Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sinbologia
Zeremoniak
85. lerroa:
 
Herrialde anfitrioiaren ondare kulturala irudikatzen duen [[maskota olinpikoa]], animalia edo giza irudi bat, [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968an]] sartu zen, hala ere, lehen maskota olinpikoa [[Waldi maskota|Waldi]] izan zen, [[1972ko Udako Olinpiar Jokoak|1972ko Municheko]] saltxitxa maskota bat. Maskota olinpikoak paper garrantzitsua jokatu du Jokoen nortasunaren sustapenean [[1980ko Udako Olinpiar Jokoak|Mosku 1980tik]], [[Misha maskota|Misha]] hartz errusiarrak nazioarteko ospea lortu zuenetik. [[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|Londresko 2012ko]] maskotak, [[Wenlock maskota|Wenlock]] eta [[Mandeville maskota|Mandeville]], "Olinpiar estadioa osatu zuten altzairu tantetatik" sortu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wenlock and Mandeville unveiled as mascots for 2012 London Olympics|data=2010-05-19|url=https://www.dailymail.co.uk/sport/othersports/article-1279748/Londons-Olympic-2012-mascots-revealed-Wenlock-Mandeville-unveiled-faces-Games.html|aldizkaria=Mail Online|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
== Zeremoniak ==
 
=== Irekiera ===
Karta Olinpikoan xedatutakoaren arabera, hainbat elementuk osatzen dute Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldia. Elementu horietako gehienak [[1920ko Udako Olinpiar Jokoak|1920ko Anberesko Olinpiar Jokoetan]] ezarri ziren<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2011-04-29|url=https://web.archive.org/web/20110429094114/http://multimedia.olympic.org/pdf/en_report_1134.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-22}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/5gKi2qxLe|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2019-10-22}}</ref>. Zeremonia, Jokoak egiten diren herrialdeko bandera altxatzearekin hasi ohi da, baita ereserki nazionalaren aurkezpenarekin ere. Geroago, herrialde horretako kulturaren [[musika]], [[kantu]], [[dantza]], [[antzerki]] eta abarren adierazpen artistikoak aurkezten dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/5gKnXMghS|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2019-10-22}}</ref>. Aurkezpen artistikoak tamainan eta konplexutasunean hazi dira egoitzek beren aurrekoak baino gehiago irauten duen zeremonia bat eskaini nahi izan duten heinean. [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak|Pekingo 2008ko]] irekiera ekitaldia 100 milioi [[dolar]] kostatu zen, segmentu artistikoan gastatutako aurrekontuaren zati handi batekin<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Vancouver Now - Beijing dazzles: Chinese history, athletes on parade as Olympics begin|data=2012-01-18|url=http://web.archive.org/web/20120118064524/http://www.cbc.ca/olympics/story/2008/08/07/olympics-ceremonies.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-22}}</ref>.
[[Fitxategi:2012 Summer Olympics opening ceremony (11).jpg|ezkerrera|thumb|255x255px|[[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012ko Udako Olinpiar Jokoetako]] irekiera ekitaldia, [[Londres]].]]
Zeremoniaren zati artistikoaren ondoren, atletek desfilea egiten dute, herrialdeka bilduta, Estadio Olinpikoan. [[Grezia|Greziakoa]] da, tradizionalki, estadiora sartzen lehena, Olinpiar Jokoen jatorriari ohore egiteko asmoz. Berehala, parte hartzen duten nazioak alfabetikoki sartzen dira estadiora, edizio horren egoitzan hitz egiten den hizkuntzaren arabera, herrialde anfitrioiaren kontingentea da sartzen azkena. [[2004ko Udako Olinpiar Jokoak|2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan]], bandera greziarra sartu zen lehenik estadiora, baina, hala ere, Greziako ordezkaritza azkena sartu zen. Diskurtsoek formalki ematen dute Jokoen irekiera. Azkenik, [[zuzi olinpikoa]] estadiora sartu eta [[pebetero olinpikoa]] pizten da<ref name=":4" />.
 
=== Itxiera ===
[[Fitxategi:Symphony of colour.jpg|thumb|281x281px|[[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012ko Udako Olinpiar Jokoetako]] itxiera zeremonia, [[Londres]]]]
Olinpiar Jokoen amaiera ekitaldia kirol ekitaldi guztiak amaitu ondoren izaten da. Parte hartzen duten herrialde bakoitzeko banderadunak sartzen dira estadiora, eta ondoren, inolako bereizketa nazionalik gabe elkarrekin sartzen diren atleta guztiak. Hiru bandera, dagozkien ereserki nazionalak erreproduzitzen diren bitartean igotzen dira: egoitzako bandera, Greziako bandera eta Olinpiar Jokoen hurrengo edizioko egoitzako bandera<ref>{{Cite web|url=https://stillmed.olympic.org/Documents/Reference_documents_Factsheets/Closing_Ceremony_of_the_Games.pdf|izenburua=Closing ceremony|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>. Batzorde Antolatzaileko presidenteak eta NOBko presidenteak diskurtsoak egiten dituzte. Tradizioz, NOBko presidenteak Jokoak itxita deklaratzen ditu eta "munduko gazteriari" hurrengo egoitzan lau urte beranduago elkartzera deitzen dio<ref>{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/5gKmkOYeD|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2019-10-22}}</ref>. Itxiera zeremonian zuzi opinpikoa itzaltzen da pebeteroan. [[Anberesko Zeremonia]] bezala ezagutzen denari dagokionez, Olinpiar Jokoak antolatu zituen hiriko alkateak bandera berezi bat transferitzen dio NOBko presidenteari, honek, ondoren, hurrengo hiri anfitrioiko alkateari ematen dio. Jarraian, hurrengo egoitzak bere kulturaren erakustaldi artistiko adierazgarriak sartzen ditu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Olympic Flags and Emblem - Feature Stories - Vancouver 2010|data=2008-09-20|url=https://web.archive.org/web/20080920110445/http://www.vancouver2010.com/en/news/feature-stories/-/38344/32574/w6rlej/the-olympic-flags-and-emblem.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-22}}</ref>.
 
=== Sari zeremonia ===
Ekitaldi olinpiko bakoitzaren ondoren egiten da sariketa zeremonia bat. Lehen, bigarren eta hirugarren mailako irabazleak hiru mailako [[Podium (argipena)|podiumera]] igotzen dira, eta bertan ematen dizkiete [[Domina|dominak]]. Dominak NOBko kide batek eman ondoren, hiru medailisten [[bandera]] nazionalak igotzen dira, urrezko dominaren irabazlearen [[ereserki]] nazionala entzuten den bitartean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Symbols and traditions|url=http://usatoday30.usatoday.com/olympics/owg98/osytr03.htm|aldizkaria=usatoday30.usatoday.com|sartze-data=2019-10-22}}</ref>.
 
== Eztabaidak ==