Kirol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
== Historia ==
Kirol guztietan ekintza fisikoa da nagusi. Kirola ehizaren oinarrizko elementuetatik eratorri zela uste da, eta geroago zibilizazioaren aurrerabidearekin gizarte harreman, indarraren erakusketa eta jolas ekintza bihurtu zen. Antzinako egiptiarrek eta txinatarrek, adibidez, kirola egiten zuten, baina aurrerabiderik handiena Grezian gertatu zen. [[Grezia]]ko jokorik ospetsuenak [[Olinpiar Jokoak]] izan ziren, lau urtez behin egiten zirenak. Kirol modernoa [[XIX. mendea]]n sortu zen [[Europa]]n. Hiri handien sorrerak ekintza fisikoak egiteko gogoa piztu zuen, eta biztanleria egonkor bihurtzeak taldeak sortzea eta lehiaketak antolatzea bultzatu zuen, beti ere araudi bati eta tokiko edo herriko erakundeei lotuta (federazioak, batzordeak). Izadiarekin harremanetan egoteko asmoarekin, baita bizikletarekin, automobilaren eta gisako asmakuntzaren ondorioz ere kirol berriak sortu ziren (eskia, mendizaletsuna…). Komunikabideen aurrerapenak hedatu zirenean, burdinbide, errepide edo hegazkinari esker, kirol elkarteak sorrarazi zituen herrialdeetan eta nazioartean. Olinpiar Jokoak berriz ere [[1896]]. urtean antolatu ziren, [[Pierre de Coubertin]] frantses baroiari esker, eta nazioarteko lehiaketei bultzada handia eman zitzaien honela.
 
== Kirol profesionak ==
Kirola badu entretenimendu elementu garrantzitsua; horrekin batera, hedabideen zabaltzeak zein aisialdiaren handitzeak, kirol munduaren profesionalizazioa ekarri dute neurri handi batean. Horrek polemika zabala ekarri du, bestetik: kirolari profesional askorentzat kirola bera baino garrantzitsuago izan daitezke dirua eta ospea. Aldi berean, kirol batzuk asko zabaldu dira eta oso herrikoiak bihurtuz diru-iturri handiak bihurtu dira. Ondorioz, alde tradizionalak makaldu egin dira. Futbolak Europan edo beisbolak Ameriketako Estatu Batuetan diru-kantitate handiak mugitzen dituzte urtero.
 
== Kirol zabalduenak ==