Kristina Mardaras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
Informazio berria gehitu erreferentziekin, atal berriak sortu.
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Kristina Mardaras Sedrun''' ([[Iurreta]], [[Bizkaia]], [[1948]]ko [[apirilaren 13]]a) bizkaitar bertsolari eta irakaslea da, herrigintzan euskara sustatzailea, baita aitzindari emakumeak bertso-plazan aritzeko ere. Euskal Herriko [[Bertsolari Txapelketa Nagusia]]<nowiki/>n parte hartu zuen lehen emakumea izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale|abizena=Elkartea|izenburua=Kristina Mardaras - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea|hizkuntza=eu|url=https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/1375-kristina-mardaras|aldizkaria=bdb.bertsozale.eus|sartze-data=2019-10-16}}</ref><ref name=":0">{{Cite web|url=https://bdb.bertsozale.eus/uploads/liburutegia/xdz5_ld_001196.pdf|izenburua=Emakumea bertsotarako gaia izatetik, gai dela erakusteraino.|sartze-data=2019|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Arregi Leonardo|izena=Graxi|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=pdf|orrialdea=6}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mardaras, Cristina - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/mardaras-cristina/ar-92159/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-10-16}}</ref>
'''Kristina Mardaras Sedrun''' ([[Iurreta]], [[Bizkaia]], [[1948]]ko [[apirilaren 13]]a) bizkaitar bertsolaria da.
Fabrikan lan egin zuen lehenbizi eta Iurretako Maiztegi Herri Ikastetxean irakasle gero. Hainbat talderen sorreran parte hartu eta lan egin du: Durangoko Ikastola, AEK, EHE, bertso-eskola...
 
== Ibikbidea ==
Durangoko bertso-eskola sortu zenean bertan hasi zen Jon Lopategi eta Anjel Uxaolarekin. 1982ko Bilboko jaietan egin zuen lehen plaza Santutxuko Bertso Eskolak antolatutako saioan. Bertsolari
Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Elkarteak antolatutako lehen txapelketari babesa emateko parte hartu zuen [[1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n eta bide-erakusle bihurtu zen [[Bertsolari Txapelketa Nagusia|Bertsolari Txapelketa Nagusi]] batean aritu zen lehen emakumea zelako. Kalean prakak janztea eta oholtzara gona jantzita irtetea izan zuen aldarrikapen.
 
=== Bizitza ===
Kristina Mardaras [[Oromiño]] auzokoa da, Katia izeneko baserrigunean jaio zen 1948an.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Durango 1936 Kultur Elkartea|url=http://www.durango1936.org/eu/elkarrizketatuak/kristina-mardaras-sedrun?lang=eu|aldizkaria=www.durango1936.org|sartze-data=2019-10-16}}</ref> Aitaren aldeko senideak kantuzaleak ziren, amaren aldetik hainbat sehaska kanta jaso zituen. Gazte denboran koroan, antzerkian, dantza-taldean, gizarte ekintzan ibili zen. Fabrikan lan egin zuen 1968 urtea arte orduan eta irakasle hasi zen ikastoletan, gau eskoletan eta abar. 1971n Justo Alberdi Artetxerekin ezkondu zen eta bi seme-alaben ama da. Jubilatu zen arte Iurretako Maiztegi Herri Eskolako Bertso irakaslea izan zen <ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Kristina Mardaras Sedrun|hizkuntza=eu|data=2019-10-16|url=http://www.bertsolari.eus/iritziak/idazmakinaz/kristina-mardaras-sedrun/|aldizkaria=Bertsolari|sartze-data=2019-10-16}}</ref>
 
=== Bertsogintza ===
Zortzi-bederatzi urterekin hasi zen, bere lagun-taldearekin batera, Oromiño auzo eskolan. Abadeak, Juanito Gallastegik, katekesian irakatsi zizkion lehenengo bertsoak eta hor trebatu zen Euskaltzaindiak urtero antolatzen zuen Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Emakumeak eta bertsolaritza - hiru|url=https://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/la-mujer-y-el-bertsolarismo|aldizkaria=www.hiru.eus|sartze-data=2019-10-16}}</ref><ref name=":2" />
 
Durangoko bertso-eskola sortu zenean bertan hasi zen Jon Lopategi eta Anjel Uxaolarekin. [[1982]]<nowiki/>an atera zen lehenengo aldiz bertsotan Angel Usaola, Joseba Zabala, Justo Alberdirekin batera Oromiñoko San Marko jaietan eta urte bereko Bilboko jaietan egin zuen plaza [[Santutxu]]<nowiki/>ko Bertso Eskolak antolatutako saioan. 1984an, [[Mungia]]<nowiki/>n, Taket sarian parte hartu zuen. 1985ean, Pernando Amezketarra herriarteko txapelketan Bertsolari Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Elkarteak antolatutako lehen txapelketari babesa emateko parte hartu zuen [[1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n eta bide-erakusle bihurtu zen Bertsolari Txapelketa Nagusi batean aritu zen lehen emakumea zelako. Kalean prakak janztea eta oholtzara gona jantzita irtetea izan zuen aldarrikapen. 2017an egin zuen bere azken plaza garrantzitsua Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketan. <ref name=":0" /><ref name=":2" /><blockquote>"Bertsolaritzan sartu banaiz, nire ustez, emakumearentzat galarazita egon den terrenoa izan delako izan da. Eta jendeari demostratu nahi izan diot bertsolaritza ez dela sexu kontua"<ref name=":3" /></blockquote>Bertsolari izateaz gain, bestrolaritza-munsuko bestelako zerginetan aritua izan da: Durangoko Lore Jokoen Mendeurrenean (1986) hileroko bertso saioak antolatu, bertso eskolaz arduratu Durangon eta Iurretan, plaza berriak bilatu, Iurretako bertso txapelketak antolatu eta parte hartu, Durangaldeko bertso txapelketetan epaile aritu edo bertsolari emakumezkoen garapenaz hausnartzen hasi (1990) Elgoibar, Donostia, Hondarribiko bilerak eta topaketak barne. <ref name=":2" />
 
=== Euskaragintza ===
Mardaras ibilbide luzekoa da herrigintzan euskararen aldeko ekintzaile gisa. Gerrak ekarri zuen [[Francoren diktadura|diktadura]] bizi izan du eta herrigintzan [[euskara]]<nowiki/>ren alde oso aktibo agertu da bizitza osoan zehar: Herri Gaztedikoa izana, alfabetatze mugimenduaren sorreran aritua, [[Gerediaga Elkartea]]<nowiki/>n, [[Ikastola|Ikastol]]<nowiki/>en sorrera mugimenduan, [[Bertsolaritza|bertsolaritzan]], Durangoko Ikastola, [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]], [[Euskal Herrian Euskaraz|EHE]], eta abar.<ref name=":1" />
 
[[2016]]<nowiki/>an parte hartu zuen iraurle gisa literatura, bertsoak, musika eta dantza nahasi eta [[Joseba Sarrionandia]]<nowiki/>ren lanetan oinarrituriko ‘Garai Berri eta Garaizar’ ikuskizunean,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Un espectáculo basado en la obra de Joseba Sarrionandia reinaugurará el viernes la biblioteca de Iurreta|hizkuntza=es|data=2016-10-25|url=http://www.durangon.com/espectaculo-basado-la-obra-joseba-sarrionandia-inaugurara-viernes-la-renovada-biblioteca-iurreta/|aldizkaria=durangon.com|sartze-data=2019-10-16}}</ref>
<br />
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Bertsolaritza]]
* [[Bertsolari Txapelketa Nagusia]]
 
== Kanpo loturak ==
 
* [https://www.youtube.com/watch?reload=9&v=7XyRKfv0YLI&feature=youtu.be Kristina Mardaras, elkarrizketa (Bideoa, ES, 2017)]
* [https://www.berria.eus/albisteak/165194/ Kristina Mardaras Sedrunen bertsoak: Korrikaren eta Euskaraldiaren arteko harremana aztergai, 'Korriklika'-n,] ''Berria'', 2019
{{bizialdia|1948ko||Mardaras, Kristina}}