Txikipedia:Mitologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
Hortaz, istorioak eta sinesmenak asmatzen ziren mundua azaltzearren. Orokorrean, istorioak ez ziren idatziz jasotzen, antzinako kulturek ez zutelako oraindik idazkera ezagutzen; hortaz, istorioak ahoz transmititzen ziren, hau da, belaunaldiz belaunaldi kontatzen ziren, ipuinen antzera, baina haietan sineste osoa edukiz. Istorioak entzuterakoan, jendeak egiatzat jotzen zituen, eta, horrela, mitoak sinesmen bihurtu ziren. Horregatik, mitologia [[Erlijio|erlijioari]] oso lotuta dago.
 
== '''Mito motak''' ==
 
Komunitate bakoitzak azalpenak modu batera ematen zituenez, mitologia [[kultura]] batetik bestera aldatzen da. Hala ere, mito guztiek oinarrizko galderei erantzuna ematen saiatzen dira: Nola sortu zen mundua? Nola sortu zen bizitza? Zergatik dago gaiztakeria? 
 
Mitoek [[Lurra]]<nowiki/>ren jatorria modu askotara azaltzen dute. Kultura askotan uste da jainko ahalguztidun batek sortu zuela mundua. Beste kultura batzuek, [[Egipto]] eta [[Japonia|Japoniako]] zibilizazioek, besteak beste, gizakiak eguzki-jainko baten ondorengoak garela uste zuten.
 
Gizakien jatorria azaltzeko, [[India|Indiako]] istorio batek Izakia izeneko [[jainko]] moduko baten istorioa kontatzen zuen. Bakarrik sentitu zenean, bi zatitan banatu zen eta emakumea eta gizona sortu zituen; ondoren, seme-alabek giza arrazari hasiera eman zioten. [[Sumertar|Sumertarrek]], [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] herri batek, lehenengo gizakiak buztinezkoak zirela uste zuten. Mito horren arabera, ur-jainkoak bere amari buztina pertsona itxurako zatitan moldatzea eskatu zion.