Djibuti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
43. lerroa:
, {{Lang-so|Jabuuti}}, {{lang-fr|Djibouti}}) ofizialki '''Djibutiko Errepublika''', [[Ekialdeko Afrika]]ko estatua da, [[Afrikako Adarra|Afrikako Adarrean]] kokatua, [[Itsaso Gorria]]ren ertzean. Mugakide ditu [[Eritrea]] iparraldean, [[Etiopia]] mendebaldean eta [[Somalia]] hego-ekialdean. [[Itsaso Gorria]] zeharkatuz, 20 kilometro dago [[Yemen]], [[Arabiar penintsula]]n. 23.200 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta [[2016]]an 846.687 biztanle zituen<ref name="cia" />. Hiriburua [[Djibuti (hiria)|Djibuti]] da. MOR-SA
 
[[1977]] arte, frantziar kolonia izan zen. Herrialde [[Islam|musulmana]] denez, nazioarteko erakunde islamikoetan parte hartzen du. [[Arabiar Liga]]ko, [[Afrikar Batasuna|Afrikar Batasuneko]] eta [[IGAD]]eko (''Intergovernmental Authority on Development'') kidea da. Azken honen egoitza [[Djibuti (hiria)|Djibutin]] dago. @ikercampa_16 @campa_fails
 
== Geografia ==
70. lerroa:
1990etik aurrera djibutiarrak gustura ez zeuden seinale garbiak azaleratu ziren: [[1990]]eko irailaren 27ko atentatua, [[1991]]ko urtarrileko estatu-kolpe ahalegina eta, batez ere, 1991ko udaberrian, FRUD edo Demokrazia eta Batasunerako Fronte Iraultzaileko gerrillari afarren erasoaldiak. Milaka afar iheslarik [[Etiopia]]ko Afar eskualdera joan behar izan zuten. Frantziak, laguntza militarra ematearen truke, demokraziarako bidea irekiko zuen prozesu bat hasteko eskatu zien Djibutiko agintariei. Hala, [[1992]]ko konstituzioak onartzen du alderdi aniztasun mugatua, baina ondoren etorri ziren hauteskunde «pluralistek» (1992ko legebiltzarrerako hauteskundeak, eta [[1993]]ko maiatzean Gouled Aptidon bera lehendakari hautatzea) ez zuten izan sinesgarritasun handirik, tartean izandako boikot, abstentzio eta irregulartasunak zirela-eta. 1993ko hauteskundeen ostean, armadak gerrilla afarrak kontrolatzen zuen lurraldea (estatuaren hiru laurdenak) mende hartzeko kanpaina burutu zuen.
 
[[Fitxategi:Ismail_Omar_Guelleh_2010.jpg|eskuinera|170px|thumb|[[Ismail Omar Guelleh]] presidenteapresidente mas sexy. ]]
[[1994]]ko abenduaren 26an, gobernuak eta FRUD alderdiak [[su-eten]] akordioa sinatu zuten. Hitzarmena ez zen nahikoa izan lasaitasuna eta berradiskidetzea ekartzeko, gerrillak indarberriturik eraso baitzuen [[1997]]ko irailetik aurrera. Urte horretan, [[Hassan Gouled Aptidon]]ek [[Ismail Omar Guelleh]]ri pasatu zion agintea. [[1999]]ko apirilean, Guellehek irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak, gehiengo handiz. Urte horietan oztopoak pilatu zitzaizkion Djibutiko Errepublikari: gerra zibila, frantses tropen gutxitzea, [[Nazioarteko Diru Funtsa]]k ezarritako ekonomia neurri zorrotzak, inguruko herrialdeetatik etorritako iheslari andanak, uholdeak… [[2001]]eko maiatzaren 12an, FRUD eta gobernuaren arteko beste akordio bat sinatu zen, eta ofizialki gerra zibilari amaiera eman zitzaion, baina afarren kontrako jazarpenak iraun du.