Tolosako Done Saturdi basilika: berrikuspenen arteko aldeak

Okzitaniako Tolosako basilika
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{eraikin infotaula automatikoa | lekua= Tolosa (Okzitania)}} '''Saint-Sernin basilika''' Okzitaniako Tolosan dagoen santutegia da. Eraikuntza honen...»
(Ez dago alderik)

18:29, 28 urria 2019ko berrikusketa

Saint-Sernin basilika Okzitaniako Tolosan dagoen santutegia da. Eraikuntza honen helburua San Saturnino Tolosakoaren erlikiak gordetzea izan zen, Tolosako lehen apezpikua izan zena, 250an martiri bilakatutakoa. Erdi aroko mendebaldeko erromesen jomuga nagusienetako izan zen, IX. mendetik Frantses Iraultza bitarte kalonje komunitate batek zaindu zuen. Europan gordetzen den eliza erromaniko handienetakoa da, Alemaniako Spirako katedralarekin batera.

Tolosako Done Saturdi basilika
Basilique Saint-Sernin
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Monumentu historikoa
Donejakue bideak Frantzian Donejakue bideak Frantzian
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Garona Garaia
Frantziako udalerriTolosa Okzitania
Koordenatuak43°36′31″N 1°26′32″E / 43.608485°N 1.442126°E / 43.608485; 1.442126
Map
Historia eta erabilera
JabeaCity of Toulouse (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaTolosako artxidiozesia
IzenaZernin Tolosakoa
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia868-045
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Mérimée IDPA00094524
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Saturnino, garai hartan kristau komunitateko burua Tolosan, apaiz paganoek atxilotu zuten 250eko azaroaren 29an Kapitolio zaharraren oinean (gaur egungo Esquirol plaza). Kristautasunari uko egiteari eta Jupiterri (zezena) gorazarre egiteari uko egin zion. Horregatik zezen bati soka batekin lotu eta arrastaka eraman zuten hiriko kaleetan barrena gaur egun basilika dagoen lekuan soka hautsi zen arte. Bi neska gaztek San Saturnino hor bertan lurperatu zuten. Zezena Klaustroaren kaletik igaro zen, eta horregatik kaleari izena aldatu eta Rue du Taur (zezenaren kalea) jarri zioten.

Basilikak 260 kapitel erromaniko gordetzen ditu[1] eta hegoaldeko arkitektura erromanikoaren ikurra da. Tolosak Done Jakue bideko erromes ugariren bisita jasotzen zuen eta bertatik San Saturninoren erlikiak ondratzera pasatzen ziren.

Basilika hau UNESCOren gizateriaren ondarea da 1998tik.

  1. Georges Duby, Jean-Luc Daval, La sculpture, ..., page 276