«Sodankylä»: berrikuspenen arteko aldeak

101 bytes added ,  Duela 5 hilabete
t
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==))
{{sakontzeko|Sodankyläko ingurunea}}
[[Fitxategi:Paratiisikuru waterfall.JPG|300px|ezkerrera|thumb|Paratiisikuru ur-jauzia udaran.]]
Sodankylä [[Finlandia]] iparraldeko [[Lappi]] eskualdearen erdigunean dago, [[Ipar Lappi]] izeneko lurraldean. Udalerriak [[Errusia]]rekin egiten du muga ekialdean, eta bizilagunak [[Inari]] iparraldean, [[Verkhnetulomski]] errusiar udalerria ipar-ekialdean, [[Savukoski]] eta [[Pelkosenniemi]] ekialdean, [[Kittilä]] mendebaldean, eta [[Kemijärvi]] eta [[Rovaniemi]] hiriak hegoaldean dira; eskualdeko hiriburuko erdigunetik 100 bat km iparraldera dago<ref>[https://www.distancefromto.net/ "Rovaniemi-Sodankylä"]. ''Distance From To''. 2019.10.31</ref>. Sodankyläk, guztira, 12.415,4840 km²-ko azalera du eta, hain zuzen ere, azalera handiena duen herrialde osoko bigarren udalerria da<ref name=Bibliografia1/>. Lurralde zabal honetan, hainbat eremu bereizten dira. Lautada zabaletan [[klima azpiartiko]]a eta [[taiga]] edo baso boreala nagusitzen dira, eta zuhaizti ohikoenak [[izei gorri|izeidiak]], [[sahats|sahastiak]], [[haltz]]adiak, [[urki]]diak, [[makal]]diak eta [[pinu]]diak dira. [[Luosto]] eta [[Sokosti]] mendien inguruko altuera gutxiko eremuan, aldiz, klima [[klima polar|polar]] bihurtzen da eta zuhaitzik gabeko [[tundra]] eremu bakanak daude.
 
Udalerria [[Zirkulu polar artikoa|Zirkulu Polar Artikoa]] paraleloaren gainean dago, 40-210 bat km iparrera; horrenbestez, [[gauerdiko eguzki]], [[gau zuri]] eta [[gau polar]] fenomenoak urtero izaten dira. Lehenengo bietan, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bukaeratik uztailaren bigarren astera; Sodankyläko Elizatean, esaterako, 46 egun irauten du. Gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia, aldiz, abenduaren 19tik 25 ingurura izaten da. Lehen esan bezala, Sodankyläko klima nagusia [[klima azpiartiko|azpiartikoa]] da eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera, 185 bat egunez; eta izotzak ere aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Hilabete euritsuenak udakoak dira, uztaila bereziki, eta lehorrena, aldiz, apirila. Eremu muinotsuetan, bestalde, [[klima polar]]ra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. [[Sami etnia|Samiek]] antzinean eta gaur egun oraindik ere erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: ''Giđđadálvi'' (udaberri-negua), ''Giđđa'' (udaberria), ''Giđđageassi'' (udaberri-uda), ''Geassi'' (uda), ''Čakčageassi'' (udazken-uda), ''Čakča'' (udazkena), ''Čakčadálvi'' (udazken-negua) eta ''Dálvi'' (negua). [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki. Aurora borealak aztertzeko [[Ouluko Unibertsitatea]]k kudeatzen duen [[Sodankyläko Behatoki Geofisikoa|Behatoki Geofisikoa]] eraiki zen 1914an<ref name=Bibliografia4>[http://www.sgo.fi/ Sodankylä Geophysical Observatory] Oulu. 2013.10.24</ref><ref>[http://fmi.fi/research_space/space_11.html Revontulten] 2010.12.17</ref>.
10.244

edits