Juliusz Słowacki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Juliusz Slowacki.jpg|thumb|150px|alt=|Juliusz Slowacki]]
'''Juliusz Słowacki''' ({{IPA|ˈjuljuʂ swɔˈvat͡ski}} ahoskatua; [[Kremenets|Krzemieniec]], [[Errusiar Inperioa]], {{data|1809|9|4}} – [[Paris]], {{data|1849|4|3}}) [[poloniar]] poeta eta antzerkigilea izan zen. [[Adam Mickiewicz]] eta [[Zygmunt Krasiński]]rekin batera, poloniar [[Hiru bardo|idazle erromantiko nagusien taldea]] osatu zuen. Haren hiztegi aberatsa eta irudi aberatsak ondorengo poeta [[Sinbolismo|sinbolistentzat]] eredu izan ziren. Lituanian ikasi zuen 1829 arte: gero, Finantza Ministerioan lan egin zuen 1830eko matxinada arte. Dirudienez, matxinatuen aldeko eginkizunen bat egiteagatik lana utzi behar izan zuen. Poloniatik [[Dresde]]ra, Parisera, eta [[Londres]]era joan zen. Suitzan eta Italian ere bizi izan zen. [[Ekialde Hurbil]]era ere egin zituen bidaiak (1837-1838), baina Parisen eman zituen urte gehienak, hara erbesteratzen baitziren 1830eko matxinadatik ihes egindako poloniarrak. Lan nagusiak: ''Anhelli'' (1838) hitz lauz idatzitako poema, ''Krol-Duch'' (1847an zati bat, 1925ean osorik, ''Izpirituaren Erregea''). Antzerkiak, ''Sen srebrnny Salomei'' (1844, ''Salomeren zilarrezko ametsa''), ''Fantazy'' (1843).