Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
91. lerroa:
Larba-aldiaren amaieran begi konposatuak oso azkar garatzen dira, hego-zorroak hedatzen eta hegaldi-muskuluak hazten. Halaber, arrak eta emeak bereiz daitezke. Aldaketa morfologiko hauekin batera, jokabidea ere bestelakotu egiten da: naiadea, ur sakonetan beharrean, azaletik gertu mugituko da ur-bazterrerantz, edo urpeko landareetan gora. Arnasketa-tasak handiagotu zaizkionez, naiadeak oxigeno atmosferikoa bilatuko du tarteka, eta horretarako, [[brankia]] eta [[ondeste]] bidezko [[arnasketa]] alde batera utzirik, lehen [[espirakulu]]a erabiliko du. Iharduera elikatzailea ere bertan behera utziko du. Aldaketa guzti hauek, intsektuen metamorfosi osoa bezalaxe, hormona bidez erregulaturik daude. Zenbait egunez luzatzen da aldi hau.<ref name=alt2/>
 
[[Fitxategi:Timelapse video of an emerging Common Clubtail dragonfly - Gomphus vulgatissimus.webm | thumb | eskuinera| 280px | ''[[Gomphus vulgatissimus]]'' baten emergentzia; 85 minutuko prozesua 52 segunduko bideoan konpilaturik dago.]]
Azkenik naiadea prest dago azkeneko mudarako, muda imaginal deritzon horretarako, zeinak [[imago]]a ekarriko baitu, hau da, ale heldua. Eraldaketa airean gertatzen da, hortik aurrerako ingurunean alegia. Goizeko lehen orduetan, ura utzi eta handik ordu pare batera, naiadeak zurtoinen batean gora igoko du, ura behin-betiko abandonaturik. Orduan hasten da itxura aldaketa drastikoa; orduerdian amai daitekeena: toraxa puztu eta larbaren azala urratu egiten da hego-zorroen artean; luzaro gabe handituko da arraildura, eta bertatik imagoaren toraxa kanporatu egingo da. Burua, eta gero hankak eta hegoak agertuko dira. Azkenean, abdomena askatuko du. Eraldaketa amaitzeko, larbaren “alkandora” erantzi eta gero, hegoak hedatu eta gotortu egin behar dira. Hasieran zimurturik, apurka-apurka destolestu eta luzatu egiten dira, idortzeaz batera. Konturatu orduko zeharo itxuratu zaigu burruntzi edo sorgin-orratza.<ref name=alt2/>