Euskara Nafarroako Erriberan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
Nafarroan hegoalderen kokaturiko merindadea Tuterakoa da, [[Ebro|Ebro ibaiak]] zeharkatzen duen merindadea. Historialari eta hizkuntzalarien artean, tradizionalki gune hau erromantzeak indar gehien lortu zuen gunea bezala ezagutu da. Hori gutxi balitz bezala, Tutera inguruko lurrak izan dira Nafarroa osoan kanpoko kulturen eragin handiena jaso dutenak, Antzinaroan hasita (lurralde hau berehala eta era bortitz batean erromanizatu zela pentsatzen da) eta garai modernoetara iritsi arte.
 
[[Javier Velaza]] historialariak eginiko ikerketaren arabera, Tuterako eta haren inguruko herrietako toponimia hein handi batean erdaretakoa da. Toponimia handiari dagokionean, [[R. Ciérvide|R.Ricardo CiérvidekZierbide]]k lehenago esan bezala, hegoaldeko Erriberako herrien izen gehienak erromatarren garaikoak dira, hala nola, ''Tutela'' (Tutera) edo ''Caurella'' ([[Corella]]). Badira ordea erromatarrek latinizatutako herri-izenak ere, adibidez, [[Arguedas]], [[Ablitas]] edo [[Cascante]]. Hori hala izanik, argi dago toponimia nagusia ez dela inola ere euskalduna. Haatik, toponimia txikiari begiratuz gero, Velazak kontrako ondorioa ateratzen du, euskal jatorria izan dezaketen edo duten izenak aurkitu zituelako: ''Pisquerra'' ([[Errege Bardea|Bardeetako]] toponimoa, ziurrenik euskarazko "bizkar" hitzetik eratorria), ''Andarriaga'' (Bardeatako toponimoa, euskal jatorrikoa, "andi" eta "arri" [[Izen|izenez]] osatua eta "-aga" [[atzizki]] hilak lagundua), ''Chirimendia'' (Bardeatakoa; hasierako zatia "zuri" edo "ziri"-tik etor daiteke eta bigarrena, argi, "mendia" izena da), ''Basaon'' (Tuterako barruti judizial zaharrean kokatua, gaur egun hutsa; "on" izenondoak eta "basa" izenak osatua, izen honek lohia edo amildegia esan dezake), ''Veraiz'' (Tutera inguruko xukadera baten izena; "-iz" atzizkiaren esanahia eztabaidatua bada ere, euskal jatorrikoa da eta gainera, euskal leku-izenik hegoaldetarrena da), etab. Velazaren hitzetan, toponimia txikiak garaiko egoera linguistikoaren berri eman dezake, batzuetan toponimia handiak baino zehatzago, azken hori erakundeek eta eragile politikoek eraldatu izan dituztelako. Hala, Velazaren ustez, euskal toponimiaren mugak berrikusi behar dira, Tutera aldean toponimia euskalduna aurkitzeak hegoalderago eraman baitezake muga. Azkenik, historialariak ekialdeko Erriberak eragin euskaldun handiagoa izan zuela uste du, bertakoak baitira atzeman dituen leku-izenetako asko.<ref name=":2">{{Cite web|url=https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/26083.pdf|izenburua=De Toponimia del Valle del Ebro navarro|sartze-data=2019-08-18|egunkaria=Dialnet|aldizkaria=|abizena=Velaza|izena=Javier|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=PDF}}</ref>
 
=== Murillo el Frutoko zergen liburua ===