Joan Perez Lazarraga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 95.123.198.44 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aihotz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
13. lerroa:
Katalina Gonzalez de Langarikarekin ezkondu zen, [[1575]]ean, [[Arriola (Asparrena)|Arriolan]]. Katalinaren izeba Ana Gonzalez de Langarika, hain zuzen, idazlearen izen bereko osabarekin ezkondua zen, baina seme-alabarik gabe, eta, dirudienez, haien ondoretzari bidea emateko atondu zen loben arteko ezkontza. Ziur aski, orduan hartu zuen idazleak [[Larreko dorrea]]ren ondoretza, eta [[1576]]an aldatu zen hara.
 
Bi seme-alaba izan zituzten, Agustin eta Maria; semea izan zen Larreko Lazarraga dorreko hurrengo jauna izan zen, eta alaba Juan Belasko Galarretarekin ezkondu zen.
 
Joan Perez Lazarragak kargu publikoak izan zituen eskualdean: Erdoñako elizako [[maiordomo]] (1572), [[Barrundiako Ermandade]]ko alkate eta [[Barrundia]]ko prokuradore [[Arabako Biltzar Nagusiak|Arabako Batzar Nagusietan]] (1581-1584). Era berean, Arabako Batzar Nagusietako akta batean (1583-11-19ko akta) aipatzen da hain zuzen [[Valladolid]]a joana dela «a sus negocios», eta, han dela aprobetxatuz, probintziaren izenean izapide batzuk egiteko eskatzen zaio.