Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
14. lerroa:
[[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean Ameriketan zen eta han gelditu zen bizitzen 1946 urtera arte. Txilen Huidobro, Lipchitz, Brancusi eta Arp [[abangoardista]]k ezagutu zituen. Eragin handia izan zuten Oteizarengan Europako abangoardiek eta Hego Ameriketako Kolon aurreko eskulturak. Txileko Herri Frontean eman zuen izena, eta bestalde Antzerki Politiko Esperimentala eratu zuen. Txileko Herri Fronteak hauteskundeak galtzearekin batera, Buenos Airesera alde egin zuen. Bi hirietan erakusketak egin zituen. Buenos Airesen jaso zuen Gernikaren bonbardaketaren berria, eta depresio izugarri batek jo zuen. Egoera horretan sartzen da bere bizitzan Itziar Carreño, eta harekin ezkonduko da 1938an. [[Bogota]]ko Zeramika Eskola Nazionalean irakasle gisa lan egin zuen 1941 urtetik. 1943 urtean ''Carta a los artistas de América sobre el arte nuevo en la postguerra'' idazten du.
 
EZPAÑAAA
Ameriketako lehen urteetan eskultura figuratiboari jarraitu zion, baina 1940ko hamarkadan [[piramide (geometria)|piramide]] iraulia hautatu zuen oinarrizko banakotzat, eta irudi etzanak egiten hasi zen. Garai hartan ekin zion eskulturaren eta [[estetika]]ren inguruko teoriak hausnartzeari. Lehen lanek [[espresionismo]]aren eta [[kubismo]]aren eragin garbia zuten, baina hutsaren estetikaren esperimentazioari ekin zion ondoren. 1959an amaitutzat jo zuen esperimentazio bidea, eskultura hutsera iritsita. Bere orduko lanetan [[Henry Moore]]ren eragina nabarmena da.
1947an itzuli zen Euskal Herrira. Hasieran bizimodu zaila izan zuen eta Bilbon bakartzaile elektrikoak egiten zituen fabrika bateko zuzendari tekniko gisa lan egin behar izan zuen. Halere, itzulerarekin batera hasi zen eskulturagintzako garai oparoa Oteizaren bizitzan.