Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
64. lerroa:
 
=== Larbak ===
Odonatuen larbak urtarrak dira, eta [[naiade (biologia)|naiade]] izena ematen zaie. Haien gorputza sendoagoa eta laburragoa da helduena baino. Hegorik ez izateaz gain, begiak txikiagoak dira, antenak luzeagoak, eta burua mugikorragoa. Toraxa helduenen antzekoa da, baina ez dute hegorik. Sorgin-orratzen ninfek abdomenaren atzealdean dituzten brankien bidez arnasten dute; burruntzien naiadeek, berriz, ondesteko organo baten bitartez.
 
Aho aparatua da haien ezaugarri nagusia, behe-ezpaina guztiz eraldaturik baitago, erasorako gako higikor biz hornitua; “maskara” esaten zaio. Dirudienez, aho-pieza horren mekanismoa maskararen beraren eta abdomenaren muskulaturan oinarriturik dago: abdomeneko muskulu dortsobentralen uzkurketak gorputz barruko presioa handitzen du eta ezpaineko muskulu flexoreen lasaiketa aldiberekoak maskararen desarraketa dakar. Prozesu osoa berehalakoa da eta, izan ere, maskararen luzapena 15-20 milisegundoko kontua izan daiteke. Erasoaren ostean, gakoek itsatsitako harrapakina barailetaraino hurbilduko da muskulu-uzkurketa batez.<ref name=alt2/>
 
Begiei dagokienez, larba handitu ahala, [[omatidio]] kopurua emendatu egiten da. Horrela, burruntzi baten lehen larbaren 170 omatidioak, 8.000raino iritsi dira azken larban. Bestalde, harrapakinak eskuratzeko maskara erabiltzen deneko moduak iradokitzen duenez, naiadeak distantzia neurtzeko gai dira. Esan bezala, derrigorrezkoa da harrapakina mugitzea aho-piezaren erantzuna desarratzeko; naiadeek ez dute erantzuten ehizaki geldoen aurrean. Izan ere, begi konposatua higidurarekiko oso sentikorra da, eta aipagarria da burruntzi-naiade bat banan-banan 60 argi-kinada segundoko bereizteko gai dela; gizakiaren maximoa 45ean dago.<ref name=alt2/>
 
Sorgin-orratzen ninfek abdomenaren atzealdean dituzten brankien bidez arnasten dute; burruntzien naiadeek, berriz, ondesteko organo baten bitartez.
 
== Habitata ==