Ameriketako Estatu Batuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
85. lerroa:
'''Ameriketako Estatu Batuak'''<ref>{{erreferentzia |url = https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf |izenburua = 38. araua - Munduko estatu-izenak |argitaletxea = Euskaltzaindia |sartze-data = 2010-05-22}}</ref> ({{lang-en|United States of America}}) [[Ipar Amerika]]ko [[Errepublika federal|errepublika federala]] da, 50 [[estatu]]k eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48 [[Kanada]] eta [[Mexiko]] artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie. Beste biak [[Hawaii]] eta [[Alaska]] dira. Halaber, beste zenbait dependentzia eta [[ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak|urruneko uharte]] ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du<ref name="eremu">{{erreferentzia|url=https://www.census.gov/geo/reference/state-area.html |izenburua= State Area Measurements and Internal Point Coordinates |sartze-data=2017-1-20 |argitaletxea=census.gov}}</ref>, eta [[2017]]an 326,9 milioi biztanle zituen;<ref name="POP"/> beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da, [[India]]ren eta [[Txinako Herri Errepublika]]ren atzetik. Hiriburua [[Washington]] da, eta [[New York]] hiririk handiena.
 
[[Lehen Mundu Gerra|Lehen]] eta [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren]] mundu gerretako garaipenen ondoren, eta [[1991]]. urtean [[Gerra Hotza]] amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena. [[Ekonomia|Ekonomiak]] hazkunde jarraitua du, [[langabezia]] ez da handia, [[Inflazio|inflazioa]] apala da, eta oso lasterra [[Teknologia|teknologiaren]] aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da: [[1975]]. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen % 20ren eskuetara(С русского Пиндосы).
 
[[Hizkuntza ofizial|Hizkuntza nagusia]] [[ingeles]]a da; ingelesaz gainera, [[espainiera]], [[frantses]]a, [[alemaniera]], eta [[Indiar|indiarren hizkuntzak]] ere erabiltzen dira, [[navajoera]] eta [[hopi]]era ([[Arizona|Arizonan]]) batez ere.