Efesoko kontzilioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Efesoko kontzilioa [[katolizismo|katolikoek]], [[anglikanismo|anglikanoek]], [[luteranismo|luteranoek]] eta [[ortodoxo (argipena)|ortodoxoek]] onartzen dute gaur egun.
 
== Kontzilioren eztabaidak ==
Efesoko kontzilioa eztabaida kristologikoaren une garrantzitsua izan zen Elizan. Aurreko kontzilioek ([[Nizeako I. kontzilioa]]k eta eta [[Konstantinoplako I. kontzilioa|Konstantinopoliseko I. kontzilioak]]) [[Hirutasun]]ari eta Jainkoaren izateari buruz eztabaidatu zuten nagusiki, baina Efeson [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] izate bikoitza (jainkozkoa eta gizatiarra) izan ziren eztabaidagai garrantzitsuenak. Nestorianoek Jesukristoren izate bikoitza banatuta zegoela zioten. Gainera, giza izatea nagusi zela zioten Jesusengan. Horregatik [[Maria]] bere amari ''Theotokos'' (Jainkoaren Ama) deitu beharrean ''Khristotokos'' (Kristoren Ama) deitzen zioten. Izan ere, nestorianoentzat Maria Jesus gizonaren ama zen soilik; Jesus gizona gizon normala zen, beste edozein bezala sortua baina Jainkoak zeregin berezi baterako aukeratua. Beste era batera esateko, Jesusen misioa ez zela betierekoa aitortzen zuten.
 
Efesoko kontzilioak nestorianismoa gaitzetsi zuen Jesus aldi berean gizaki eta Jainko zela aldarrikatuz. Maria, beraz, Kristoren ama izateaz gain, Jainkoaren Ama ere bazela adierazi zuten, erabat Jainko zen gizonaren ama zelako. Hala ere, Jesukristoren bi izate horien arteko harremana ez zen behar bezala zehaztuta gelditu.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
*[[Mariaren eliza (Efeso)|Mariaren eliza]]
 
== Kanpo loturak ==
{{kontzilio aurkibidea}}
[[Kategoria:Efeso]]