Mosku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:StBasile SpasskayaTower Red Square Moscow.hires.jpg|thumb|ezkerrera|250px|Moskuko [[Plaza Gorria]]]]
Ez da ezagutzen Moskuren jatorria. [[1147]]koa da lehen aipamena, [[Juri Dolgoruki]] printzeak Novhorod-Siverskiko printze aliatuari egindako gonbidapena: «etorri neregana, anaia, Moskura»<ref>Walter COMINS-RICHMOND: [http://faculty.oxy.edu/richmond/csp8/history_of_moscow.htm ''The History of Moscow''] Faculty.oxy.edu</ref>. [[Mongol]]ek erre zuten [[1237]]an, eta haien eskuetan izan zen ondoren. Mongolen beherakadaren eta [[Konstantinopla]]ren polla gainbeheraren ondorioz Mosku Errusiako hiriburu eta mundu ortodoxoaren gune nagusi bilakatu zen.
 
[[Petri I.a Errusiakoa|Petri Handiak]] [[San Petersburgo]]n ezarri zuen Errusiako hiriburua. Hori zela eta Moskuk garrantzia galdu zuen eta behera egin zuen biztanle kopuruak. [[1812]]an [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] osteek hartu zuten. Napoleonek kalte larriak egin zituen eta Moskutik alde egin ondoren berriz eraiki behar izan zen hiria; ondoren bere behinolako indarra berreskuratu zuen.