Judaismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
12. lerroa:
=== Hamar Aginduak ===
{{sakontzeko|Hamar Aginduak}}
# Jainkoa maitatuko duzu gainontzeko guztiaren gainetik
# Ez duzu Jainkoaren Izena alferrik erabiliko
# Jaiegunak santuetsiko dituzu
# Aita eta ama ohoratuko dituzu
# Ez duzu hilko
# Ez duzu ekintza lizunik egingo
# Ez duzu lapurtuko
# Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango
# Ez duzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko
# Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko
 
=== Betebeharrak ===
 
* Judu talde eta gizabanako guztiek ez dituzte otoitz egiteko ohitura eta maiztasun berberak, baina egunean hiru aldiz egiten dute otoitz:
** goizean (shaharit)
** arratsean (minja)
** gauean (maariv)
* ''Mezuza'' (otoitz kutxa) jartzen dute etxeko sarreran, horrela Jainkoa leku guztietan dagoela adierazi nahirik. [[Jainko]]arenganako errespetua adierazteko, burua estaltzen dute otoitz egitean.
* Bedeinkazio asko egiten dituzte.
* Judutarrek ez dute zenbait [[animalia]]ren okelarik jaten.
* Ezin dituzte [[haragi]]a eta [[esne]]a batera jan.
 
== Ohiturak ==
 
* [[Erdainkuntza]]: ume judutarrentzat oso zeremonia garrantzitsua da eta umeak zortzi egun dituenean ospatzen da, [[Abraham]]en ituna deitzen zaio; izan ere, erdainkuntza Jainkoarekin ituna egiten delako seinalea da. Judu bihurtzen diren gizonek ere erdaindu behar dute.
* ''[[Bar Mitzvah]]'': beste zeremonia bat da, ''manamenduaren semea'' esan nahi duena. Heldutasun erlijiosora eta juridikora iritsi dela esan nahi du eta egoera hartara iristen dira 13 urte eta egun bat betetzen dutenean.
* ''Kipa'' edo ''karmulke'' (gizonen burukoa): judu ortodoxoen iritziz, burua estaltzea leialtasun eta tradizio juduaren seinalea da. Tanakh-ek ez du horri buruz ezer esaten baina [[Talmud]]ak, berriz, ohitura dela dio. Janztea ala ez janztea aukeran dago.
 
=== Jaiegun nagusiak ===
[[Fitxategi:Maurycy Gottlieb - Jews Praying in the Synagogue on Yom Kippur.jpg|thumb|250px|''Yom Kippur'', Juduak sinagogan otoitzean, (Maurice Gottlieb, [[1878]])]]
Zeremonia horiek [[sinagoga|sinagogetan]] ospatzen dira, juduen tenpluetan.
* ''Sabbath'' edo ''Shabbath'' ([[Larunbat]]a): judu astearen zazpigarren egunean sinagogara joaten dira [[Tora]] irakurtzera eta otoitz egitera.
* ''Yom Kippur'': egun horretan, baraua eta hausnarketa nagusi dira. Penitentziazko hamar egunen hasiera da eta ''Rosh Hahanah''-rekin hasten da, hau da, urteberri juduarekin. Egun hori [[irail]]ean hasten da, egutegi juduaren arabera.
* ''Sukkot'': uzta eta laborantza urtearen bukaera ospatzen da festa horretan. Festa hau [[urri]]an izaten da.
* ''Purim'': zortearen festa da. [[Otsail]] bukaeran edo [[martxo]] hasieran ospatzen da juduak [[Persia]]tik askatuak izan zirela ospatzeko egiten da festa hau.
* ''Pesakh'': [[Pazkoa]]ren jaia da. Juduak [[egipto]]arrengandik liberatu zirela ospatzen da. Festa handiena eta zaharrena da juduentzat. Nisan-aren 14an ospatzen da, egutegi juduaren arabera, oro har, [[martxo]]aren bukaeran edo [[apiril]]aren hasieran. [[Familia]] judu bakoitza elkartuzen da Pazko afaria edo ''Seder''-a egiteko. Hurrengo zazpi egunetan zehar ez dute inolako [[legamia]]rik jaten. Garai horri ''Matzot'' deritzo.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Israel]]
* [[Judu]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}