Rosa Sensat i Vila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
6. lerroa:
[[Maresme]] eskualdeko [[El Masnou]] herrian jaio zen [[1873]] urtean. Bere gurasoak Jaume Sensat i Maristany, berak 9 urte besterik ez zituela hildako korbeta-kapitaina, eta Josepa Vilà i Riera, bordatzailea, izan ziren. 12 urterekin irakasle ikasketak hasita, 15 urterekin maistra titulua eskuratu zuen, eta bere jaioterriko herri-eskolan hasi zen lanean. [[Girona]]ko haur eskolan lan egin ondoren, [[Madril]]era aldatzen da, han bere ikasketak sakondu eta azkenean maistra-plaza ere lortzen du. ''[[Institución Libre de Enseñanza]]'' elkarte aurrerakoiarekin harremanetan hasten da, non [[Francisco Giner de los Ríos]] eta [[Bartolomé Cossío]] ezagutu zituen. David Ferrerekin ezkondu zen, eta Bartzelonara aldatu ziren. [[1912]] urtean Europako esperientzia pedagogiko berritzaileak ezagutzen ditu eta itzultzean beste hezitzaileekin pedagogia berritzailearen printzipioak partekatu eta lankidetzan hasten dira. [[1914]] urtean ''[[’Escola Municipal del Bosc]]'' sortzen du [[Montjuïc]]en, aire librean eskolak ematen dituen ikastetxea eta pedagogia berritzailearen printzipioekin bat. Bertako zuzendari izango zen hogei urtez. Esperientzia horretan oinarriturik, ''[[Vers una nova escola]]'' liburua argitaratu zuen [[1934]] urtean. [[Espainiako Gerra Zibila]] bukatzean, aginte faxistak errepublikazale eta aurrerakoia izateagatik bere erantzukizunak kendu egiten dizkio, baina baztertua izan baino lehen, jubilatzea erabakitzen du.
 
== Kanpo loturakestekak ==
* {{ca}} [http://www.rosasensat.org/antiga/biblioteca/Bib-RSensat.pdf La mestra Rosa Sensat]
* {{ca}} «[http://arxiudigital.ateneubcn.org/items/show/772 Rosa Sensat, l'educació]» (audio). ''l'Arxiu de la Paraula''. [[Ateneu Barcelonès]], 2014.