Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
51. lerroa:
 
== Ezaugarri fisikoak ==
[[Fitxategi:Emerald_damselfly_(Lestes_sponsa)_male_3.jpg|thumb|eskuinera|300px|''[[Lestes sponsa]]'' ar honek odonatuen kanpo-morfologia erakusten digu. Edozein intsektuk bezala, burua, toraxa eta abdomena ditu. Aipagarriak dira buruko begi handiak eta antena laburrak, toraxeko hankak eta hego minzkara delikatuak, eta abdomen luze orratz-itxurakoa.<ref name=alt1/>]]
[[Fitxategi:Common blue damselfly02.jpg|thumb|eskuinera|180px|''Austrolestes annulosus'']]
Itxuraz oso antzekoak dira odonatu heldu guztiak: gorputza baino askoz zabalagoa den burua dute, gorputz luze eta estua, eta mintzezko lau hego garden. Oso buru higikorra, bi begi elkartu handi eta hiru ozelo txiki dituzte; antena laburrak; ahoa beheko ezpain oso garatu batez murtxikatzeko egokitua; mesotoraxa eta metatoraxa bat eginik, eta metatoraxa berriz askea; hiru hanka pare ia berdinak enborraren barrualdera giltzatuak, eta hiru tartsoko artexoak dituztela muturrean. Bi hego pare dituzte, lotunea hanken atzean dutenak, luzetarako zain askorekin eta hegal-estigma nabarmenak dituztela, eta sabelalde luzea, hamar segmentuz osatua.