«Prostatako hiperplasia onbera»: berrikuspenen arteko aldeak

Prostatako hiperplasia onberaren tratamendua eta prebentzioa gehitu dut.
t
(Prostatako hiperplasia onberaren tratamendua eta prebentzioa gehitu dut.)
 
* '''Sintomak aztertzea''': Prostatako hiperplasia onberaren diagnostikorako [[beheko gernu bideko sintomak]] dauden aztertzen da, patologia hau baita sintoma hauen kausa ohikoena.
 
[[Fitxategi:The practice of surgery (1910) (14776089091).jpg|thumb|Taktu rektala]]
 
* '''[[:en:Rectal_examination|Taktu rektala]]''': Taktu rektala [[Uzki|uzkian]] zeharreko prostataren palpitazioan oinarritzen da. Taktu rektalaren bidez prostata handiturik dagoela eta simetrikoa eta biguna dela nabaritzen bada prostatako hiperplasia onberaren aurrean egon gaitezke. Aldiz, prostata handiturik badago baina asimetrikoa eta zurruna edo nodularra bada [[Prostatako minbizi|prostatako minbizia]]<nowiki/>ren sintoma izan daiteke.
 
* '''[[Odol-analisi|Odol-analisiak]]''': Taktu rektalean anomaliaren bat detekatzen bada [[antigeno prostatiko espezifikoa]]<nowiki/>ren ([[:en:Prostate-specific_antigen|Prostate-Specific Antigen]] ingelesez, PSA sigla) mailak neurtzen dira odolean. [[Antigeno]] hau prostatako zelulek soilik sintetizatzen dute, eta [[odol-zirkulazioan]] oso maila baxuan agertzen da. Maila altuagoetan agertzen bada (4-10 ng/ml) [[gaixotasun prostatiko]]<nowiki/>ren baten (prostatako hiperplasia onbera izan daiteke, baina baita [[Prostatako minbizi|prostatako minbizia]] edota [[Prostatitis|prostatitisa]] ere, adibidez) susmoa egongo da. Odoleko antigeno prostatiko espezifikoaren mailak altuak izanez gero antigeno prostatiko espezifikoaren dentsitatea eta antigeno prostatiko espezifiko askearen portzentaia ere neurtu beharko dira.  
 
 
* '''[[Odol-analisi|Odol-analisiak]]''': Taktu rektalean anomaliaren bat detekatzen bada [[antigeno prostatiko espezifikoa]]<nowiki/>ren ([[:en:Prostate-specific_antigen|Prostate-Specific Antigen]] ingelesez, PSA sigla) mailak neurtzen dira odolean. [[Antigeno]] hau prostatako zelulek soilik sintetizatzen dute, eta [[odol-zirkulazioan]] oso maila baxuan agertzen da. Maila altuagoetan agertzen bada (4-10 ng/ml) [[gaixotasun prostatiko]]<nowiki/>ren baten (prostatako hiperplasia onbera izan daiteke, baina baita [[Prostatako minbizi|prostatako minbizia]] edota [[Prostatitis|prostatitisa]] ere, adibidez) susmoa egongo da. Odoleko antigeno prostatiko espezifikoaren mailak altuak izanez gero antigeno prostatiko espezifikoaren dentsitatea eta antigeno prostatiko espezifiko askearen portzentaia ere neurtu beharko dira.  
 
* '''[[:en:Prostate_biopsy|Prostata biopsia]]''': Taktu rektalaren eta antigeno prostatiko espezifikoaren mailen neurketen ondoren prostatako hiperplasia onberaren susmoa badago prostata [[biopsia]] egin ohi da. Kasu hauetan metodorik erabiliena [[ultrasonografia transrektala]]<nowiki/>rekin (ingelesez [[:en:Transrectal_ultrasonography|transrectal ultrasonography]], TRUS bezala ezaguna) bideraturiko prostata biopsia da. [[Ultrasoinu|Ultrasoinuak]] erabiliz eta orratz baten bidez prostatako [[Ehun (biologia)|ehuna]] lortzen da, ondoren [[Laborategi|laborategian]] [[mikroskopio]] bidez [[Minbizi|minbizi zelulak]] dauden edo ez aztertzeko. Kontuan izan behar da posible dela minbizi zelulak izatea baina orratzarekin harrapatu ez izana, [[negatibo faltsua]] izango dugularik. Honelako kasuetan biopsia errepikatu beharko da guztiz ziurtatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pruebas para detectar el cáncer de próstata|hizkuntza=es|url=https://www.cancer.org/es/cancer/cancer-de-prostata/deteccion-diagnostico-clasificacion-por-etapas/como-se-diagnostica.html|aldizkaria=www.cancer.org|sartze-data=2019-10-18}}</ref>
Aipaturiko diagnostikorako teknika ezberdinen konbinazioei esker prostatako hiperplasia onberaren diagnostiko goiztiarra egin daiteke.
 
== Tratamendua ==
 
=== Bizi ohiturak aldatzea ===
Pazienteek bizi-ohitura batzuk aldatu beharko dituzte: ohera joan baino lehen likido gutxi hartzea eta [[Alkohol|alkohola]]<nowiki/>ren eta [[kafeina]]<nowiki/>ren kontsumoa murriztea. Izan ere, korrelazio positiboa aurkitu da kafeinaren kontsumoaren eta [[prostatako hiperplasia onbera]]<nowiki/>ren agerpenaren artean<ref>{{Erreferentzia|izena=R.|abizena=Gass|izenburua=Benign prostatic hyperplasia: the opposite effects of alcohol and coffee intake: LIFESTYLE RISK FACTORS FOR BPH|orrialdeak=649–654|hizkuntza=en|data=2002-10-31|url=http://doi.wiley.com/10.1046/j.1464-410X.2002.03001.x|aldizkaria=BJU International|alea=7|zenbakia=90|doi=10.1046/j.1464-410X.2002.03001.x|sartze-data=2019-10-30}}</ref>.
 
Bestalde, pelbis-eremuko odoleztapena sustatzen duen ariketa fisikoa egitea gomendagarria da, baita arnasketa diafragmatikoa hobetzeko ariketak ere.
 
=== Tratamendu farmakologikoa ===
''[[5α-reductasa|5α-erredutasa]]''-ren inhibitzaileak eraginkorrak dira prostataren tamaina murrizteko. Aldiz, sintomak arintzeko ez da hain eraginkorra izango. Mota honetakoa izango da ''[[finasterida]]'', batik bat. ''Finasterida-k '' [[prostata]]<nowiki/>ren tamaina murriztuko du, [[Gernu erretentzioa|gernu-erretentzioa]] txikituko du eta kirurgia egin beharra sahiestuko du kasu askotan<ref name=":0">{{Cite aldizkari|hizkuntza=es|izenburua=Tratamiento farmacológico en la hiperplasia prostática
benigna|urtea=2011|izena=Yohani Pérez GuerraI, Vivian Molina CuevasI
Ambar Oyarzábal YeraII, Rosa
Mas Ferreiro|orrialdeak=111-113|argitaletxea=Revista Cubana de Farmacia|ISBN=1561-2988}}</ref>.
 
Hartzaile androgenikoen antagonistek ''[[Dihidrotestosterona]] (DHT)'' hartzaile androgenikoekin lotzea sahiestuko dute. Horrela ez da zelulen proliferaziorik emango. Mota honetakoak izango dira ''[[flutamina]]'' eta ''[[nilutamida]]''<ref name=":0" />''.''
 
Bestalde, alfa-inhibitzaileak (α<sub>1</sub> hartzaile adrenergiko inhibitzaileak) [[prostatako hiperplasia onbera]]<nowiki/>ren sintomak arinduko dituzte. Izan ere, prostata eta gernu-maskuriko lepoko muskulu leunean erlaxazioa eragingo dute, gernu fluxua hobetuz. Mota honetako izango da ''[[tamsulosina]] ,adibidez.''
 
=== Kirurgia ===
Oso larriak ez diren kasuetan, anbulategi batean bertan egin daitekeen kirurgia mota bate erabili ohi da: '''Ur lurrun bidezko terapia termala'''<ref>{{Erreferentzia|izena=Bilal|abizena=Chughtai|izenburua=Faculty of 1000 evaluation for Convective Thermal Therapy: Durable 2-Year Results of Randomized Controlled and Prospective Crossover Studies for Treatment of Lower Urinary Tract Symptoms Due to Benign Prostatic Hyperplasia.|abizena2=Thomas|izena2=Dominique|data=2017-05-23|url=http://dx.doi.org/10.3410/f.727127712.793532445|aldizkaria=F1000 - Post-publication peer review of the biomedical literature|sartze-data=2019-10-30}}</ref>. Oso inbasiboa ez den teknika intrauretral honen bitartez, ur lurruna erabiliz obstrukzioa eragiten duten prostatako eremuko zelulen [[Apoptosi|apoptosia]] eragingo da, gerora gorputzak birxurgatuko dituenak.
 
Tratamendu farmakologikoak edota orain aipatutako kirurgiak eraginik izango ez balu, '''prostataren erresekzio transuretrala''' izeneko kirurgia egingo litzateke. Horretarako elektrolurrunketa, laserra edota mikrouhin bidezko termoterapia erabiliko da.
 
Azkenengo urtetan beste kirurgia teknika batek arrakasta izan du: '''arteria prostatikoaren enboliazioa'''. [[Arteria femoral|Arteria femoralean]] [[kateter]] bat sartuz arteria prostatikora helduko gara. Bertan, partikula enbolizanteak (mikroesferak, coils, alkohol polibinilikoa,…) isuriko dira. Ondorioz, arteria prostatikoaren fluxua txikituko da, prostataren tamaina murriztuz.
 
== Prebentzioa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Consejos para mantener la salud de la próstata {{!}} CuídatePlus|hizkuntza=es|data=2017-06-08|url=https://cuidateplus.marca.com/sexualidad/masculina/2017/06/11/consejos-mantener-salud-prostata-143332.html|aldizkaria=CuidatePlus|sartze-data=2019-10-30}}</ref> ==
'''Prostataren hiperplasia onbera''' gaixotasun oso larria ez bada ere, honekin loturiko [[Prostatako minbizi|prostataren minbizia]] oso larria da. Izan ere, gizonezkoen artean, minbiziengandik hiltzearen hirrugaren kausa da prostata minbizia. Hori dela eta, prostataren ongizatea bermatzeko hoberena prebentzioa izango da.
 
Aipatu bezala, alkoholaren eta kafeinaren kontsumo neurtua mantentzea gomendagarria da, korrelazio positiboa baitago substantzia hauen kontsumoaren eta prostataren hiperplasia onberaren agerpenaren artean. Bestalde, [[Koipe asea|koipe ase]] ugari dituzten elikagaien konstumoa murriztea gomendagarria da ere bai. Izan ere, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] [[Espainia|Espainiar estatuan]] baino kasu gehiago ematen dira, [[Dieta mediterraneo|dieta mediterraniarrak]] ez baititu horrenbeste koipe ase erabiltzen.
<br />
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
4

edits