Jose Manterola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t warnfile Erantsia: en:Jose Manterola
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
'''Jose Manterola''' ([[Donostia]] ([[Gipuzkoa]]), [[1849]]ko [[martxoaren 23]]a - [[1884]]ko [[otsailaren 29]]a) euskal idazlea.
| izena = Jose Manterola
| izen osoa = Jose Manterola Beldarrain
| jaiotza data = [[1849]]ko [[martxoaren 23]]a
| jaiotza hiria = [[Donostia]]
| jaiotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
| heriotza data = [[1884]]ko [[otsailaren 29]]a
| heriotza hiria = [[Donostia]]
| heriotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
}}
 
'''Jose Manterola Beldarrain''' ([[Donostia]] ([[Gipuzkoa]]), [[1849]]ko [[martxoaren 23]]a - [[1884]]ko [[otsailaren 29]]a) euskal idazleaidazle eta argitaratzailea, [[XIX. mendea]]ren amaieran Donostian sortu zen kultura eta literatura mugimenduaren sustatzaile eta antolatzaile nagusietako bat izan zen.
== Lanak ==
 
== Biografia ==
 
Donostiako familia esku handiko baten barruan jaio zen, Narrika kaleko 1ean. bere aita, Gregorio Manterola, Gipuzkoako diputatu nagusi izana zen, eta etxean kultura giro bizia ezagutu zuen gaztetxotatik.
 
Batxiler ikasketak [[Bergarako seminarioa]]n egin zituen, eta gero filosofia ikasi zuen [[Valladolid]]en, [[Zaragoza]]n eta [[Madril]]en. Oso gaztetatik zetorkion literaturarako joera, eta ikasle zelarik hasi zen idazten, Madrilgo ''El Resumen'' aldizkarian, gero foruzaleen ''La Paz'' eta liberalen ''Aurrera'' aldizkarietan.
 
Bere lehen liburua (''Guía manual geográfico-descriptiva de la provincia de Guipúzcoa'', gazteleraz) [[1871]]. urtean argitaratu zuen, artean hogeita bi urte zituela. Handik bi urtera, [[1873]]an, ''Diario de San Sebastián'' egunkariko zuzendari izendatu zuten. [[1876]]an, Donostiako udal liburutegiko zuzendari. Horrez gainera, bigarren hezkuntzako institutuko irakasle izan zen, 1876an foruak deuseztatzeko legearen aurka jalgi zen arte.
 
Giro erromantikoan hezitakoa, euskal herriaren kulturarekiko eta foruekiko atxikimendu suharra erakutsi zuen bere bizitza laburrean egin zituen lan guztietan.
 
Garuneko odol isuri batez hil zen bat-batean [[1884]]ko [[otsailaren 29]]an, 36 urte betetzeko hilabete eskas falta zuela.
 
== Idazle, argitaratzaile, eragile ==
 
=== ''Cancionero Vasco'' ===
 
Bere lehen garrantzizko lana izan zen: euskal kanta, poema eta kopla zaharren bilduma zabala, garai eta eskualde guztietakoak, hiru liburukitan argitara eman zuena [[1877]]-[[1880]] bitartean. Bildutako kantak generoen arabera antolatu zituen, eta ohar biografikoak, bibliografikoak, eta iruzkin kritiko eta linguistikoak erantsi zituen, baita gaztelerazko eta, batzuetan, frantsesezko itzulpenak ere.
 
Geroztik argitaratu ziren lanen argitan hutsune ugari nabarmendu bazitzaizkion ere, XIX. mendearen hondarrean urrats ikaragarri ekarri zuen euskal kulturara.
 
===''Euskal-Erria'' aldizkaria===
 
Manterolaren lanetan eraginik handiena, ziur aski, ''Euskal-Erria'' aldizkariak izan zuen. Berak sortu [[1880]]an, eta [[1918]]an azken alea argitaratu zen artean, idazle eta euskaltzaleen biltoki izan zen. Aldizkariaren 79 liburukiak mende arteko Euskal Herriko (eta bereziki Donostiako) kultura eta hizkuntza egoeraren ispilu paregabea dira. Orduko idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale gehienak bildu ziren bertara: [[Anton Abbadia]], [[Manuel Antonio Antia]], [[Karmelo Etxegarai]], [[Klaudio Otaegi]], [[Julien Vinson]], [[Arturo Campion]], [[Ricardo Becerro de Bengoa]], [[Jean Baptiste Elizanburu]], [[Juan Iturrlade y Suit]], [[Pedro Egaña]], [[Luis Luziano Bonaparte]], [[Julian Apraiz]], [[Ramon Artola]], [[Felipe Arrese Beitia]], eta abar.
 
Aldizkarian argitaratu zuen 1884an Manterolak bere poema dramatikorik ezagunena: «Post tenebras spero lucem» (Ilunaren ondotik argia dut itxaropen). Foruak galtzeak Euskal Herriaren kontzientzia zenbateraino astindu zuen erakusten du Manterolaren poemak.
 
===Lore jokoak===
 
Manterolaren ekimenak sortu zuen [[Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarra]], hegoaldean euskal lore-jokoak antolatzen hasi izen erakundea, iparraldean [[Anton Abbadia]]k eratu zituenen gisara. Lore-jokoen ondorio garrantzizko bat izan zen Bidasoaren bi aldeetako idazle, intelektual, bertsolari eta, orobat, jendeak heltzen zirela. Harreman horietatik sortu zen, [[Julio de Urquijo]]k zioenez, [[1900]]ean, [[Donibane Lohizune]]ko euskal jaietan, «Zazpiak bat» esamoldea, euskal lurraldeen eta jendeen batasuna nahiaren ikur.
 
== Lanak ==
=== Bilduma ===
* ''[[Cancionero Vasco]]'' ([[1877]])
 
===Poemak===
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29593 «Aita Sebastian Mendiburu-koari, bere eriotzaren lenbiziko euntean»]. ''Euskal-Erria'' 7. 1882, 46
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29594 «Amalauduna»]. ''Euskal-Erria'' 7. 1882, 389
* «Arkiturik gizon bat». ''Euskal-Erria'' 69. 1913, 559
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29596 «Calderon aundiari, bere bigarren eunteko mugaldian»]. ''Euskal-Erria'' 3. 1881, 26-29
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29598 «Euskal-Oroitza Kalderon aundiari bere eunteko mugaldian»]. Bertsolaria 1. 1932, 300
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29597 «Euskal-oroitza Calderon aundiari bere bigarren eunteko mugaldian»]. ''Revista Euskara'' 4. 1881, 204-214
* «Kantauria». ''Euskal-Erria'' 54. 1906, 178
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29600 «Munduko esamesak»]. ''Euskal-Erria'' 9. 1883, 419-429
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29601 «Post tenebras spero lucem»]. ''Euskal-Erria'' 11. 1884, 6-9 , 54-55, 107-109, 137-139, 213-216, 263
* [http://urkiza.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=29602 «Post tenebras spero lucem»] (Arrats illuna, amets beltz eta negargarriak). ''Euskal-Erria'' 10. 1884, 522-523, 558-560
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00303.htm Jose Manterola literaturaren zubitegian]
 
{{Euskal idazle zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak|Manterola, Jose]]