«Ortografia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t
Gaur egungo euskara estandarrean edo [[euskara batu]]an erabiltzen diren ortografia arauen abiapuntu nagusitzat, Mitxelenak 1968. urtean idatzitako txostena (Euskaltzaindiaren ''0. araua''n jasoa) aipatu ohi da. Urte hartan bertan, Euskaltzaindiak bere 50. urteurrenean [[Arantzazuko Batzarra]] egin zuen. Batzar hartan, euskaltzainek euskara batzeko lehen arau-multzoa finkatu zuten, hizkuntza idatzian erabili beharreko ortografiaren, morfologiaren, deklinabidearen eta neologismoen gainean, eta ''Arantzazuko txostena'' izenarekin argitaratu zen. Halaxe, Koldo Mitxelenak aurkeztutako proiektua eraman zen aurrera.
 
Batzar hark polemika handia eragin zuen zenbait sektoretan, ea euskaraz <h>⟨h⟩ letra idatzi behar ote zen.<ref>[[Luis Villasante|Luis Villasante Kortabitarte, ''La H en la ortografía vasca'']]</ref> Baina baziren erabakitzeko eta adosteko hainbat arazo. Zein grafia erabili soinu afrikatuekin (mendebaldean ''eche'', ekialdean ''etche'', zenbait egilek ''etxe''...). Sabaikariak nola idatzi, nola idatzi beste hizkuntzetatik mailegatutako hitzak...
 
== Ikus, gainera ==
350

edits