Nora Ephron: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Minbiziak hildakoak kategoria eransten
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Nora Ephron''' ([[New York]], [[1941]]eko [[maiatzaren 19]]a - ''[[ibidem]]'', {{data|2012|6|26}}) estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria izan zen. [[Los Angeles]]en egin zituen ikasketak. Kazetari gisa aritu zen lanean 1963tik 1968ra, ''[[New York Post]]'' egunkarian. 1970eko hamarraldian, zutabegilea izan zen ''[[Esquire]]'' eta ''New York'' aldizkarietan. ''Wallflower orgian'' (1979), ''Entsalada eroa'' (1975) eta ''Emakumeei buruzko gauzak'' (1978) lanetan biltzen ditu bere artikuluak eta zutabeak. ''Samintasuna'' (1983) eleberria oinarri hartuta (bere ezkontzari eta dibortzioari buruzkoa), ''Amaitu da pastela ''(1986) filmerako gidoia idatzi zuen. Alice Arlenekin batera, ''Cookie'' (1989) filmerako gidoia idatzi zuen, eta ahizpa Delia Ephronekin, ''Silkwood'' (1983) eta ''Hau da nire bizitza'' (1992) filmetako gidoiak. Noraren gidoiak dira, halaber, ''Harryk Sally aurkitu zuenean'' (1983) eta ''[[My Blue Heaven (1990eko filma)|Nire zeru urdina]]'' (1990) filmekoak. Horretaz gainera, ''Hau da nire bizitza'' filmaren zuzendaria izan da, eta ''Zerbait gogoratzeko'' (1993) filma idatzi eta zuzendu du. ''Julia & Julia'' du azken lana (2009).
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}