«Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
1991n sortu zen UEMA, Aizarnazabalen. Ingurune oso euskaldunetako herri txikiek sortu zuten, ikusi zutelako herriak euskaraz funtzionatzen zuen bitartean, udalak erabat erdaldunak zirela. Beraz, administrazioan ere euskaraz jardutea zuen xede. Dena den, urteak aurrera egin ahala, udalak euskaldundu ziren, baina plaza erdalduntzen ari zela ikusi zuen UEMAk. Orain bi esparruetan eragiten saiatzen da mankomunitatea.
 
Gaur egun, Hego Euskal Herriko 86 udalerrik osatzen dute UEMA, 245.000 bat biztanle bilduz. Adostasuna du helburu, euskararen normalizazioa delako guztien norabide bakarra. Horregatik, talde politikoen arteko lankidetza bilatzen du. EH Bildu, EAJ eta talde independenteak daude une honetan UEMAko zuzendaritza batzordean.
 
Mankomunitateak eta hura osatzen duten udalek euskara bizitza publiko eta pribatuaren erdigunean kokatzea dute xede. Udalerri euskaldunak paper garrantzitsua dute euskararen normalizazioan, horrela sinisten eta sentitzen du UEMAk, eta horregatik uste du udalerri hauetan hizkuntza zaintzea eta inguruko herrietara zabaltzea beharrezkoa dela.