Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
101. lerroa:
 
== Eztabaidak ==
Gaur egun arte munduko bi gerrek gelditu dituzte Olinpiar Joko Garaikideak. Aurrena [[Lehen Mundu Gerra]] izan zen, gerra honek [[1916]]ko Berlingo Olinpiar Jokoak bertan behera uztera behartu zuen. Beste guda [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. Gerrate honek [[1940]]ko [[Tokio]]koak eta [[1944]]ko [[Londres]]koak bertan behera uztera behartu zuen.
 
=== Boikotak ===
[[Fitxategi:Olympic boycotts 1976 1980 1984.PNG|thumb|541x541px|Olinpiar Jokoak boikoteatu dituzten herrialdeak]]
117 ⟶ 115 lerroa:
Olinpiar Jokoak [[Ideologia|ideologiak]] sustatzeko plataforma gisa erabili izan dira. [[Alemania nazi]]<nowiki/>ak [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|Alderdi Nazional Sozialista]] onbera eta bakearen maitale bezala erretratatu nahi izan zuen, Berlin [[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|1936ko Jokoen]] egoitza izan zenean, nagusitasuna erakusteko erabili zituzten arren. Alemania izan zen herrialde arrakastatsuena edizio horretan, eta horrek asko egin zuen aria nagusitasunaren bere alegazioak babesteko, baina [[Jesse Owens]] bezalako afroamerikarren garaipen nabarmenek, urrezko lau domina irabazi zituena, eta [[Ibolya Csák]] hungariarra bezalako [[judu]]<nowiki/>ek, mezua zapuztu zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=John E.|abizena=Findling|izenburua=Encyclopedia of the Modern Olympic Movement|argitaletxea=Greenwood Publishing Group|hizkuntza=en|abizena2=Pelle|izena2=Kimberly D.|data=2004|url=https://books.google.es/books?id=QmXi_-Jujj0C&pg=PA283&redir_esc=y&hl=es#v=onepage&q&f=false|isbn=9780313322785|sartze-data=2019-10-17}}</ref>.
 
[[1928]]<nowiki/>tik aurrera sobietarrek nazioarteko kirol ekitaldi bat antolatu zuten, [[Eskribaua]] izenekoa. [[1920]] eta [[1930]]<nowiki/>eko gerren arteko aldian, hainbat herrialdetako erakunde komunista eta sozialistak "''burgesen olinpiadak''" deitu zutena indargabetzen saiatu ziren, [[Langile olinpiada]]<nowiki/>k sortuz. [[1952ko Udako Olinpiar Jokoak|1952ko Helsinkiko Olinpiar Jokoetan]], [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]]<nowiki/>k lehen aldiz parte hartu zuen Olinpiar Joko batzuetan<ref>{{Erreferentzia|izena=Maurice|abizena=Roche|izenburua=Mega-events and Modernity: Olympics and Expos in the Growth of Global Culture|argitaletxea=Routledge|hizkuntza=en|data=2000|url=https://books.google.es/books?id=aldh2YTO7XQC&printsec=copyright&redir_esc=y&hl=es|isbn=9780415157117|sartze-data=2019-10-17}}</ref>.[[Fitxategi:John Carlos, Tommie Smith, Peter Norman 1968cr.jpg|thumb|263x263px290x290px|[[Tommie Smith]] eta [[John Carlos]] [[1968ko Udako Joko Olinpiko]]<nowiki/>etan, [[Botere Beltza|Botere Beltzaren agurra]] egiten<nowiki/>]][[1956ko Udako Olinpiar Jokoak|Melbournen 1956an]] [[Alemania Federala]]<nowiki/>k eta [[Ekialdeko Alemania]]<nowiki/>k bandera berarekin parte hartu zuten irekiera ekitaldian, baina bakoitza bere aldetik lehiatu ziren.
 
Australiako berrogeialdiko eta animalien babeserako legeen ondorioz, [[1956ko Udako Olinpiar Jokoak|Melbournen 1956an]] zaldi-kirolak [[Stockholm|Stockholmen]] egin behar izan ziren, Olinpiar Jokoak bi herrialde ezberdinetan (bi kontinente ezberdinetan) egiten diren lehen aldia izanik.
124 ⟶ 122 lerroa:
 
[[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|Sydney 2000n]] eta [[2004ko Udako Olinpiar Jokoak|Atenas 2004an]], [[Ipar Korea|Ipar]] eta [[Hego Korea]]<nowiki/>k bandera bakarrarekin desfilatu zuten bi edizioen irekiera ekitaldietan. Hala ere, bi herrialdeak bakoitza bere aldetik lehiatu ziren.
 
=== Arrazakeria ===
Gaur egun NOBk Olinpiar Jokoetan [[Arrazismo|arrazakeriaren]] agerpen posibleak debekatzen dituen arren, hauek ez ziren arrotzak izan zenbait ediziotan, herrialde ezberdinetatik edo hauen atletetatik.
 
[[1904ko Udako Olinpiar Jokoak|San Luis 1904an]], kirolaren historian orban arrazistarik handiena izan zena gauzatu zen; arrazismoa Olinpiar Jokoetan agertzen zen lehen aldia ere izan zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=20minutos|izenburua=Los Juegos Olímpicos descubren el racismo en San Luis 1904|hizkuntza=es|data=2012-07-16|url=https://www.20minutos.es/deportes/noticia/sanluis-juegos-olimpicos-395231/0/|aldizkaria=www.20minutos.es - Últimas Noticias|sartze-data=2019-10-24}}</ref>. Edizio honetan arraza ezberdinetako kirolariek parte hartu zuten, eta arraza beltzeko kirolariek Olinpiar Jokoetan parte hartzen zuten lehen aldia ere bazen. [[George Poage]] atleta estatubatuarra domin olinpiko bat irabazi zuen lehen kirolari beltza bilakatu zen. Hala ere, joko horietan arrazismoak benetan eragin zuena, paraleloki egin ziren "[[egun Antropologikoak]]" izan ziren, eta, berez, Olinpiar Jokoen parodia bat izan ziren, beste arraza batzuen aurrean nagusitasun zuria erakusteko<ref>{{Erreferentzia|izena=Tolo|abizena=Leal|izenburua=La mayor afrenta racista en la historia del deporte|hizkuntza=es-ES|data=2013-12-05|url=http://www.libertaddigital.com/deportes/mas-deporte/2013-12-05/dias-antropologicos-en-san-luis-1904-la-mayor-afrenta-racista-en-la-historia-del-deporte-1276505672/|aldizkaria=Libertad Digital|sartze-data=2019-10-24}}</ref>.
 
[[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|1936ko Berlinen]], zenbait mito eta kondairatan, [[Adolf Hitler]] arrazaren nagusitasuna frogatzeko jokoak erabiltzen saiatu zela uste da. Esaten denez, Hitlerrek uko egin zion [[Jesse Owens]]<nowiki/>i (urrezko domina irabazi zuena) eskua emateari, arraza beltzekoa izateagatik, eta Owensen beraren arabera, Alemaniako gobernuaren aldetik idatzizko zoriona soilik jaso zuen. Joko horiek nazientzat umiliazioa izan zirela ere esaten da, kirolari beltz askok urrezko dominak irabaztea lortu zutelako; baina, egia esan, Alemania izan zen domina gehien irabazi zituena, eta horrekin gustura agertu omen zen Hitler<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Adolf Hitler, Jesse Owens and the Olympics Myth of 1936 {{!}} History News Network|url=http://historynewsnetwork.org/article/571|aldizkaria=historynewsnetwork.org|sartze-data=2019-10-24}}</ref>. Halaber, [[Gretel Bergmann]] atleta, jokoak hasi baino hilabete lehenago altuera jauzian marka nazionala berdindu arren, Alemaniako taldetik kanpo utzi zuten, [[Judu|judua]] izateagatik<ref>{{Erreferentzia|izena=Richard|abizena=Sandomir|izenburua=TV SPORTS; 'Hitler's Pawn' on HBO: An Olympic Betrayal|hizkuntza=en-US|data=2004-07-07|url=https://www.nytimes.com/2004/07/07/sports/tv-sports-hitler-s-pawn-on-hbo-an-olympic-betrayal.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2019-10-24}}</ref>.
 
[[Hegoafrika|Hegoafrikak]] Olinpiar Jokoetan debutatu zuen [[1908ko Udako Olinpiar Jokoak|1908an]] eta normaltasun osoz parte hartu zuen hurrengo edizioetan, [[1960ko Udako Olinpiar Jokoak|1960ra]] arte. Hala ere, Hegoafrikan [[apartheid]] politika zegoenez, arraza beltzeko pertsonak erabat diskriminatzen zituena, NOBk Hegoafrika modu iraunkorrean Olinpiar Jokoetatik kanporatzea erabaki zuen bere politika aldatzen ez zuen bitartean. Hegoafrikak, azkenik, [[1990]]<nowiki/>ean apartheid politika desagerrarazi zuenean, berriro Olinpiar Jokoetan parte hartzeko baimena eman zitzaion; eta horrela, [[1992ko Udako Olinpiar Jokoak|1992an, Bartzelonan]], Hegoafrikak berriz ere Olinpiar Jokoen edizio batean parte hartu zuen.
 
=== Gatazkak ===
[[Fitxategi:München 1972 Gedenkstein.jpg|thumb|237x237px|[[Municheko Parke Olinpikoa|Municheko Parke Olinpikoan]] atentatuan hil zirenei dedikaturiko memoriala]]
Gaur egun arte munduko bi [[Gerra|gerrek]] gelditu dituzte Olinpiar Joko Garaikideak. Aurrena [[Lehen Mundu Gerra]] izan zen, gerra honek [[1916]]ko Berlingo Olinpiar Jokoak bertan behera uztera behartu zuen. Beste guda [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. Gerrate honek [[1940]]ko [[Tokio]]koak eta [[1944]]ko [[Londres]]koak bertan behera uztera behartu zuen.
 
[[Terrorismo|Terrorismoak]] ere hainbat Olinpiar Jokori eragin die, tartean, [[1972ko Udako Olinpiar Jokoak|Munich 1972]]<nowiki/>ri. Udako Olinpiar Jokoak [[Munich|Munichen]] egin zirenean, [[Israel|Israelgo]] olinpiar taldeko hamaika kide bahitu zituen [[Irail Beltza]] talde [[Palestina|palestinarrak]]. Gaur egun [[Municheko sarraskia]] bezala ezagutzen den honetan, terroristek bi atleta bahitu eta gutxira hil zituzten, eta gainerakoak askapen saiakera huts baten ondoren hil zituzten. Alemaniako poliziako ofizial bat eta 5 terrorista ere hil ziren. [[Avery Brundage]] NOBko presidenteak uko egin zion Jokoak eteteari, eta sarraskia gertatu eta 34 ordura, esaldi polemiko batekin ekin zien berriro: ''"Jokoek jarraitu egin behar dute"''<ref>{{Erreferentzia|izena=Ben|abizena=Cosgrove|izenburua=Terror at the Olympics: Munich, 1972|hizkuntza=en-us|url=https://time.com/24489/munich-massacre-1972-olympics-photos/|aldizkaria=Time|sartze-data=2019-10-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Discovery Latinoamérica|url=https://www.tudiscovery.com/munich/|aldizkaria=www.tudiscovery.com|sartze-data=2019-10-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=The New York Times: This Day In Sports|url=http://archive.nytimes.com/www.nytimes.com/packages/html/sports/year_in_sports/09.05.html|aldizkaria=archive.nytimes.com|sartze-data=2019-10-24}}</ref>.
 
[[1996ko Udako Olinpiar Jokoak|Atlantan, 1996an]], bonba bat leherrarazi zuten [[Centennial Olympic Park]]<nowiki/>en, eta bi pertsona hil eta 111 zauritu ziren. [[Eric Rudolph]] terrorista estatubatuarra izan zen atentatuaren egilea, eta gaur egun biziarteko zigorra betetzen ari da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CNN - Olympic Park bombing - July 1996|data=2012-11-08|url=https://web.archive.org/web/20121108025820/http://www.cnn.com/US/9607/27/olympic.bomb.main/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-24}}</ref>. Gatazka hauek, beste batzuen artean, Olinpiar Jokoetako segurtasuna indartzea eragin dute.
 
=== Dopina ===