«María Chivite»: berrikuspenen arteko aldeak

212 bytes added ,  Duela 5 hilabete
t
→‎Ildo politikoa: Kataluniako auziaz
t (→‎Ildo politikoa: Kataluniako auziaz)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
 
Argi utzi beharra dago Chiviteren ustezko neutraltasun hau, eskuin foruzalearekin eta ezker abertzalearekin ez hitz egiteagatik aitortzen zaiona, ez dela erabatekoa eta behin baino gehiagotan eskuinaldera jotzeko joera izan duela, bereziki, 2019ko udaletako alkateen hautaketa prozesuan. Iruñean EH Bildu izan zen bigarren indar bozkatuena, Nafarroak Batzen Du koalizioaren atzetik, azken hau ordea, ez zen gehiengo osora iristeko gai izan. PSNk zuen giltza udal honetan, EH Bilduri bere botoak eman izan balizkio udal gobernu alternatiboa eratuko zelako. PSNk bere hautagaia, Maria Esporrin aurkeztea erabaki zuen eta EH Bilduren botoen zain geratzea, nahiz eta alderdi honekin inoiz ez mintzatu eta are gutxiago negoziatu.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=Joseba Asiron no hará alcaldesa de Iruñea a Maite Esporrín|hizkuntza=es|data=2019-05-31|url=https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190531/asiron-no-hara-alcaldesa-a-maite-esporrin|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza, gehiengo sinplez|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6482258/enrique-maya-iruneko-alkate-berria-2019ko-ekainaren-15a/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bide guztiak agortuko ditu Asironek PSNk udal gobernu aurrerakoia ahalbidetu dezan - Irunea|hizkuntza=eu|url=https://euskalerriairratia.eus/irunea/1560254629581-bide-guztiak-agortuko-ditu-asironek-psnk-udal-gobernu-aurrerakoia-ahalbidetu-dezan|aldizkaria=euskalerriairratia.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Hala, PSNk Nafarroak Batzen Du alderdiari gobernatzen utzi zion. Bestalde, Esporrin andereak Joseba Asiron EH Bildu alderdiko Iruñeko alkate ohiaren aurkako hainbat adierazpen egin izan ditu, asko larriak, hala nola fronte sortzailea eta "matxista" izatea egotzi izana.<ref>{{Erreferentzia|abizena=pamplonaactual|izenburua=Esporrín dice que "Asiron ha gobernado de forma frentista y clientelar contra la mayoría de esta ciudad" -|hizkuntza=es|data=2019-04-17|url=https://pamplonaactual.com/esporrin-dice-que-asiron-ha-gobernado-de-forma-frentista-y-clientelar-contra-la-mayoria-de-esta-ciudad/|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Diario de|abizena=Navarra|izenburua=Esporrín: "Me ratifico en que Asiron es machista y no me trata como a los hombres"|hizkuntza=es|data=2018-09-06|url=https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona-comarca/pamplona/2018/09/06/esporrin-ratifico-que-asiron-machista-no-trata-como-los-hombres-609346-1702.html|aldizkaria=diariodenavarra.es|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Chivitek babes osoa eskaini izan dio uneoro.
 
Iruñeko Udaleko kasua oso esanguratsua izan bazen ere, Chivitek zuzendutako PSNk antzeko erabakiak hartu zituen beste hainbat udaletan, adibidez, Sartagudan, Lizarran, Burlatan eta Eguesen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin dio mesede|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6482148/nafarroako-udalen-osaketan-psnk-mesede-egin-dio-navarra-sumari/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Koldo|abizena=Azkune|izenburua=Sartagudan PSNk nola egin zion iruzur EH Bilduri|hizkuntza=eu|data=2019-06-18|url=https://www.argia.eus/albistea/sartagudan-psnk-nola-egin-zion-iruzur-eh-bilduri|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Esandako udaletan PSNk bere hautagaitza aurkeztu zuelako, EH Bildu kaltetuz eta Nafarroak Batzen Du alderdiari alkatetzak emanez. Hala ere, gertakizunik aipagarriena Huarten gertatu zen, bertan, PSNk bere hautagaitza aurkeztu (zinegotzi bakarra zuen udal biltzarrean) eta Nafarroak Batzen Du alderdiaren botoak jaso zituen, alkatetzara iristea lortuz, EH Bildu indarrik bozkatuena izan bazen ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eskuinari mesede egiteko, Navarra Sumarekin ituna izatea leporatu dio EH Bilduk PSNri|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6483491/eh-bildu-acusa-al-psn-de-tener-un-pacto-con-navarra-suma-favor-de-la-derecha/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref>
 
2019ko urrian, Nafarroako lehendakari hautatu eta gutxira, kartzelatutako Kataluniako buruzagi subiranisten kontrako epaiaz, adierazi zuen "epaia onartu eta bete" egin behar dela, eta beti legearen barruan jokatu.
 
== Erreferentziak ==