Crohn gaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Tximist (eztabaida | ekarpenak)
89.130.191.120(r)en 710942 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
72. lerroa:
*[[Immunogutxitzaile]]ak: [[azatioprina]] eta [[6-merkaptopurina]] dira. Kortikoide dosiak gutxitzeko eta fistuladun edota erantzuten ez duen Crohn-en gaixotasunean erabiltzen da (batzuetan 2-6 hilabete behar izaten dira emaitzak ikusteko). Toxikotasunari dagokionez pankreatitis-a, inmunoeskasia eta kartzinogenesia sor ditzake. Haurdunaldian ezin dira erabili.
 
*[[Metronidazol]]-a: Koloneko gaixotasuna eta erantzuten ez duen uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean eraginkorra izan daiteke. 2. mailako ondorioak neuropatia periferikoa, metal-zaporea eta kartzinogenesia dira. Haurdunaldian ekidin behar da. Beste antibiotiko batzuk, adibidez, ziprofloxazinoa; ileon eta uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean erabilgarria izan daitezke. Abszesu eta kolitis fulminantean espektru zabalekzainzabaleko zain-barnetiko antibiotikoak eman behar dira.
 
*[[Kirurgia]]: Ultzeradun kolitisak bestelako tratamenduei erantzuten ez dionean, megakolon toxikoa 24-48 ordutan farmako bidezko tratamenduarekin hobetzen ez denean eta minbizia edo displasia dagoenean kolon osoa kentzea sendagarria da. Crohn-en gaixotasunean heste zati bat kentzen da behin-betiko butxadura, abszesu edo fistulek bestelako tratamenduari erantzuten ez diotenean. Kasu honetan ebakuntza ez litzateke sendagarria izango.