Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
64. lerroa:
 
=== Larbak ===
Odonatuen larbak urtarrak dira, eta [[naiade (biologia)|naiade]] izena ematen zaie. Haien gorputza sendoagoa eta laburragoa da helduena baino. Hegorik ez izateaz gain, begiak txikiagoak dira, antenak luzeagoak, eta burua mugikorragoa. Toraxa helduenen antzekoa da, baina ez dute hegorik. Sorgin-orratzen ninfek abdomenaren atzealdean dituzten brankien bidez arnasten dute; burruntzien naiadeek, berriz, ondesteko[[ondeste]]ko organo baten bitartez.
 
Aho aparatua da haien ezaugarri nagusia, behe-ezpaina guztiz eraldaturik baitago, erasorako gako higikor biz hornitua; “maskara” esaten zaio. Dirudienez, aho-pieza horren mekanismoa maskararen beraren eta abdomenaren muskulaturan oinarriturik dago: abdomeneko muskulu dortsobentralen uzkurketak gorputz barruko presioa handitzen du eta ezpaineko muskulu flexoreen lasaiketa aldiberekoak maskararen desarraketa dakar. Prozesu osoa berehalakoa da eta, izan ere, maskararen luzapena 15-20 milisegundoko kontua izan daiteke. Erasoaren ostean, gakoek itsatsitako harrapakina barailetaraino hurbilduko da muskulu-uzkurketa batez.<ref name=alt2/>