Gospel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
12. lerroa:
 
== Historia ==
Gospelaren aurrekari nagusia [[espiritual beltz]]a da, kotoi sail handietako lanaren erritmoa islatzen zuena. Izan ere, esklaboak kantatzera behartuak izaten ziren lanean ari ziren bitartean, hitz egin ez zezaten eta matxinatu eta zitezen. Espiritualak kadentzia motela, indartsua eta malenkoniatsua du. [[Itun Zahar]]reko gaietan oinarriturik zeuden hitzetan, berriz, beren fedea, beren pentsamenduak, eta beren aldartea nahasten zituzten, eta baita ihesaldi eta matxinaden mezu zifratuak nahasten zituzten. [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mende]]etako estatubatuar beltzentzat, gehienak esklaboak eta analfabetoak baiziren, kolektiboki sortutako abesti horiek baliabide paregabea ziren beren kulturaren memoria atxikitzeko eta berreskuratzeko.<ref name="gea">{{erreferentzia |izena= |abizena= |url= https://gospelenargentina.com.ar/historia-gospel/ |izenburua= Historia del Gospel |argitaletxea= gospelenargentina.com.ar |sartze-data=2019-10-22}}</ref>
 
Garai gartan, eliza afroamerikarrak ziren esklaboen babesleku bakarra. [[1730]] aldean, [[Isaac Watts]] artzain britainiarraren ereserki erlijiosoen bilduma hartu zuten beren musika propioa garatzeko. [[1861]]-[[1865]] bitarteko [[Sezesio Gerra]]ren ondoren, esklabotasunaren ezeztatze prozesua azkartu zenean, Jaungoikoaren gurtze erritualak finkatu ziren: inprobisazio handiko sermoiak, eta artzainaren eta fededunen arteko elkarrizketa etengabea, deiaren (ahots bakarlaria) eta erantzunaren (korua) eredua erabiliz. [[1920ko hamarkada]]n, gospela tenpluetatik atera zen.<ref name="gea"/> [[Sister Rosetta Tharpe]]ren grabazioek arrakasta handia izan zuten [[1930eko hamarkada|1930eko]] eta [[1940ko hamarkada|1940ko hamarkadetan]].