Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
108. lerroa:
Dopin proba batean positibo eman zuen lehen atleta olinpikoa [[Hans-Gunnar Liljenwall]] izan zen, [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968an Mexikon]] alkoholagatik positibo eman zuen suediar atleta bat. [[Ben Johnson (atleta)|Ben Johnson]] (100 metroak irabazi zituen) atleta kanadarraren dopina izan zen publizitaterik handiena izan zuena [[1988ko Udako Olinpiar Jokoak|Seulen 1988an]]. Johnsonek positibo eman zuen [[estanozola]]<nowiki/>gatik eta urrezko domina kendu zioten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ser positivo, los casos de doping más recordados de los Juegos|hizkuntza=es|data=2012-03-28|url=https://espndeportes.espn.com/olimpicos/nota/_/id/1492297/ser-positivo|aldizkaria=ESPNdeportes.com|sartze-data=2019-10-21}}</ref><ref>{{Cite web|url=https://www.raco.cat/index.php/Apunts/article/viewFile/137850/299147|izenburua=Dopina Olinpiar Jokoetan|sartze-data=|egunkaria=Raco|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>.
 
[[1990]] amaieran, NOBk dopinaren aurkako borroka antolatuago batean hartu zuen ekimena, [[1999]]<nowiki/>an [[Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia]] eratuz. [[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|2000ko]] eta [[2002ko Neguko Olinpiar Jokoak|2002ko Sydney]]<nowiki/>ko Olinpiar Jokoetan dopin proba positiboek gorakada handia izan zuten. [[Halterofilia]]<nowiki/>ko eta sakoneko eskiko hainbat medailista dopinagatik deskalifikatu zituzten. [[2006ko Neguko Olinpiar Jokoak|2006ko neguko Olinpiar Jokoetan]], atleta batek bakarrik eman zuen positibo dopin azterketa batean<ref>{{Erreferentzia|izena=Zachary|abizena=Coile|izenburua=Bill seeks to toughen drug testing in pro sports / Olympic standard for steroids would apply, including lifetime ban for second offense|abizena2=Bureau|izena2=Chronicle Washington|data=2005-04-27|url=https://www.sfgate.com/sports/article/Bill-seeks-to-toughen-drug-testing-in-pro-sports-2637847.php|aldizkaria=SFGate|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. NOBk sortutako dopinaren aurkako proben erregimenak mundu mailako erreferentzia-puntu bat ezarri du, eta mundu osoko beste kirol-federazio batzuk hori emulatzen saiatzen ari dira. [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak|2008ko Pekingo Jokoetan,]] NOBk 3667 atleta ebaluatu zituzten, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren babespean. Gernu eta odol probak egin zituzten, debekatutako substantziak atzemateko. Hainbat atleta baztertu zituen Olinpiar Batzorde Nazionalak Jokoen aurreko lehietatik; soilik hiru atletak eman zuten positibo dopin probetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Doping: 3667 athletes tested, IOC seeks action against Halkia's coach - Express India|data=2012-09-19|url=https://web.archive.org/web/20120919114404/http://www.expressindia.com/latest-news/Doping-3667-athletes-tested-IOC-seeks-action-against-Halkias-coach/350677/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
=== Sexismoa ===
[[Fitxategi:Charlotte Cooper.jpg|thumb|285x285px|[[Charlotte Cooper]], Olinpiar Jokoetan lehen urrezko doma irabazi zuen emakumea]]
Emakumea [[1900eko Udako Olinpiar Jokoak|1900ean]] agertu zen lehen aldiz Joko Olinpikoetan, Parisen, baina [[1992ko Udako Olinpiar Jokoak|1992ko Bartzelonarako]] oraindik 35 herrialdek soilik gizonezkoekin parte hartzen zuten. Kopuru hau azkar murriztu zen ondorengo urteetan[[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|. 2000. urtean]], [[Bahrain|Barein]]<nowiki/>ek bi emakume bidali zituen lehen aldiz Olinpiar Jokoetara: [[Fatema Hameed Gerashi]] eta [[Mariam Mohamed Hadi Al Hilli]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CNNSI.com - Olympic Sports - SI For Women's Kelli Anderson: Arab women break through at Games - Saturday September 23, 2000 09:18 AM|data=2012-10-22|url=https://web.archive.org/web/20121022233057/http://sportsillustrated.cnn.com/olympics/news/2000/09/23/anderson_arab_women/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. [[2004ko Udako Olinpiar Jokoak|2004an]], [[Robina Muqimyar]] eta [[Rezayee Fariba]] [[Afganistan|Afganistanek]] Olinpiar Jokoetan zuen ordezkaritzako lehen emakumeak bihurtu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Afghan women's Olympic dream|hizkuntza=en-GB|data=2004-06-22|url=http://news.bbc.co.uk/2/hi/south_asia/3826673.stm|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak|2008an]], [[Arabiar Emirerri Batuak|Arabiar Emirerri Batuek]] emakumezko atletak, [[Maitha Al Maktoum]] eta [[Latifa Al Maktoum]] bidali zituzten lehen aldiz olinpiadetara, biak Dubaiko gobernadorearen senitartekoak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Should Saudi Arabia be Banned from the Olympics?|data=2008-08-06|url=https://www.huffpost.com/entry/should-saudi-arabia-be-ba_b_115736|aldizkaria=HuffPost|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
[[2010ko Olinpiar Jokoak|2010 urterako]] hiru herrialdek bakarrik ez zuten emakumezko atletarik bidali Jokoetara: [[Brunei]], [[Saudi Arabia]] eta [[Qatar]]. Urte horretan bertan, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak jakinarazi zien herrialde horiei [[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan]] emakumeen parte-hartzea ahalbidetu eta erraztu behar zutela; bestela, baztertuak izango ziren beren jarrera aldatu arte. [[Anita DeFrantz]] NOBko [[Emakumearen eta Kirolaren Batzorde]]<nowiki/>ko presidenteak iradoki zuen herrialde horiei Olinpiar Jokoetan parte hartzea ukatu behar zitzaiela, emakumeen parte-hartzea galarazten bazuten. Handik gutxira, [[Qatarreko Olinpiar Batzordea]]<nowiki/>k Londresera "lau tiro eta esgrima atleta bidaltzeko itxaropena" zuela iragarri zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Qatar decision to send female athletes to London 2012 increases pressure on Saudi Arabia|data=1277940962|url=http://www.insidethegames.biz/articles/9939/qatar-set-to-bow-to-ioc-pressure-and-send-women-to-london-2012|aldizkaria=www.insidethegames.biz|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
[[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012ko Olinpiar Jokoak]] izan ziren parte hartu zuten herrialde guztiek euren talde olinpikoan emakumeak sartu zituzten lehenak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saudis to send 2 women to London, make history - 2012 Olympics - SI.com|data=2013-06-27|url=https://web.archive.org/web/20130627001627/http://sportsillustrated.cnn.com/2012/olympics/2012/07/12/saudi-arabia-women-london-olympics.ap/index.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. Saudi Arabiak bi emakume sartu zituen [[Sarah Attar]] eta [[Wojdan Shahrkhani]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saudi women to compete in Games|hizkuntza=en-GB|data=2012-07-12|url=https://www.bbc.com/news/world-middle-east-18813543|sartze-data=2019-10-21}}</ref>; Qatarrek lau sartu zituen: [[Noor Hussain Al-Malki]], [[Bahiya al-Hamad]], [[Nada Wafa Arkaji]] eta [[Aya Majdi]]; Bruneik [[Maziah Mahusin]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Las atletas de Catar y Brunei orgullosas de estar en Londres|url=https://www.marca.com/2012/07/30/jjoo/atletismo/1343669511.html|aldizkaria=www.marca.com|sartze-data=2019-10-21}}</ref>, emakume bat sartu zuen. Qatarrek, gainera, Bahiya al-Hamadi aukeratu zuen bandera eramateko Londreseko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saudi women to compete in Games|hizkuntza=en-GB|data=2012-07-12|url=https://www.bbc.com/news/world-middle-east-18813543|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
[[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968an Mexikon]] [[Enriqueta Basilio]] atleta mexikarra izan zen [[zuzi olinpikoa]] bere ibilbidean zehar eraman zuen lehen emakumea, eta sugar olinpikoarekin [[pebetero]] olinpikoa piztu zuen lehen emakumea ere izan zen.
 
== Aro garaikideko ekitaldiak ==