Aaron Swartz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Aaron Hillel Swartz''', '''Aaron Swartz''' edo, Interneten, '''''aaronsw''''', ([[1986]]ko [[azaroaren 8]]a – [[2013]]ko [[urtarrilaren 11]]) [[AEB]]ko [[programatzaile]], enpresa-sortzaile, idazle, ekintzaile politiko, eta Interneteko [[hacker|hacktibista]] nabarmena izan zen. Parte hartu zuen [[RSS]] formatuaren sorreran eta [[Markdown]] argitaratze formatuaren sorreran. [[Creative Commons]] lizentzien sorreran eta hedatze lanetan, hasierako antolaketan ere partaide handienetakoak izan zen. PartaParte hartze nabarmena ere izan zuen [[web.py]] webgunearen sorreran eta [[Reddit]] [[gizarte sare]]aren sorreran. Aaron Swartz Reddit enpresako bazkide eta jabe bihurtu zen, Reddit enpresak Aaron Swartzek sortutako enpresarekin, [[Infogami]] enpresarekin, bat egin zuenean.
 
Baina enpresa-sortzaile bezala baino ezagunago bihurtu zen [[Ekintzaile (aktibista)|ekintzaile]] politiko bezala. 2009. urtean asko lagundu zion [[Progressive Change Campaign Committee]]ari ekintza politikoak online bideratzen. 2010. urtean ikertzaile bihurtu zen [[Harvard University|Harvard unibertsitate]]ko [[Safra Research Lab on Institutional Corruption]] erakundean. [[Harvard unibertsitatekoUniversity|Harvard unibertsitate]]ko erakunde hau [[Lawrence Lessig]]ek zuzentzen zuen. [[Demand Progress]] taldeko sortzaile nagusietakoa ere izan zen, [[Stop Online Piracy Act]]i, [[SOPA]]ri, aurre egiten nabarmendu zen taldea.
 
2011ko urtarrilaren 6an MITen lanean zebilela poliziak atxilotu zuen. MITeko zerbitzarien bidez milaka artikulu akademiko deskargatzen ari zen [[JSTOR]]retik. Aaron Swartzen lagunen arabera, Aaronek artikulu horiek "liberatzeko" asmoarekin deskargatu nahi zituen. Artikuluen kopiak egin eta edonoren esku utzi, Interneten, doan, eduki libreak izango balira bezala, hori omen zen Aaronen asmoa. Fiskal federalaren ikuspegitik, ordea, Aaronek Interneten egin daitezkeen hainbat delitu egin zituen batera. Delitu horiengatik guztiengatik dirutza ordaintzeko zigorra (milioi bat dolar) eta kartzela zigorra (35 urtera arte) eska zezakeen fiskalak. MITeko arduradunek salaketarekin oso urrutira joan nahi ez bazuen ere, fiskal federala ez zirudien zigorra arintzeko prest.