Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
118. lerroa:
 
==== Ehiza-jarduna ====
[[Fitxategi:Enallagma cyathigerum 3(loz).jpg|thumb|eskuinera|300px|Odonatu helduak, larbak bezala, haragijaleak dira. Argazkiko ''[[Enallagma cyathigerum]]'' emea [[sits]] txiki bat jaten ari da.]]
Odonatu helduak harrapakariak dira, eta ehizaki biziez elikatzen dira. Talde bitan bana ditzakegu oro har, “hegalariak” eta “begiztatzaileak”. Lehenengoek hegan egiten dute ehizarako, eta behin eta berriz zeharkatzen dute lurraldea ehizaki bila. Espezie begiztatzaileak, ostera, panoramika zabala duten puntuetan kokatzen dira, [[ihi]] baten puntan esaterako, bertatik lurralde osoa kontrolatuz. Aipatu dugun sailkapen erraza onartuz gero, burruntziak hegalarien taldean sartuko ditugu eta sorgin-orratzak begiztatzaileenean, salbuespenak salbuespen. Espezie begiztatzaileen kasuan, kokalekutik harrapakina somatutakoan, harenganantz abiatuko da sorgin-orratza; hanka eta barailez eskuraturik, kokalekura itzuliko da, eta bertan jango du. Espezie hegalarietan, ostera, bai erasoa eta bai ehizakia irenstea, hegan doazelarik burutzen dira. Hala ere, harrapakina tamaina handikoa bada, normalean gertatzen ez dena, burruntzia pausatu egingo da, jakia mamurtzeko.<ref name=alt3/>