.html "No snow in Lapland could spell a festive flop"]. ''CNN Travel''. 2018.12.10</ref>; eta izotzak ere Inari aintziraren gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Eremu menditsuetan, aldiz, klima polarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. [[Sami etnia|Samiek]] antzinetik erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: ''Giđđadálvi'' (udaberri-negua), ''Giđđa'' (udaberria), ''Giđđageassi'' (udaberri-uda), ''Geassi'' (uda), ''Čakčageassi'' (udazken-uda), ''Čakča'' (udazkena), ''Čakčadálvi'' (udazken-negua) eta ''Dálvi'' (negua)<ref>[http://www.siida.fi/sisdoallu/8-jagiaiggi "8 Jagiáiggi"]. ''Siida''. 2019.01.12</ref>.
10.582

edits