«Leire Bilbao»: berrikuspenen arteko aldeak

Bilbao gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartu eta sariak jasotzen.<ref>{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/euskara/idazleak/leire-bilbao-barruetabena/biografia|sartze-data=2016-05-23|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> [[2006]]. urtean, haur eta gazteentzako liburuak idazteari ekin zion, eta urte horretan kaleratutako ''Amonak nobioa du, eta zer?'' [[Elkar|(Elkar)]] lanarekin ibilbide emankor eta aberatsari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan etengabe plazaratu ditu Haur eta Gazte Literaturako idazlanak. Hauetako liburu batzuk gaztelerara itzuli izan dira, hala nola, ''Garazi Gerezi'' (2006) ''Teresa Cereza'' izenarekin.
 
Helduen Literaturan, poema liburu batekin hasi zuen ibilbidea, [[Susa]] etxeak plazaraturiko ''Ezkatak'' [[2006|(2006)]] poema liburuarekin, hain zuzen ere. Gainera, liburu horretako hainbat poema itzuli dituzte hainbatek, hala nola, ingelesez , italieraz, alemanez , katalanez, eta beste hainbat galegoz eta gazteleraz. Bost urte geroago, helduentzako bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, ''Scanner'' izenekoa ([[Susa]], [[2011]]). Liburu horretako beste hainbat poema itzuliak izan dira ingelesez , errumanieraz , letonieraz , txekieraz, suedieraz, txineraz , galegoz ... Bere poemak hainbat antologiatan ere jasoak izan dira, hala nola, Forked Tongues, El poder del cuerpo, Sangrantes, Escolma salvaxe, Traslúcidas... Era berean, poema liburu honetako zenbait poema kantu bihurtu zituzten [[Jabier Muguruza]]k (Espainiar Musika Saria Euskerazko kantu onenari, Irene poemarengatik), eta [[Maddi Oihenart]]ek. <ref>{{Erreferentzia
|url=http://www.basqueliterature.com/es/news/1318437543
|izenburua= Scanner poema liburua
Anonymous user