Abraham Lincoln: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.8.111.77 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Iñaki LL wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.3]
Orriaren edukiaren ordez, «{{Wikipedia1000}} <br /> Kategoria:Kentuckyarrak Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako abokatuak Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako preside...» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta blanking Ikusizko edizioa
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Abraham Lincoln''' ([[Hodgenville (Kentucky)|Hodgenville]], [[Kentucky]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1809]]ko [[otsailaren 12]]a - [[Washington]], AEB, [[1865]]eko [[apirilaren 15]]) politikaria eta abokatua izan zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] hamaseigarren presidentea [[1861]]-[[1865]] artean, kargu hori eskuratu zuen lehenengo [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa|errepublikanoa]].
 
Ospetsua da Ameriketako Estatu Konfederatuak garaitu ostean nazioaren batasun federala berrezarri zuelako, baita AEBn [[esklabotza]] amaiarazi zuelako ere. [[Abraham Lincolnen hilketa|John Wilkes Boothek erail zuen]], antzerki bat ikusten ari zela. [[Carl Sandburg]] idazleak sakon aztertu zuen Lincolnen biografia.
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:The Assassination of President Lincoln - Currier and Ives 2.png|thumb|ezkerrera|Lincoln nola erail zuten irudikatzen duen marrazkia]]
Kolono baten semea zen, eta [[Indiana]]ko lurretan eman zituen haurtzaroko urteak. Amerikar natiboen aurkako erasoetan parte hartu zuen (1832) eta ondoren legegizon ikasketak egin zituen, autodidakta gisa. 1847an diputatu aukeratu zuten [[Illinois]]en, eta [[Mexiko-Estatu Batuak Gerra|Mexikoren aurkako gerraren]] kontra agertu zen.
 
1856an [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa|Alderdi Errepublikano]] sortu berriko kide bihurtu zen. Urte horretan bertan, [[Ameriketako Estatu Batuetako Senatua|Senaturako]] bidea eragotzi zion [[Stephen Douglas]] demokratak, baina Estatu Batuetan oihartzun handia izan zuten [[esklabotza|esklabotasuna]] indarrik gabe uztearen alde erabili zituen argudioek. Gerra zibilaren garaian, gutun-elkartruke oparoa izan zuen [[Karl Marx]]ekin (''Guerra y emancipación'' liburuan bildutakoa).
 
== Gerrako zailtasunak ==
1860an Estatu Batuetako lehendakari aukeratu zuten, eta berehala bereizi ziren Hegoaldeko estatuak Batasunetik. Gerra zibila saihesten saiatu zen arren, [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila|gerra piztu zen]]. Gerrarako, New Yorkeko bankuen babesa bilatzen saiatu arren, banku handi horiek hortzak erakutsi zizkioten Lincolni, %24-36ko interesa eskatuz. Lincoln izututa atera zen bilera horretatik eta, aholkularitza bilatu ondoren, [[Greenback dolar|''greenback'' dolarra,]] diru publikoa, igorri zuen gobernuak bere burua finantzatzeko.
 
[[Salmon P. Chase]] Diruzaintza Ordezkariak, ordea, Banku Nazionalen Legeak bultzatu zituen (1863 eta 1864), era horretan dirua sortzeko boterea esku pribatuetara itzuliz. Lincolnek, berriz, kontraerasoa egin zuen, sare hori gerra garaira muga zedila kongresua konbentzituz. Lincolnek ondorengoa azaldu zuen Estatu Batuetako herriari egindako adierazpenean:
 
<br />
 
{{esaera2|Diruaren botereak nazioa jazartzen du bake garaian, eta zoritxarreko garaietan haren kontra konspiratzen. Monarkia baino despotikoagoa da, autokrazia baino lotsagabeagoa, burokrazia baino berekoiagoa. Etorkizun hurbilean, asaldatzen nauen krisi bat ikusten dut, eta gure herrialdearen segurtasuna dela-eta ikaratzen nau. Korporazioak gailendu dira, ustelkeria aldi batek jarraituko du, eta herrialdeko diru boterea herritarren aurreiritzietan oinarrituz saiatuko da bere erresuma luzatzen, aberastasuna esku gutxi batzuetan geratu eta errepublika suntsitu arte.}}
 
 
Horren ondoren, Frantziak eta Ingalaterrak, nazioarteko finantzari handien eraginpean ([[Rothschild]] etxea), Konfederazioari militarki laguntzeko mehatxua egin zioten. Horren aurrean, berriz, Lincolnek ezusteko aliatu bat aurkitu zuen. Errusiako Tsarrak, nazioarteko finantzen handikien jo-puntuan baitzegoen, ohartarazi zuen Mendebaldeko herrialde horiek Konfederazioa babestuz gero, berak Lincoln babestuko zuela eta nazioarteko gerra piztuko zela. Errusiak Europako uretan Konfederazioaren kontrako blokeo bat ezarri ez ezik, bere flotaren zati bat bidali zuen [[San Frantziskoko badia]]ra eta New Yorkera.
 
[[Fitxategi:RunningtheMachine-LincAdmin.jpg|thumb|220px|1864ko irudi satirikoa, Lincolnen administrazioko kideak adieraziz: William Fessenden, Edwin Stanton, William Seward, Gideon Welles, Lincoln etab.]]
 
1863ko uztailean Gettysburgeko guduan, gerraren patua erabaki zen Batasunaren alde eta, estatuen jurisdikzioen gainetik, Lincolnek esklabotasuna bertan behera uzten zuen lege federala ezarri zuen. Hala ere, Lincoln Batasuneko presidenteak (eta errepublikanoak) 1864ko hauteskundeak irabazi behar zituen. Demokraten eta finantza gizon handien nahigaberako, Lincolnek irabazi zuen 1864ko hauteskundea (azaroaren 8an), gehiengo osoaz. Belmonten demokraten hautagaia garaituta, Lincolnek ondorengoa adierazi zuen 1865 hasieran:
 
<br />
 
{{esaera2|Bi etsai handi dauzkat: aurretik, Hegoaldeko Armada eta, atzetik, finantza erakundeak. Bietatik, atzekoa dut etsai handiena.}}
 
 
[[Robert E. Lee]] hegoaldetar jeneralak armak utzi ondoren (1865ko maiatza), Estatu Batuetako biztanle guztiak elkarganatzeko programa bat prestatu zuen. Hala ere, Lincolnek ez zuen hori ikusi: 1865 apirilaren 5ean [[Abraham Lincolnen hilketa|Lincoln hilik atera zen Ford antzokitik]], [[John Wilkes Booth]]ek bere kontra egindako erasoan. 1868an [[Ulysses Simpson Grant|Ulysses Grant]] aukeratu zuten lehendakari, eta Lincolnek aurrez antolatuaz bestelakoa egin zuen, zapalkuntza latz bat bideratu baitzuen Hegoaldeko estatuen aurka.
 
== Zinema ==
[[2012]]an [[Steven Spielberg]] zinema zuzendariak presidente honen bizitzako azken hilabeteei buruzko ''[[Lincoln (2012ko filma)|Lincoln]]'' izeneko filma burutu zuen.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Estatu Batuetako Bigarren Bankua]]
* [[Jeffersondar demokrazia]]
 
{{commonskat}}
 
{{AEBtako presidente aurkibidea}}
 
{{bizialdia|1809ko|1865eko|Lincoln, Abraham}}
 
[[Kategoria:Kentuckyarrak]]