Islamiar arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
kk
t 87.222.183.22 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{Wikiproiektu|Arkitektura|Arkitektura}}
Dylan le come el culo a Martxel
[[Fitxategi:Sultan Ahmed Mosque Istanbul Turkey retouched.jpg|thumb|250px|[[Meskita Urdina]], [[Istanbul]], [[Turkia]]]]
[[Fitxategi:Si-o-se-Pol.jpg|thumb|250px|Si-o-se Pol zubia, [[Isfahan|Ispahan]], [[Iran]]]]
'''Islamdar arkitektura''' edo '''arkitektura islamikoa''' [[Islam]]aren kultura duten edo izan dutenen [[arkitektura]] da, erlijio honen sorreratik gaur arte, batez ere [[Al Andalus|Al-Andalus]] eta [[India]] arteko eskualdeetan garatu dena. Horrela, arkitektura mota honen eraikinak [[Espainia]]n, Afrikaren iparraldean, [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]], [[Iran]]en, [[India]]n eta [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] aurkitzen dira.
 
Arkitektura honen eraikin nagusiak [[meskita]], [[jauregi]]a, [[hilobi]]a eta [[gotorleku]]ak dira, nahiz eta beste hainbat tipo garatu, hala nola, bainutegi publikoak, iturriak eta etxebizitzak.
 
Arkitektura-kultura honen elementu nagusiak [[zutabe]]a, [[arku (arkitektura)|arkua]] eta [[kupula]] dira, hiru elementu hauen konbinaziotik lortzen baitu bere originaltasuna. Jatorria persiar arkitekturan, batez ere [[Partia]]koan, duela esan ohi da, nahiz eta inguruko kulturetako eragin ugari izan, adibidez [[bizantziar arkitektura]]k eragindakoa.
 
== Historia ==
Islamaren zabalkundearen garaiko arteak kristau eta [[bizantziar arkitektura|bizantziar estiloak]] hartu zituen bere baitan -forma helenistikoen eta erromatarren isla-, eta baita Pertsiako tradizio artistikoak ere. Islamaren aurreko [[Arabia]]k ez zien ezer berezirik utzi hurrengo belaunaldiei, idazkera apaingarria izan ezik.
 
Arabiarrak herri [[nomada]]k zirenez gero, ez zuten [[monumentu]]rik eraikitzen. [[Mahoma|Mahomet]] profeta hil eta hurrengo mendean, edozein leku izan zitekeen islamiarren otoitz gune, berdin zion eliza kristaua izan, musulmanek otoitzerako hartua, edo lauki formako soro bat, harresi batez mugatua. Baina [[VII. mendea|VII. mende]] bukaeratik aurrera, islamiar buruzagiek, erabat erroturik zeudelarik beren mendean hartutako lurraldeetan ordurako, [[meskita]] eta jauregi handiak eraikitzen hasi ziren, beren boterearen adierazgarri, beren eraikuntza berriak islamaren aurreko eraikuntza guztien gainetik nabarmentzea nahi baitzuten, bai tamainaz bai distiraz.
{{erref zer}}{{commons|Category:Islamic architecture}}
 
Esan liteke arkitektura musulmana [[Siria]]n sortu zela [[omeiatar Kaliferria|omeiarren]] garaian eta joera elkarren oso desberdinak bildu zituen, bizantziarra, pertsiarra eta egiptoarra esaterako. Arkitektura horrek ez zuen [[simetria]]rik ia, aurretik proiektu bat egin gabe eraikitzen zirela lanak dirudi. Bestalde, musulmanen eraikuntzek ez zioten berrikuntzarik ekarri arkitekturari, eta eraikuntza horietan apaingarriak dira osagai nagusiak, eraikuntzen barrualdekoak batez ere. Eraikuntzetako beste osagai aipagarrietako bat kupulak dira, ekialdeko musulman arkitekturan erabiliak gehienbat. [[Ferra arku]]a, [[erdi puntuko arku]]a, [[arku (arkitektura)#Bi zentrotako arkuak|arku zorrotza]], etab. erabiltzen ziren, baina [[Al Andalus|Al-Andalusen]] ferra arku [[bisigodo]]a erabili zen gehiena.
 
== Meskitak ==
Arkitektura eraikin nagusiak erlijiozkoak ziren, meskitak, hilobiak eta [[madrasa]]k, hain zuzen ere. Baina meskita zen eraikuntza guztien artean nagusia.
 
[[Seljuk dinastia|Seljuktarrak]] islamiar munduko herri nagusi bihurtu zirenean meskita eredu berri bat osatu zuten ; garai berri horren adibide da [[Isfahan|Ispahango]] meskita (XI. mendea). XV. mendean, ordea, [[Tabriz]]eko Meskita Urdinarekin, eredu berri bat sortu zen, zabalkunde handia izan zuena. [[Patio]]rik gabeko meskitak ziren, erdian areto zabal bat eta estalki gisa kupula handi bat zutenak. Garai hartan [[minarete]]ak gero eta garaiagoak eraikitzen zituzten: oinarria [[oktogono|oktogonala]] zuten, eta zilindro ikusgarri bat izaten zen dorrea. [[Otomandar Inperioa|Otomandar]] turkiarrek, [[Konstantinopla]] mendean hartu ondoren, [[Santa Sofia|Hagia Sofia]] tenplu kristaua meskita bihurtu zuten eta harekin eredu berri bat sortu zuten, bizantziar tenpluaren tankerakoa. Eredu horren adibide dira Istanbuleko [[Süleymaniye meskita|Suleiman Handiaren Meskita]] (XVI. mendea) eta [[Meskita Urdina]] (XVII. mende hasiera).
[[Fitxategi:Temple Mount.JPG|thumb|320px|[[Arrokaren Kupula]], [[Jerusalem]]]]
 
Jerusalemgo [[Arrokaren Kupula]]ren meskita handia ([[692]]an amaitua) izan zen musulmanen lehenengo eraikuntza handia. Deanbulatorioaren gainean du kupula. Hormak eta arkuak [[mosaiko]]z apaindurik daude goitik-behera, landare gaiez eta ordu arte ohikoak ez ziren beste zenbait osagaiez ere: [[bitxi]]ak eta [[koro]]ak, iraniar jatorrizko teilatu hegalak, zuhaitz handiak.
 
[[Omeiatarren meskita|Damaskoko Meskita Handia]] 706-715 urteetan eraiki zen gutxi gora-behera, [[omeiatar Kaliferria|omeiarren]] garaian alegia. Meskita hori ereduzko meskita gisa har daiteke. Antzinako erromatar santutegi baten gainean eraiki zen. Hauek dira meskita horren atal nagusiak : [[arkupe]]z inguratutako patioa (sala), erdian [[iturri (argipena)|iturri]] bat duena, otoitz aretora (harani) sartu aurretik fededunak garbi daitezen ; santutegia (mihrab) otoitz aretoan dago, kanpoko harresira erantsia ; eta dorrea edo minaretea, patioko harresian, [[Meka]]rantz begira. Hormak [[Bizantzio]]ko [[mosaiko]] beiratu ederrez daude apainduak. Gaur egun arte iritsi diren mosaiko horietako zatiak [[paisaia]] eta arkitektura ikuspegiak dira, inguruan apaindura ugariak dituztenak urrearen gainean eginak.
[[Fitxategi:Great Mosque of Samarra.jpg|150px|thumb|ezkerrera|[[Samarra]]ko Meskita Handiaren [[minarete]] kiribila, [[IX. mendea]].]]
 
Samarrako Meskita Handia da lehenengo kalifen arkitektura lan aipagarrietako bat (848-852), munduko meskita handienetako bat tamainaz ; 38.000 m²-ko eremua du. Eremu horren ia erdia 464 zutabek eutsitako zurezko teilatu batek estaltzen zuen. Teilatua eta antzina hormak apaintzen zituzten mosaikoak desagertu egin dira ia erabat. Minaretea da eraikuntza horren ezaugarri nagusia. Eskailera kiribil batek inguratzen du minarete, eta horretatik igotzen da tontorreko plataformara ; egitura horrek antzinako [[Mesopotamia]]ko [[zigurat]]ak ekartzen ditu gogora.
 
[[Kordobako meskita|Kordobako Meskita]] hartu behar da eredutzat Samarrako Meskita Handia nolakoa zen irudikatzeko (786an eraikitzen hasia). Kordobako meskitak, 1236an hiria konkistatu ondoren gurtza kristaura egokitu bazen ere, egitura islamiarra du oinarri-oinarrian. Jatorrizko oina [[Samarra]]koaren antzekoa zuen. Eraiki eta berrogeita hamar urtera handitu egin zuten meskita, eta arkuak erantsi zitzaizkion ; 961-965 bitartean arkupea zabaldu zen berriz ere, eta zortzi habearte erantsi zitzaizkion handik hogei urtera. Eranskin ugari horien bidez, ikus daiteke argi eta garbi antzinako meskitak zenbateraino ziren malguak, eraikuntza laukoiztu baitzitekeen oinarrizko eredutik baztertu gabe. Sarreran zutabe sail bat ikusten da ; arku behereenak [[ferra arku]]ak dira, zutabe apal eta mehetatik sortuak. Zutabe horiek arkuez gainera harrizko habeak eusten dituzte, eta horiek bigarren arku ilara bati eusten diote.
 
== Madrasak ==
[[Fitxategi:Registan square2014.JPG|320px|thumb|[[Samarkanda]]ko Registana: hiru madrasa plazaren inguruan.]]
 
[[Madrasa]]k ikasteko guneak ziren ([[Korana]] ikasteko guneak, batez ere) eta meskitari erantsita egoten ziren ; liburutegiak, irakurketa aretoak, gelak eta zenbaitetan ikasleentzat logelak ere izaten zituzten. Lehenengo madrasak XI. mendean eraiki ziren, eta meskitako patioaren ondo-ondoan egoten ziren. Madrasa nagusietako bat Hasan sultanaren [[Kairo]]koa da, seljuktarren garaikoa.
 
== Jauregiak ==
Jauregiak [[kalifa|kalifen]] edo [[emir]]ren bizilekua ziren, eta ez zegoen jauregi eredu jakinik.
 
Oro har, [[lorategi]] eta iturri ugari izaten zituzten. Aipatzekoa da Granadako [[Alhambra|Alhambra Jauregia]], estilo guztiz moriskoan eraikia. Hura izan zen Behe Erdi Aroan [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]] eraiki zen azken gotorleku musulmana. Jauregiko alderdi aberatsena, Lehoien Patioa eta haren inguruko pabiloiak, 1354-1391 bitartean eraiki ziren. Zutabeak fin-finak dira eta oso forma berezietako arku goratuak eusten dituzte ; hain dira bereziak arkuetako formak, eta hain daude era berezian elkarri loturik, ezen amaraun bat osatzen dutela esan daitekeen. Jauregiaren barrualdeko geletan ere apaindura edenak eta landuak daude [[igeltsu]]aren gainean, simetria eta erritmo handikoak.
 
== Hilobiak, bainutegiak eta beste ==
[[Fitxategi:Mausoleum of Amir Temur (1).JPG|320px|thumb|[[Tamerlan]]en hilobia, [[Samarkanda]]]]
 
Hilobiak Ekialdean eraiki ziren batez ere. Askotan, meskitekin batera eraikitzen ziren ; lauki formakoak izaten ziren, kupula batez amaituak. Era horretakoa da [[Samarkanda]]ko [[Tamerlan]]en Hilobia (XV. mende hasiera).
 
Bestalde, bainutegiak eraikuntza publikoak ziren ; [[Bagdad]]en esate baterako, bi nola bat bainutegi zeuden, eta [[Kordoba]]n bostehun inguru.
 
Hirietan ohikoak ziren, bestalde, ostatuak, karabanetan batetik bestera joan-etorrian ibiltzen zirenentzat eraikiak. Oina lauki-zuzena zuten, eta patio baten inguruan eraikiak egoten ziren ; beheko solairuan gordelekua zuten, eta goiko solairuetan logelak.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Islamdar arte|Islamiar artea]]
* [[Hispano-arabiar artea]]
 
{{erref zer}}{{commons|Category:Islamic architecture}}
 
[[Kategoria:Islamdar arkitektura]]